Barriak
Etiquetado como: Prozesinoak
Bilboko prozesinoak 75 argazkitan
Kofradien Ermandadeak Aste Santuan, Bilbon ospatu diran prozesinoen balantze positiboa egin dau partaidetza eta jarraipenari dagokionez. "Gertu" aplikazino barria 1.000 bider baino gehiagotan deskargatu izan da eta inprimatutako 25.000 egitarauak kaleratzeaz batera agortu ziran. Euriakilundu eban prozesinoen hasiera eta amaiera, bertan behera geratu ziralarik Arrangurarena eta …
Frantzisko aita santuaren arimaren aldeko Hileta-meza Nagusia, apirilaren 28an, Begoñan
Datorren zapatuz, apirilak 26, Frantzisko Aita Santuaren arimaren aldeko hileta ospatuko da Erroman, goizeko 10:00etan. Egun horretatik aurrera, mundu osoko eleizbarruti guztietan ospatuko dira atzo hil zan aita santuaren arimaren aldeko hiletak. Bizkaian, Begoñako basilikan izango da datorren astelehenez, apirilak 28, 18:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Andra Mariarenganako Aita Santuaren debozinoa izan da hileta-mezarako tenplua aukeratzeko arrazoietako bat. Izan be, Frantzisko aita santuak Jainkoaren amari eskaini eutsan bere zerbitzua eta Ama Birjinaren babespean jarri …
Bilboko prozesinoak 75 argazkitan
Kofradien Ermandadeak Aste Santuan, Bilbon ospatu diran prozesinoen balantze positiboa egin dau partaidetza eta jarraipenari dagokionez. "Gertu" aplikazino barria 1.000 bider baino gehiagotan deskargatu izan da eta inprimatutako 25.000 egitarauak kaleratzeaz batera agortu ziran. Euriakilundu eban prozesinoen hasiera eta amaiera, bertan behera geratu ziralarik Arrangurarena eta Argi eta Berbizkundearena; Karidadearen eta Astakumearen prozesinoak laburragoak izan ziran.
Arte gotikoaren erakusketa Enkarterriko museoan
Avellanedako Batzar-etxean dagoan Enkarterriko museoan datorren domekara arte -apirilak 27- zabalik izango dan erakusketa dago ikusgai. Balio handiko hogeta hamazortzi pieza -erretaula, irudi eta margolanak- batu dabez, Jesus Muñiz Petralanda historialariak XIII eta XVI gizaldien artean Bizkaiko ondarean arrasto esanguratsua itzi dauan gotikoari buruz egin dauan lanaren euskarri eta agerpen lez.
'Kurutzearen ahala' gotzainen baterako Pastoral Idazkian
Iruña eta Tutera, Bilbao, Donostia eta Gasteizko gotzainek Garizuma-Pazko aldirako idatzi daben Eraman oneko erkatzea Pastoral Idazkian, 'Kurutzearen ahala' nabarmentzen da. Kurutzearen inguruko gogoeta hori V. kapituluan jasoten da. Pastoral Idazkiaren bigarren argitaraldia kaleratu da eta Bilboko eleizbarrutian, apirilaren 22tik aurrera barriro zabalik izango dan Jakinbide liburu-dendan erosi daiteke. Gaur, Zapatu Santua, Pazko-gaubeila ospatuko da Bilboko katedralean, 21:00etan, gotzaina buru dala.
"Lurralde Santuaren aldeko" diru-batzea, ezinbesteko laguntza
Orain dala egun batzuk egin zan deialdia Vatikanoan, mundu osoko gotzain eta fededun katolikook Lurralde Santuari lagundu deiogun "pro Terra Sancta" diru-batzea eginez gaurko egunez, Bariku Santuz.
Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura gotzaina izango da buru Santiago katedralean 11:00etan ospatuko dan Krisma-mezan.
Kerman Lopez: "Krisma-meza, alkartasunaren zeinu"
Kerman Lopez bikario nagusiak, Radio Popular-Herri Irratiko`Iglesia Hoy´irratsaioan eskainitako alkarrizketan, gaur goizeko 11:00etan Santiago katedralean ospatuko dan Krisma-mezaren balioa nabarmendu dau. Bere esanetan, eleizkizun honi "ez jako arreta larregi eskaintzen" eta, halanda be, "oso garrantzitsua da", izan be "Pazko Hirurrenari hasiera emoten deutso eta alkartasunaren zeinu da".
Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko V. Eguna ospatuko da
“Rompe moldes/Amestu eta zaharbarritu”, goiburuaren haritik ospatuko da Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko V. Eguna, hain zuzen be apirilaren 27an. Alkarte lez, lanaren giza eta kristau senean sakontzeko aukera izango dogu.