Barriak
Etiquetado como: Goiuria
Gaur hasiko da Goiuriko Andra Mariaren aldeko hirurrena
Goiuriko auzoak domekan barriztau eban aspalditik datorren ohikunea. Goiuriko Andra Mariaren irudia prozesinoan eroan eben urtean zehar egoten dan baselizatik parrokiaraino. Bidean zehar errosarioa errezau eta abestu egin eben. Ostean, hitzaren ospakizuna egin zan. Gaur hasiko da hirurrena. Abuztuaren 15ean barriro eroango da irudia bere ohiko tenplura.
Goiuriak betikotu egin dau Andra Mariaren irudiaren prozesino eta lekualdatzea
Orain dala gizaldi batzuk hasitako ohitura barritu eben atzo Goiurin. Goiuriko Ama Birjinaren irudia lepoan hartuta eroan eben urte osoan egoten dan ermitatik Iurretako San Migel parrokiaraino. Prozesinoan, eleiztarrek arrosarioa errezatu eben eta Andra Mariari eskainitako hainbat kanta abestu zan. Jesus Zamalloak lagunduta egin eben Hitzaren ospakizuna eleizan. Gaur emon …
Apirilaren 26an, konpromisoa, otoitza, jaia eta oroimena lotuko dira
Apirilaren 26an, kristau bizitzaren askotariko alderdiak -gizarte konpromisoa, heziketa aisialdian, otoitza, alkarte ospakizuna eta oroimena- agertuko dabezan ekitaldiak ospatuko dira Bilboko eleizbarrutian. Egun horretan ospatuko dira, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko VI. Eguna, Gorka Deuna, bokazinoen aldeko otoitz-maratoiaren amaiera eta Gernikako bonbardaketaren urteurreneko ekitaldiak.
Arteako Guadalupeko Andra Maria: Bizkaia eta Mexiko lotzen dituan maisulana
Arte eta debozinoaren aldetik egungoko balioa dauan artelana dago Eleiz Museoan: "Barroco novohispano" deitutakoan maisu izan zan Miguel Cabrerak 1754an margotutako Guadalupeko Andra Maria. Elexabitiako San Migel ermitatik (Artea) ekarri dabe Bizkaia eta Mexiko lotzen dituan ondarearen erakusle dan artelan hau eta laster egongo da ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan.
Erreleboa Bilboko eleizbarrutiko liburutegian: begirada bi, egiteko bakarra
Bilboko eleizbarrutiko libututegiak aldi barriari ekingo deutso, erreleboa eta jarraitutasuna buztartuz, Alkarren Barri aldizkariaren azken alean jaso danez. Jaime Lopez de Eguilaz zuzendari barriagaz eta berrogeta hamar urtez erakundeko arduradun izan dan Ander Manterolagaz solasaldian, Bizkaiko Eleizaren bibliografia-ondarea jagoteko, gordetzeko eta zabaltzeko eginkizuna dauan erakundearen ingurukoak jorratu dira.
Elena Unzueta: “X bidezko ekarpenari esker Caritas Bizkaiak beharrizanean dagoan askori laguntzen deutso”
Espainiako Gotzainen Batzarrak urteroko errentaren kanpainaren inguruan kaleratzen dauan Xtantos aldizkaria Bizkaiko parrokia et erakundeetan banatu da. Oraingoan, Bizkaiko Eleizaren jarduerei eskaintzen deutso hainbat orrialde. Azken orrialdean, Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariari egindako alkarrizketa irakurri daiteke.
A. Jon Korta karmeldar oinutsen nagusi berrautatu dabe
Aita Jon Korta Arcelus Nafarroako San Joakin Probintziako Nagusi berrautatu eben apirilaren 7an Larreako Gogarte Etxean (Zornotza) opatu eben kapitulu-saioan. Probintzia hau historikoa da karmeldar oinutsentzat, bertan berrezarri zalako ordena eta funtsezko izan dalako karmeldar oinutsen ordena mundu osoan hedatzeko.
Bilboko Kofradien Ermandadearen esanetan, kofradiakiide- eta jente-kopuruak gora egin dau, eguraldia lagun izan ez bada be
Euria izan da protagonista Bilboko Aste Santuan eta lau prozesino bertan behera itzi behar izan dabez. Dana dala, Penitentzia Kofradien Ermandadearen arabera, eguraldia ez da oztopo izan eta gora egin dau kofradiakide- zein jente-kopuruak.
Otoitza, bizikidetza eta giro ona gazteen Pazkoetan
Sopuerta, Muskiz, Berriz eta Bilbon ospatu dira aurton eleizbarrutiko gazteen Pazkoak. Bost egunez, adinaren araberako hainbat jardueratan parte hartu dabe 200 lagun inguruk. Ondoren, Pazkoetatik jaso doguzan argazkiak.
Pazko Eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da Pazko Eguneko eleizkizuna (Pontifize Meza, bedeinkapen apostoliko eta parkamen osoagaz). Zuzenean emongo da web honetan, Radio Popular-Herri Irratian eta Telebilbao katean.
Barrien laburpena Aste Santuan
Azken 7 egunetan bizkeliza.org webean argitaratu diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Pazko-bijilia zuzenean Santiago katedraletik
On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur Pazko-bijilian. Zuzenean, web honetan eta Radio Popular-Herri Irratian.



