15-08-2024 Asunción de la Virgen María
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 104 )
 

Barriak

Etiquetado como: Goiuria

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1275 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
13.03.2023

'Emakumea Eleizan' gaiari buruzko berbaldia, bihar, Corpus Christi parrokian

Bihar, martxoak 14, 19:30etan Bilboko Corpus Christi eleizan, "jomuga dogun Eleiza" hitzaldi saileko seigarrena ospatuko da. "Bere iragan patriarkala atzera itzi eta emakumeak agertzera emoten dituan Eleiza" goiburuaren haritik ospatuko da seigarren berbaldi hau eta Araceli Ruiz, maistra, Filologian lizentziatu eta sindikalista izango da hizlaria. Parrokiatik dei egiten deutse eleiztarrei eta "Eleizan emakumearen presentzia gero eta nabarmenagoa sustatu gura daben pertsona guztiei, izan be, merezi dau eta hauxe da etorkizunari begira egin gura dogun apustua". 

12.03.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
11.03.2023

Eleizbarrutiko gazteria Lisboara doa udan

Mundu osoko gazteak Aita Santuagaz alkartzen dituan Gazteen Munduko Eguna (GME) Lisboan ospatuko da abuztuaren 1etik 6ra. Bilboko Eleizbarrutiak bidaia antolatu dau aitatutako egun horreetan eta aurrekoetan Portugalen izateko. Aureko egunetan, partaideek ingurua hobeto ezagutzeko aukera izango dabe, etxebizitza publikoetan, parrokien etxeetan edo familien etxeetan ostatu hartuz. 2007 eta 1988 bitartean jaiotakoak joan daitekez erromes Lisboara. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.

10.03.2023

Eleiz Museoko "Nai de Door" Bakardadearen Ama Birjina Galiziara doa

Asoreyren "Nai de Door" Bakardadearen Ama Birjinaren irudia -Eleiz Museoaren bildumakoa- bere egilearen lurraldera eroan dabe, Arte Garaikidearen Vigoko Museoan (MARCO) dagoan "Laxeiro eta bere gaaiko artea" erakusketan ikusgai jarteko.

10.03.2023

Lurdeseko Hospitalitatearen erromesaldia Santiagora

Gaur eguerdian abiatuko da Bilbotik Lurdesko Bizkaiko Hospitalitateko 90 lagunez osatutako taldea, asteburuan, erromesaldia egiteko Santiagora. Erromes, gaixo eta hospitalarioak autobus bitan joango dira Santiagora eta eurakaz joango da Aitor Uribelarrea Hospitalitateko Eleizbarrutiko kontsiliarioa. 

10.03.2023

Bilboko Koral Alkartea, Vatikanoan

Bilboko Koral Alkarteak hiru kotzertu eskainiko ditu -gaur, lehenengoa- Vatikanoan, Valentin Zubiaurre bizkaitar musikagilea omentzeko. Hirugarren eta azken kontzertua, domekaz, martxoak 12, izango da San Pedro basilikan. 

10.03.2023

Eleizaren presentzia gero eta nabarmengaoa beilatokietan

2017tik hasita, eta gero eta orokorragoa zan eskaerari erantzunez, dago martxan pastoral zerbitzua beilatokietan. Gaur, beilatokietako pastoraltzan jarduten daben boluntarioen batzarra ospatu da. Beilatokian lagun egiten dauan Eleiza da, hildakoaren sendiak parrokiara ez joatea erabagitzen dauanean. Alberto Jaimez diakonoa da arlo honetako arduraduna eta hainbat boluntariok laguntzen deutse. Gaur, Kerman Lopez bikario nagusia, tanatorioetan kontsolamendua eta bihozberatasuna hedatzen saiatzen diran pertsonakaz batzartu da. Beilatokian agurra zelan egin gura daben galdetzen deutsienean, …

10.03.2023

Kenyako misinoa, Ermuan

Gaur -martxoak 10, barikua-, Consuelo Pillajo eta Blanca vera monja marianitek Kaikorreko misinoan bizi daben esperientziaren barri emongo dabe Ermuan. Gaurko egunez, hainbat jardueratan parte hartuko dabe, "Abiertos al mundo / Mundura zabalik" goiburuaren haritik 75. urteurrena ospatzen diharduen Euskal Eleizbarrutietako Misinoek San Jose eguneko kanpainarako antolatu dabezan jardueretan. 

10.03.2023

Jazarritako Eleiza, propagandisten jardunaldien hasieran

Gaur hasiko dira Euskalduna jauregian propagandisten alkarteak antolatutako 'Katolikoak eta Bizitza Publikoa' dalako jardunaldiak, hain zuzen be, XVII. ekitaldiari dagokiozanak. Arratsaldeko seietan ospatuko da hasierako ekitaldia eta bihar -zapatua-, zazpiak eta erdietan emongo deutse amaiera, gotzaina buru dala ospatuko dan Eukaristiagaz. Gerhard L. Müller kardinalak berbaldia eskainiko dau: 'Lekuko izatera deituak: ezinezko egiteko?". Jardunaldien egitaraua, hemen.

09.03.2023

«Martxoak8mujeres» ekitaldiko irudiak

Atzo -martxoak 8, eguaztena- "Martxoak8mujeres" dalakoaren V. ekitaldia ospatu zan Bilbon, 8 emakumek eleiz eremuan egin daben lana eta erakutsi daben konpromisoa autortzeko xedez. Argazkiak: Alberto Sanz. Argazki guztiak: hemen