24-04-2025 Jueves, I semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Santiago

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1807 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
23.04.2025

Amazonaseko Eleiz Biltzarreko presidenteordea, Bilbon

Datorren astelehenean, Mauricio López Amazonaseko Eleiz BIltzarreko presidenteorde, osoko giza garapenerako Dikasterioko eta Sinodo-seneko Eleizaren aldeko Sinodoko talde metodologikoko eta bideratzaileen taldeko kide eta PUAM Amazonaseko Unibertsitate-programako zuzendariak gure eleizbarrutia bisitatuko dau. Mauricio Lopez Frantzisko Aita Santuaren gertuko gizona izan da honen aitasantutza-aldian.

23.04.2025

Frantzisko Aita Santuaren lau entziklikak

Gaur ospatzen dan Liburuaren Munduko Egunean, Frantzisko Aita Santuak bere aitasantutza-aldian idatzi ebazan idazkirik aitagarrienetako batzuk gogora ekarri gura doguz. Entziklikak nabarmenduko doguz: Lumen Fidei, "fedeari buruz" (2013), Laudato Si' "danona dan etxearen zaintzari buruz" (2015), Fratelli Tutti "gizarte senidetasun eta adiskidetasunari buruz" (2020) eta Dilexit Nos, "Jesukristoren bihotzaren giza eta jainko maitasunari buruz" (2024).

23.04.2025

"Bere-berea eban estiloak, argentinar jatorriak eta lehenengo AIta Santu jesuita izateak bana-banako egin dabe"

Jorge Canarias Eleizbarrutiko Kuriako kantziler eta Deustuko Unibertsitateko Teologia-fakultateko irakaslea Radio Popular/Herri Irratian izan zan atzo eta joan dan astelehenez hil zan Frantzisko Aita Santuaren inguruan jardun eban.donde habló sobre el legado del Papa Francisco, fallecido este lunes. Carlos Olabarri eleizbarrutiko abade eta Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako zuzendariak, bere aldetik, Bizkaia Irratian  hitz egin eban Frantziskoren aitsantutzaren inguruan.

23.04.2025

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak maileguan gehien emon dituan 10 liburuak

Gaur, apirilak 23, Liburuaren Munduko Eguna ospatzen da. Gaurko egunez, 1616an, Miguel de Cervantes eta William Shakespeare mendebaldeko kulturako idazle esanguratsuenetako bi hil ziran. Hori dala-eta, UNESCOk egun sinboliko hau izendatu eban 1995ean irakurketa sustatzeko eta egilearen irudia autortzeko egun lez. 

22.04.2025

Frantzisko aita santuaren arimaren aldeko Hileta-meza Nagusia, apirilaren 28an, Begoñan

Datorren zapatuz, apirilak 26, Frantzisko Aita Santuaren arimaren aldeko hileta ospatuko da Erroman, goizeko 10:00etan. Egun horretatik aurrera, mundu osoko eleizbarruti guztietan ospatuko dira atzo hil zan aita santuaren arimaren aldeko hiletak. Bizkaian, Begoñako basilikan izango da datorren astelehenez, apirilak 28, 18:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Andra Mariarenganako Aita Santuaren debozinoa izan da hileta-mezarako tenplua aukeratzeko arrazoietako bat. Izan be, Frantzisko aita santuak Jainkoaren amari eskaini eutsan bere zerbitzua eta Ama Birjinaren babespean jarri …

22.04.2025

Bilboko prozesinoak 75 argazkitan

Kofradien Ermandadeak Aste Santuan, Bilbon ospatu diran prozesinoen balantze positiboa egin dau partaidetza eta jarraipenari dagokionez. "Gertu" aplikazino barria 1.000 bider baino gehiagotan deskargatu izan da eta inprimatutako 25.000 egitarauak kaleratzeaz batera agortu ziran. Euriakilundu eban prozesinoen hasiera eta amaiera, bertan behera geratu ziralarik Arrangurarena eta Argi eta Berbizkundearena; Karidadearen eta Astakumearen prozesinoak laburragoak izan ziran.

22.04.2025

Arte gotikoaren erakusketa Enkarterriko museoan

Avellanedako Batzar-etxean dagoan Enkarterriko museoan datorren domekara arte -apirilak 27- zabalik izango dan erakusketa dago ikusgai. Balio handiko hogeta hamazortzi pieza -erretaula, irudi eta margolanak- batu dabez, Jesus Muñiz Petralanda historialariak XIII eta XVI gizaldien artean Bizkaiko ondarean arrasto esanguratsua itzi dauan gotikoari buruz egin dauan lanaren euskarri eta agerpen lez. 

19.04.2025

'Kurutzearen ahala' gotzainen baterako Pastoral Idazkian

Iruña eta Tutera, Bilbao, Donostia eta Gasteizko gotzainek Garizuma-Pazko aldirako idatzi daben Eraman oneko erkatzea Pastoral Idazkian, 'Kurutzearen ahala' nabarmentzen da. Kurutzearen inguruko gogoeta hori V. kapituluan jasoten da. Pastoral Idazkiaren bigarren argitaraldia kaleratu da eta Bilboko eleizbarrutian, apirilaren 22tik aurrera barriro zabalik izango dan Jakinbide liburu-dendan erosi daiteke. Gaur, Zapatu Santua, Pazko-gaubeila ospatuko da Bilboko katedralean, 21:00etan, gotzaina buru dala. 

18.04.2025
18.04.2025

"Lurralde Santuaren aldeko" diru-batzea, ezinbesteko laguntza

Orain dala egun batzuk egin zan deialdia Vatikanoan, mundu osoko gotzain eta fededun katolikook Lurralde Santuari lagundu deiogun "pro Terra Sancta" diru-batzea eginez gaurko egunez, Bariku Santuz. 

Emaitzak orrialdeka