20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 101 )
 

Barriak

Etiquetado como: Marijesiak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1480 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
28.06.2023

'BIzkaia isilik' bilkura isiletan Greziako kostaldeko hondoratzeko biktimak gogoratuko dabez

Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, 'Bizkaia isilik' bilkurak egingo dira gaur hainbat herritan. Bilkurok 19:30etan izango dira ohiko lekuetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan, metroaren ondoan. Ekaineko bilkura honetan, ekainaren14an, Greziako kostaldeko zoritxarreko hondoratzean izandako gertaerak salatuko dabez. ACNUR eta OIM erakundeen iturrien arabera, orain arte 104 lagun erreskatatu dabez eta 82 hilotz
27.06.2023

Elorriotik misinoetara, San Balendinen bidetik

Jaione Lopez 25 urteko elorriotarra uztailaren azkenean abiatuko da Filipinetara, herrialde haretan misiolari lanak egiteko. Herrikide dauan santu domingotarrak egin eban lez, Elorrio itzi eta misinoetara doa, kasu honetan, Berrizeko Mesedetako Misiolarien ardurapean dagoan hainbat egitasmotan laguntzeko. Egonda da lehen be misinoetan, hain zuzen be Kaikorren (Kenya). eta bi bider, 2018an eta 2020an, pandemia aldian. Berriotxoako San Balendin Bizkaiko zaindarietako baten egunez, On Joseba Segura Bilboko gotzainak urte birako Manilara doan Jaioneren misino-bialketa egingo dau eguerdiko …

27.06.2023

Otoitzerako Munduko Sareak zuzendaritza dau Bizkaian

Lujan Mejias da Aita Santuaren Otoitzerako Munduko Sarearen Eleizbarrutiko zuzendaria. Bilboko Eleizbarrutian, lehenengo aldiz emon jako norbaiti mandatu hau, hilero aita santuak bere otoitzean kontuan dituan asmoak lurraldean zabalteko. Hilabete honetan, Frantzisko aita santuak tortura ezabatzearen alde otoitz egiten dau. Atzo, Torturaren Biktimei laguntasuna emotearen aldeko nazinoarteko eguna ospatu zan. Mejiasek Alkarren Barri-Comunicación aldizkariari eskainitako alkarrizketan, bere eleiz eta bizitzako ibilbideari buruzko hainbat zehaztasun emon dau.

26.06.2023

Gotzainak Kongoko EDan jarraitzen dau, misino-egitasmoak ezagutzen

On Joseba Segura Bilboko gotzainak Kongoko Errepublika Demokratikoan jarraitzen dau bisita egiten. Aspalditik han bizi dan eta egungoko lana egiten diharduan Xabier Goikuria bizkaitar misiolariari bisita egitea da bidaiaren helburuetako bat. Gotzainaren bidelagun dan Iñigo Iriartek nabarmendu dauanez, "Xabier, fedetik anai-arrebatzat dituan errealidade oinazetsuaren garrasia entzun eta hori arintzeko ekintzara jo dauan misiolaria da. Urritasun fisikoaren eraginez ume bat lurrean arrastaka ikusi ebanean, galdera egin eutsan bere buruari: Non da zure anaia?... Eta Xabierrek ekintzakaz …

26.06.2023

Martxan dira kanpamenturik goiztiarrenak

Ikasturtea amaitu eta oporraldiak iristeaz batera, martxan jarten dira udako lehenengo kanpamentuak, esate baterako, IV. eta V. bikaritzetako udalekuak. Berrogeta hamar neska-mutil batu da datozan egunotan adiskidetasunaz eta izadiaz gozatzeko.

26.06.2023

Seiehun lagunetik gora Urkiolako kulturarteko topaketan

Donostia-San Sebastian, Kalagurri-La Calzada eta Logroño, Vitoria-Gasteiz, Iruña-Tutera eta Bilboko Eleizbarrutiek Migrazinoetarako Pastoraltzaren urteroko Eleizbarruti arteko topaketa ospatu eben atzo -domeka-, Urkiolako santutegian eta inguruetan. Argazkiak: hemen.
26.06.2023

Bruno Bonnet da Ekintza Katoliko Orokorra mobimentuko Eleizbarrutiko presidente barria

Joan dan asteaen amaieran, Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuak ezohiko Batzar Nagusia ospatu eban Eleizbarrutiko karguen erreleboa egiteko. Josema Incierte presidenteak eta Fernando Marcos kontsiliarioak euren mandatuak amaitu dabez kurtso honetan. Militante ugarik parte hartu eban, Kerman Lopez bikario nagusiaga eta Clara Arza Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkariagaz batera, giro onean ospatu zan batzar nagusian eta irailetik aurrera lau urtez presidente izango dan Astrabuduako Bruno Bonnet eta hiru urtez gazteen sektoreko arduradun izango dan Allende Alegria hautatu …

26.06.2023

Eleizbarrutiko 2.500 gazte inguruk parte hartuko dau kanpamentuetan

Ikasturtea amaituta, parrokietako eta mobimenduetako taldeak udako jardueretan murgilduta dagoz. Uztailaren amaiera edo abuztuaren hasierara arte, hainbat kanpamentu, kolonia, lan-esparru... osatuko da. Gazteen saileko Maite Morezuelasen esanetan, "talde bakotxak bere erara, eta bere aukeren arabera, jardungo dau; garrantzitsuena, neska-mutilek esperientzia egokia izatea da, ikasi daien, pertsona lez hazi daitezan eta Jainkoagaz bat egin daien", izadian edo aisialdian.

25.06.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
24.06.2023

500 lagunek parte hartuko dabe bihar Migrazinoetarako Pastoraltzak antolatutako ekitaldian

Aurreko urteetan lez, ekainaren azken domekaz ospatuko dau Migrazinoetako Pastoraltzak eleizbarruti arteko topaketa. Ondorengo Eleizbarrutietako ordezkariak batuko dira: Donostia-San Sebastian, Kalagurri-La Calzada eta Logroño, Vitoria-Gasteiz, Iruña-Tutera eta Bilbao. Marije Calvo Migrazinoetarako Eleizbarrutiko saileko arduradunak azaldu dauanez, "Eleizbarruti ahizten arteko senidetasuna eta Eleiza osatzen dogun guztion arteko batasuna sustatzea da topaketa honeen helburu nagusia".