Barriak
Etiquetado como: Norai
Athleticeko hildakoak gogoan eta esker ona Amatxuri
1930eko ekainaren 22an, Athleticeko familia Begoñara joan zan lehenengo garaipen bikotxa eskertzera. Harrezkero., urtero joaten dira Amatxurenagana Aste Nagusiaren egunen baten. Hildako bazkideak gogoan izateaz gain, baloia eta kamisetea eskaintzen jakoz Ama Birjineari, eskerrak emotenaz.
Ziortzako fraileek alkartean ospatuko dabe San Bernardo eguna
Bost dira "paperean" Ziortzako monje zistertarren komunidadea osatzen dabenak. Halan be, Antonio Maria Martin prioreak azaltzen dauen lez, jardunean dagozan monjeak hiru dira. Ez dira larregi monasterioan garatzen daben liturgia- eta ospitale-jarduera handia aurrera aterateko, baina, halan be, "Boluntario batzuen laguntzari esker", komunidadeak hainbat zerbitzu emoten jarraitzen dau. Gaur Claravaleko San Bernardo ospatzen dabe, zistertarren ordenako funtsezko figura.
Caritas Internationalisek istilu guneetan kooperatzaileen alde egiteko eskatu dau
Laguntza Humanitarioaren Munduko Egunean, Caritas Internationalis erakundeak, Eliza katolikoaren beso humanitario gisa, buruzagi erlijiosoen eta fededunen ahotsak biltzen dauz, "Gazan, Sudanen, Hego Sudanen, Ukrainan, Myanmarren eta beste gatazka-eremu batzuetan izandako ankerkerien aurrean izututa".
Txinako Bizkaiko katolikoek gaur agurtuko dabe Zhehan Xue umea
Zhehan Xue umearen aldeko hileta elizkizuna gaur arratsaldean izango da Indautxuko Karmengo parrokian. Txinatar alkarteagaz ospatzen dauan Pablo Yu abadea izango da ospakizun buru eta Miguel Vera, bertako parrokoa izango da abade lagun, besteak beste.
Gotzaina Hanoira doa Berriotxoako San Balentinen erlikia eroatera
Bihar martitzena, Joseba Segura gotzaina Vietnamera joango da Hota Bui vietnameko abadeagaz batera. Emote ekitaldia abuztuaren 23an egingo da, So Kien santutegi nazionalean egingo dan ospakizunean. Bestalde, Bizkaiko eleizeak Vietnamera bialdu dauz Elorrioko domingotarren komentuan San Balentin agertzen dan margo baten erreplika bi.
Hiru iturri gehiago jarri dabez Begoñako basilikaren inguruetan
Bilboko udalak hiru iturri gehiago jarri dauz Begoñako basilikaren inguruetan gaur bero handia egingo dauala-ta. Euren arteko bi Begoñako kofradiak jarrita daukan karparen ondoan dagoz. Hirugarrena, Juan XXIII plazan. Gaur milazak izango dira Bizkaiko zaindariari bisitea egingo deutsienak. Eleizea zabalik egongo da gau osoan, Begoñako Kofradiak zainduta. Meza Nagusia, gotzaina buru dala, 12:00etan izango da.
Gaueko II. erromesaldia Areetatik Begoñara
Abuztuaren 15ero gertatzen dan modura, milazak lagun joango da Begoñako basilikara eta inguruetara Amatxuren debozinoak eraginda. Guztira 15 meza ospatuko dira egunean zehar, lehenengoa goizeko lauretan. Urtero errepikatzen dan ohikunea gaueko erromesaldiena da. Igaz lehenengoz egin za Areetan antolatutakoa. Parrokoak, Fernando Marcosek,erromesaldiaren inguruko zehaztasunak emon deuskuz.
Hitzordu bi bihar Amatxugaz: itsas prozesinoa eta zirkuaren bisita
Bihar, abuztuak 14, Bilboko itsasadarrean Bizkaian dagozan erlijio ohikune berezien arteko aparteko bat egingo da. Bosgarrenez, Begoñako Amabirjnearen itsas prozesinoa egingo da. Begoñako kofradiak antolatutako erromesaldia goizeko 10:00etan atarako da Santurtziko portutik. Arratsaldez, Begoñako basilikan zirkuaren bisitea jasoko dau Amatxuk. Alkatea be egongo da ekitaldian. Hitzordu bi 15eko jai handia prestetako.
Oroimen Demokratikoaren legearen ondorioak udan
Oroimen Demokratikoaren Legea dala-eta, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan bateo-agiriak eskatzen dabez orain be atzerritik. Lege honi esker, gure kasuan, Bizkaian jaiotako aitite-amamak edo birraitite-birramamak dabezala, eta dalako une batean atzerrira joan behar izan ebela, ziurtatu leikienek herritartasun bikotxa jadesteko aukera dabe. Artxiboan eskabideen gehitzea igarri dabe. Batazbeste egunero 35 bat heltzen dira.
Lan mundua eraldatzeko ekintza zehatzak
Maite Valdivieso, Imanol Zubero eta José Luis Iglesias (Pepelu), izan dira, besteak beste, HOACek antolatutako udako ikastaroetako hizlari batzuk.«Ante las nuevas vulnerabilidades en el mundo del trabajo: nuevas sensibilidades y respuestas» izan da Madrilen burutu diran ikastaroen izenburua.