Barriak
Etiquetado como:
Belaunaldiarteko eguna San Frantzisko Xabier alkartean
Atzo -ekainak 8, domeka- Bilboko San Frantzisko Xabier parrokiako alkartearen eguna ospatu zan.
Ekintza Katoliko Orokorrak "EKO Eguna" ospatu eban Basaurin
Eguraldia lagun ebeza ospatu eban atzo Bizkaiko Ekintza Katolikoak (EKO-ACG) urteroko eguna: "EKO Eguna". Aurreikusitako egitarauari jarraituz. "Ekologistak martxan" alkarteko kide dan "Sagarrak" talde ekologistak gidatutako saioan, landare inbasoreek dakarrezan arazoen barri emon eutsien, ingurua garbitu eta espezie horreetako bat, hain zuzen be "Falopia Japonica" kentzera animatzeaz batera.
250 lagun inguru batu zan Portugaleten, alkartearen egunean
Portugalete Pastoral Barrutiak "Vivir con esperanza. Itxaropenez bizi!" goiburuaren haritik ospatu eban atzo, Mendekoste egunez, alkartearen eguna, Andra Mari ikastetxean, 250 lagun baino gehiago batu zalarik.
Giro ona Santurtzi PBko topaketan
Zapatu arratsaldez, Santurtzi Pastoral Barrutiak (PB) alkartearen jaia ospatu eban. Mendekoste bezperako ospakizunagaz bat eginez, Santurtzin Eleizaren agerpena adierazoteko eta ospatzeko alkartu ziran. Orain dala egun batzuk gogoratu eben PBaren eraketaren lehenengo urteurrena eta topaketa honetan esker ona adieratzo dabe denporaldi honetako ibilbideagaitik.
Tabira PBak Urkiolan ospatu eban kurtso amaiera
"Tabira PBan bat eginda bide eginez", sen horregaz ospatu eben Tabira Pastoral Barrutiko (PB) kideek kurtso amaiera joan dan zapatuz, Urkiolako santutegiaren inguruan. Iker Garitagoitia Iurretako parrokiako erreferentearen esanetan, eguna bat etorri zan 75. urteurreneko kantuaren leloagaz: "ospatu, geurea oroitu, aurrera begitu, itxaropentsu".
Gernikako lehenengo jaunartzeetan 2.437 € batu dabez Kenyako haurtzaindegietarako
Gernikako parrokietan ospatu diran lehenengo jaunartzeetan batutako dirua monja marianitek Kenyako Kaikorren eta inguruko herrietan kudeatzen dabezan haurtzaindegietara bialduko da.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Monica Melcovak eta J. M. Pedrerok emongo deutse amaiera "Bilbao hiria" organo-jaialdiari
"Diego de Amezua" Organoaren Bizkaiko Adiskideen Alkarteak antolatzen dauan 'Bilbao hiria' organo-jaialdiaren 2025eko ekitaldiko azken kontzertua ospatuko da gaur iluntzeko 20:00etatik aurrera, BIlboko San Felicisimo eleizan. Sarrera doan, leku guztiak bete arte.
Gandarias Etxea, familia-sarerik eta baliabiderik ez daben gazteentzako etxea
2018tik hasita, 18 herrialdetako 121 gaztek arreta jaso dabe Gandarias Etxean. Caritas BIzkaia erakundeak kudeatuta eta Carmen Gandarias fundazinoak lagunduta, Lan, Gizarte Kohesino eta Bardintasun sailak eusten deutso. Atzo egin zan zazpigarren urteurreneko ospakizuna eta burujabetzerako prozesuan dagozan gazteek euren esperientziak batera jarri ebezan erakunde-ordezkarien, gizarte erakundeen eta egitasmoaz arduratzen diran profesionalen aurrean. On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Teresa Laespada Foru diputatuak, Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak eta Carlos Abuin …
Lacilla S.M. taldeari emon deutse Enkarterri Hoberantz saria
LACILLA S.M. TALDEA izan da Enkarterri Hoberantz sariaren XXI. ekitaldian autorpena jaso dauan enpresa.Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan San Viator ikastetxeak eta Enkarterriko mankomunitateak banatezen dabe sari hau, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Enkarturrn, SPRIren, ADR Enkarterrialderen eta Enkarterri Groupen laguntzagaz. Eguen arrataldez egin zan sari-banaketa Galdameseko Loizaga torrean, Eleixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusia buru zala. Honek emon eutsan saria, Maite Jimenez Sopuertako San Viator ikastetxeko zuzendariagaz batera. Daniel Irazola Durangoko …