14-12-2025 Domingo, III semana - adviento
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Pobretasuna

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2255 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
14.12.2025

Asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
13.12.2025

Gabonak eleizbarrutiko askotariko kultur alkarteetan

Abenduan, kulturarteko alkarteak prest dagoz Gabonak sakontasunez bizitzeko. Migrazinoetarako Pastoraltzak antolatu dabezan jardueretako batzuk aurkeztu ditu:

12.12.2025

Zeu zara Gabon! Berrizko gazteen taldearen eta helduen erreferentzia taldearen ekimena

Gaur arratsaldez, Berrizen, Gabonen atariko ekitaldia egingo da gazteen taldeak eta helduen erreferentzia taldeak sustatuta. Antolatzaileen esanetan, "gelditzeko, alkartzeko eta bat eginda egun honeetako poza bizteko tartea izango da".

12.12.2025

Bake eta Adiskidetzerako Batzordeak Durangoko ekintza bandalikoak salatu ditu

Bake eta Adiskidetzerako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordeak Durangon oroimenezko hainbat plakaren aurka burututako erasoak salatu eta gaitzetsi egin gura ditu. Kristau alkarteari bialdutako oharrean dinoenez, "biktimen oroimena zikintzea, ekintza garratza da eta guztiz ankerra".

12.12.2025

Organo-solas kontzertua Durangon

Gaur. 20:00etan, organo-solas kontzertua ospatuko da "Argi-gogoetak" zikloaren barruan, Durangoko San Frantzisko monasterioan. Victor Perea Garcia organistak musika eta gogoeta buztartzen dituan emonaldia eskeiniko dau, besteak beste, Johann Sebastian Bach, Jehan Alain eta Felix Mendelssohn-Bartholdy musikagileen piezak interpretatuz.

12.12.2025

Abendualdiko erretiroa bihar I. bikaritzan, Portugaleten

Bihar, abenduak 13, Abendualdiko erretiroa egingo da Portugaleteko San Inazio parrokian 10:00etatik 13:30etara, gura dabenentzat. Santurtzi Pastoral Barrutiko (PB) Santi Juarez abade palotinoak gidatuko dau erretiroa. 

11.12.2025

Caritas Bizkaiaren deia loturak estutzeko eta alkarte bizitza indartzeko

Caritas Bizkaia erakundeak 2025eko Gabonetako kanpaina aurkeztu dau. Abendu osoan garatuko da eta urtarrilaren 5ean Bilboko Plaza Barrian ospatuko dan errege-opil solidarioaren XXII. ekitaldiak emongo deutso amaiera. Alkarte bizitza indartzea ardaztzat hartuz, kanpainak aurre egin gura deutso aukeratu bako bakardadearen gehikuntzari eta milaka familiak, batez be ume txikiak dabezanek, bizi dauan ahuleziazko egoerari.

11.12.2025

Guadalupeko Andra Mariaren ospakizunak eleizbarrutiko hainbat lekutan

Bihar, abenduak 12, Guadalupeko Andra Mariaren eguna ospatuko da. Egun hau bereziki ospatzen dabe Mexikon eta Hego Amerikako beste hainbat lekutan, deitura oso herrikoia da-eta. Eleizbarrutian, Eukaristia ospatuko da Bilboko San Nikolas eleizan, 19:30etan, latinoamerikarren talde batek euren zaindariaren omenez sustatu dauan ekimenez. Eleizkizunean, Luis Alberto Loyo Santiago katedraleko dean eta Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) arduraduna izango da buru.

10.12.2025

Gabonetako kontzertua Begoñan, udako suteek eragindako biktimen alde

Datorren zapatuz, abenduak 13, sortu barri dan Koral Brahms taldeak jardungo dau, Gorka Sierra zuzendari dala, Begoñako santutegian. Gabonetako kontzertu berezia izango da eta John Rutterren "Aintza" interpretatuko dau. Begoñako kofradiak antolatutako ekitaldi berezi honetan batu daiten dirua Caritasen esku itziko da joan dan udan Leonen eta Ourensen gertatu ziran sute suntsitzaileek eragindako biktimen artean banatu dagian. Kontzertuan, Miriam Cepedak (Begoñako organista) eta Lander Bilbaok (tinbalak) jardungo dabe bakarlari lez, Bilboko Juan Crisostomo Arriaga kontserbatorioko ikasle …

10.12.2025

Ministerio Ordenatuak erretiroa ospatuko dau bihar Javi Garcia abadeak gidatuta

Eleizbarrutiko Ministerio Ordenatuak erretiroa egingo dau bihar -abenduak 11, eguena-, 10:00etatik 13:00era, Begoñako gogarte etxean. Javi Garcia eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau erretiroa gai honen inguruan: "Itxaron, haragitu eta onartutako Jainkoa. Gugaz bat egin gura dauan Jainkoa".

Emaitzak orrialdeka