18-05-2024 Sábado, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 2 )
 

Barriak

Etiquetado como: Pobretasuna

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1127 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
11.05.2024

Katarina Lamotte organista gaur, Karmelo eleizan

Gaur iluntzeko 20:45etan, "Diego de Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkarteak antolatzen dauan "Bilbao uria2 Nazinoarteko Organo-jaialdiaren 12. ekitaldiko bigarren kontzertua ospatuko da. Hendaiako St. Vicent eleizako organista dan Katarina Lamotte kroaziarrak J.S. Bachen musika barrokoa interpretatuko dau, aldi berean, Gabriel Faureren heriotzaren mendeurrena gogoratuz.

10.05.2024

Eleizbarrutia azoka baten aurkeztuko da jentaurrean bere 75. urteurrena dala-eta

Zabalik da Eleizbarrutiko askotariko errealidadeek hemendik urtebetera, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, ospatuko dan jentaurreko azokan parte hartzeko eskarian bialdu daiezan. 2025eko maiatzean izango da "Eleizea plazara" deitutako ekitaldia. Biltzar-azoka honetan, lekuko Eleizako askotariko errealitateak agertuko dira. Eleizbarrutiaren bizitzan jarduten daben erakunde, alkarte, parrokia eta taldeak batu eta etorkizunera begira jarriko gaituan ekitaldia burutzea da helburua. Tailerrak, kontzertuak, erakusketak, ototizak..., antolatuko dira eta standak egongo dira …

10.05.2024

HOAC mobimentuaren eguna, domekaz, Amurrion

"Lana zaindu, bizia zaindu" goiburuaren haritik ospatuko dau Bilbao eta Gasteizko Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) bere eguna datorren domekaz. Hitzordua, Amurrioko Amaurre ikastetxean da, 11:00etatik 18:00etara.

10.05.2024

Etikan eta adimen artifizialean aditua dan Andrea Ciucci, Bilbon

Datorren domekaz, maiatzak 12, Eleizak Gizarte Komunikazinoen Eguna ospatuko dau Aita Santuak proposatutako goiburu eta mezuagaz: `Adimen artifiziala eta bihotzaren jakituria´. Hori dala-eta, Bilboko Eleizbarrutiak RenAlssance adimen artifizialaren etikarako Vatikanoko Fundazinoko idazkari nagusi dan Andrea Ciucci gonbidatu dau Bilbon ospatuko diran jardunaldietara. Ekainaren 5 eta 6rako dago eginda hitzordua. Lehenengo ekitaldia Deustuko Unibertsitatean izango da eta `Dekalogoa, AAren erabilera etikorako komunikabideetan´, aurkeztuko dala-eta, Eleizbarrutiak eta Kazetarien Euskadiko …

09.05.2024

'Eliza jasangarria" saria Bilboko Eleizbarrutian sustatutako harpidetza-egitarauari

Eleizaren Sostengatzerako Espainiako Gotzainen Batzarreko Idazkaritzak 'Eleiza jasangarria' sarien lehenengo ekitaldia antolatu dau. Euren egitekoaren garapenean ardurakidetasunez jokattzeagaitik nabarmendu diran Eleizako erakundeen lana autortzeko eratu dira sariok. 'Eleiza jasangaria' sariak hiru kategoriatan banatzen dira: Eleizbarrutiak, parrokiak, beste hainbat egitasmo edo errealitate.

09.05.2024

Indusketa arkeologikoa Begoñan, Bizkaiko asaben bila

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Diputatu Nagusiak, On Joseba Segura Bilboko gotzainak eta Ignacio Fernandez Begoñako parrokoak indusketa arkeologiko eta tenpluaren balio-handitzerako egitasmoa aurkeztu dabe gaur goizean begoñako basilikan. Bizkaian, krisatu gurtzaren jatorria eta Bilbon bizitzen jarri zan lehenengo taldea ezagutzea eta lurraldeko historia eta kultura ondarea aberastea da egitasmoaren helburua. Amatxuren oinetan egon daitekez "VECVNIA' izenaz ezagututako uri indigenaren hondakinak, ustez erromatarren sasoian kolonizatua izan zan uriaren arrastoak. Uri hori existitu zala sekula …

09.05.2024

Bidezko Merkataritzaren egunez, Giza eskubideen eta ingurumenaren babesa

Aurton, Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunean, aldarrikapen berezia egingo da: giza eskubideen eta ingurumenaren babesa elikagai, erropa edo norbere burua zaintzeko produktuen ekoizpenean.  promovido por AlboanCáritas erakundeek eta Misinoetarako Bilboko Ordezkaritzak sustatzen daben Kidenda Bidezko Merkataritzaren inguruko egitasmoak bat egiten dau Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunagaz.

08.05.2024

Santurtziko Urbegi eskaut taldearen 30. urteurrena

"Urbegi", Santurtziko eskaut talde bakarrak 30. urteurrena ospatuko dau. Hainbat jarduera antolatu dabe horrretarako eta lehenengoa maiatzaren 10ean, barikuz, ospatuko da Jauregia Torre-etxeko areto nagusian, 19:00etan. Aisialdiko heziketari buruzko berbaldia izango da eta Txus Morata Pere Tarres Fundazinoko Aisialdi Hezitzaile eta Gizarte-kultura Ekintzarako zuzendariak eta Aintzane Monteverde Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko ordezkari ohi eta Scouts MSCko presidenteorde ohiak jardungo dabe.

08.05.2024

Solasaldi-kafea nagusien gizarte hartu-emonen garrantziari buruz

Gaur arratsaldeko bostetan, solasaldi-kafea ospatuko dabe Bilboko San Fernando parrokian. Pertsona nagusiei zuzendutako jarduera da eta Abando-Albia Pastoral Barrutiko CARITASek sustatzen dau.

07.05.2024

Derion ospatuko dan ekitaldi nagusiagaz emongo deutse hasiera Eleizbarrutiak 75. urteurreneko jarduerei

Web orrialde honetan atzo barri emon genduanez, Bilboko Eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena ospatuko dau datorren kurtsoan. Hori dala-eta, hainbat ekitaldi esanguratsu antolatu da, iragana gogora ekarteaz batera, etorkizunerako oinarriak jarteko asmoagaz. Lehenengo ekitaldi nagusia irailaren 28an izango da, leku esanguratsuan: Derioko Seminarioko kapera nagusia. Leku hori beren-beregi egokituko da ekitaldirako, izan be badira hogeta hamar urte erabilten ez dana. Tenplu eder eta ikusgarri honek sei arkupez antolatutako nabea dau eta hormak adreiluz eta Jose Maria Muñoz artistak …

Emaitzak orrialdeka