Barriak
Etiquetado como: Pobretasuna
Pavao Mašićek emongo deutso hasiera, bihar, "Jose Mari Eguileor" organo-jaialdiari
Mundakako Andra Mari eleizan, kontzertua ospatuko da bihar -zapatua- 20:00etan, ""Urdaibaiko Organoak–Joxe Mari Eguileor” musika-jaialdiaren barruan, Busturialdea-Urdaibai landa-eremuaren garapenerako "Urremendi" Alkartearen eskutik. Pavao Mašićek (organoa) jardungo dau eta, beragaz batera, Idoia Anzorandia, Aitor Etxebarriazarraga eta Ibai Amillategi bertsolariek.
Sestaoko "Gaztederrak" taldearen kanpamentua, Zallan
Sestaoko "Gaztederrak" taldeko 23 neska-mutil eta 8 begirale kanpamentuan izan dira, Zallan, uztailaren lehenengo egunetan.
Maribe Bengoetxea eta Petra Barrientos: Misinoari eskainitako bizitzak
BIlboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Hego Berria taldeak eta Mufungaren Adiskideak Fundazinoak deituta, Kongoko Errepublika Demokratikoan misiolari izandako batzuk, Misinoetarako ordezkaritzako kideak eta gure artean oporretan dagozan misiolari bi alkartu dira San Bizente parrokiaren 'Bengo leku' lokaletan.
Udarako irakurgaiak
Beste urte batez, udaldiagaz batera, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) sasoi honetarako hainbat irakurgai aukeratu dau, honako honeen laguntzagaz: Fernando Allende, Galo Bilbao, Sebas Gartzia Trujillo eta Javier Oñate.
Argitaratu da "Presbyterium" aldizkariaren ale barria
Kurtso amaieran ohikoa danez, Ministerio Ordenaturako Eleizbarrutiko Idazkaritzak "Presbyterium" agerkaria argitaratu dau. Hogeta hamabosgarren ale honetan -postaz bialtzen dihardue hartzaileei-, Idazkaritzak 2022-2023 kurtsoan izan dauan jardueraren inguruko barriak emoten ditu eta datozan hilabeteetan nabarmenduko diran datak be aitatzen dira.
`Jainkoaren Herriaren Otoitza´, parrokietarako lagungarriak euskeraz
"Jainkoaren herriaren otoitzak" Bilboko Eleizbarrutiko "Euskal baliabideak" taldearen lanaren emaitza da. Jose Mari Rementeria abadeak prestatu ditu otoitzok, Lontzo Zugazaga Euskera Saileko Bilboko Eleizbarrutiko zuzendariaren ikuskapenagaz. Jakinbide Eleizbarrutiko liburu-dendan eskuratu daitekez paper-euskarrian.
Udako kanpamentuak eta Madinabeitiaren agurra Urkiolan
Barikuz, laster Gasteizko Abade-etxera bizitzera joango dan Antonio Madinabeitiari agur egin eutsen Urkiolan. Gainera, uztailaren 3tik 8ra, 'Elaiak' eta 'IzarBerri' gazteen Uribe Kostako talde biek udako kanpamentuaz gozatu eben. Itzuleran esan ebenez, "esperientzia ederra bizi izan dogu". 9 eta 16 urte bitarteko 31 neska-mutilek Urtuellako Triano auzoan dagoan Argintza etxean igaro dabez egun horreek. Eta uztailaren 3tik 9ra, San Fausto PBko Basauriko 'Kumeak' taldekideak kanpamentuan izan dira Anuntzetan (Araba). Guztira, 60 gaztetxo inguruk eta begiraleek parte hartu dabe esperientzian.
Meza Oizko ermitan, 790 metroko altueran
Gaur, San Kristobal egunez, Bizkaiko 'mendi punta' batean, ia Oiz mendiaren tontorrean, meza ospatuko da. Eukaristia 11:30etan ospatuko da, Munitibarko lursailetan dagoan ermita horretan. Portugalete, Derio eta Erandio-Goikoan be izango dira gidarien zaindariaren omenezko ekitaldiak.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Arkitekturako ikasleek Zeanuriko ermitak barriztatuko dabez
Arratia bailarako Zeanuri herrian egitasmo aitzindaria jarri dabe martxan. Parrokiak, auzotarrek eta Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura-fakultateak bat egin dabe ondare erlijiosoa zaharbarritzeko. Kasu honetan, herriko hainbat ermita konponduko dabe. Arkitekturako hamabost ikaslek lau ermiten -San Isidro, San Justo, Pietatea, Altzustako San Migel- neurketak eta planoak egin dabez. Egitasmoaren lehenengo aldia amaitu ondoren, lekuan lekuko zaharbarritzeei ekin behar deutse. Angel Larrea institutuko irakasleari bururatu jakon, besteak beste, ideia hau eta bere esanetan, "aukera ona da, …