Barriak
Etiquetado como: Martxoak 8
800 lagun inguruk izena emon dau Elorrion kurtsoari hasiera emoteko
Bilboko eleizbarrutiak bihar emongo deutso hasiera 2025-2026 pastoral kurtsoari Elorrion ospatuko dan ekitaldian. Berriotxoako San Balendinen jaioterriak egingo da "Goazen 2025", Itxaropenaren Jubileuaren eta eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren testuingurua,n fedea, historia eta ondarea batuko dituan ekitaldia. 800 lagun inguruk izena emon dau goizeko 10:00etan bost lekutatik atarako dan erromesaldiagaz hasiko dan jardueran.
"Isladak" erakusketa, itsasadarrari begira
Sergio Monederoren "Isladak" argazki-erakusketa aurkeztuko da gaur eguerdiko 12:00etan Portugaleteko zubi zintzilikarian, Ze arrasto itzi deusku itsasadarrak? aldera hau abiapuntutzat hartuta eta argazkien bidez erantzuna emonez. Besteak beste, Bilboko gotzainak, katedraleko deanak eta Jesusen Mirabeek parte hartu dabe egitasmoan.
Iñigo Urkullu 2025eko Ohorezko Erromesa: "Kristau naz eta harrotasunez
Begoñako Andra Mari kofradiak aurtengo Ohorezko Erromesa aurkeztu dau jentaurrean: Iñigo Urkullu lehendakaria. Kofradiak, bere ibilbide eta arduragaitik eta Begoñako Andra Mariaganako jaieragaitik nabarmendu dan norbaiti autormena egiteko izendatzen dau Ohorezko Erromes dalako pertsona hori.
Zornotzatik ozen berba eta otoitz eginez
Atzo -eguaztena-, baterako ekitaldia ospatu eben Zornotzako parrokiek eta Karmengo Ama ikastetxeak, "Giza eskubideen jubileua" goiburuaren harira. Une bitan egin zan: goizez, ikastetxeko ikasle eta irakasleek eta Andra Mari parrokiako hainbat legunek ozen berba egin eben Gazarako bakea eta justizia eskatuz. Arratsaldez, "Bizkaia isilik" bilkura egin zan.
Jesusen Mirabeen fundatzailea altarara goratu ebeneko 25. urteurrena
Datorren urriaren 1ean, 25 urte beteko dira Santa Maria Josefa Sancho de Guerra, jaiotzaz arabarra baina bizitzaz eta bihotzez bizkaitarra, altarara goratu ebenetik. Esker oneko Eukaristia bi ospatuko dira Bilboko eleizbarrutian: Lehenengoa, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian, datorren domekaz, irailak 28, eguerdiko 12:00etan, Alex Andreu parrokoa buru dala, eta bigarrena, urriaren 1ean, 19:00etan, Santiago katedralean, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala. Gasteizko eleizbarrutian be ospatuko da Eukaristia irailaren 27an, Juan Carlos Elizalde gotzaina buru dala, San Pedro Apostolua …
Eleizbarrutiko seminarioak bost abadegaigaz emongo deutso hasiera kurtsoari
Datorren barikuz, irailak 26, 2025-26 kurtsoari hasiera ofiziala emongo deutse Bilboko eleizbarrutik seminarioan, arratsaldeko seietatik aurrera. Seminarioan bertan, argibideak emongo dabez lehenengo eta 19:00etan Eukaristia ospatuko da, On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala.
Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) gazteek hasi dabe kurtsoa
Datorren zapatuz, irailak 27, Goazen! kurtso hasierako ekitaldia ospatuko da Elorrion eta egun berean, arratsaldez, EKO-ACG mobimentuko gazteek kurtso hasierako ekitaldia ospatuko dabe. Udako kanpamentutik alkar ikusi barik dagozan gazteak kurtso barria programatzeko batuko dira. Datozan hilabeteetarako helburuak, biltzat eta konbibentziak zehazteaz gainera, kontu garrantzitsu bi izango dabez mahai gainean:
Jokin Pereak “El misterio cristiano de la luna” bere liburua aurkeztuko dau
Datorren barikuz, irailak 26, Jokin Perea Gonzalez teologo eta eleizbarrutiko abadeak "El misterio cristiano de la luna" bere liburua aurkeztuko dau Barakaldoko Miranda egoitzan. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan izango da Miranda Fundazinoaren zaintza iraunkorrerako guneko aretoan(Miranda etorb., 4. Barakaldo. Bagatza metro geltokia).
"Bizkaia isilik" kurtsoko lehenengo bilkura
Kurtso barriari hasiera emon deutsagun honetan, "Bizkaia isilik" ekimenak ohiko jarduera berreskuratuko dau eta hilaren azken eguaztenez bilkurak egingo dabez etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko. Bihar, ohikoa danez, 19:30etan batuko dira honako lekuotan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpan; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan.
Mesedetako Amaren eguna: itxaropena Basauriko kartzelan
Mesedetako Ama presoen zaindariaren eguna dala-eta, eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzak eta Bidesari alkarteak ekitaldi bi antolatu dabez fedea ospatzeko, kartzelaren inguruko gogoeta eragiteko eta boluntarioen konpromisoa sendotzeko. Lehenengo ekitaldia, bihar izango da Basauriko kartzelan, eta presoek jolas- eta alkartze-eremuaz gozatzeko aukera izango dabe.