Barriak
Etiquetado como: Marijesiak
Eleizbarrutiak mahaia sustatu AAren erabilera etikoa eragiteko komunikabideetan
Kultur Erakundeen BIlboko Eleizbarrutiko Mahaiak antolatu eta atzo -eguaztena-, goizez Euskalduna jauregian eta arratsaldez Barria eraikineko lokaletan ospatu zan "Komunikazinoa eta Adimen Artifiziala (AA)" gaiari buruzko jardunaldian, hainbat komunikabide (Berria, El Correo, Radio Bilbao Cadena Ser, COPE Bilbao, Radio Popular, Bizkaia Irratia), Euskal Eleizbarrutietako Komunikabideetarako ordezkaritzKeta Kazetarien Euskadiko Alkartea eta Kolegioa "Komunikabideetan AAren erabilera etikoa sustatzeko Dekalogoa" sortzeko mahaia eratzeko konpromisoari atxiki jakezan. Komunikabideetarako …
Adimen artifizial eta humanismoari buruzko mahai-ingurua, zuzenean
Goizeko 11:30etatik aurrera zuzenean emongo da Euskalduna jauregitik komunikazino, eleiz, zientzia, filosofia eta heziketaren arloko adituen partaidetzagaz ospatuko dan ekitaldia.
Jarraitu zuzenean, 11:30etatik aurrera, komunikazinoaren jardunaldia
Gizarte komunikabideen eta AAren inguruan ospatuko dan saiorako leku guztiak joan dan astean bete ziran. Aitatutako saio hori gaur -eguaztena- ospatuko da Euskalduna jauregian, Kultur Erakundeen Bilboko Eleizbarrutiko Mahaiak antolatuta. Web orrialde honek zuzenean jarraitzeko aukera emongo dau.
Eguenez, abadegintzaren urteurrenak Begoñan
Elena Unzueta, Bizkaiko Caritaseko zuzendari barria
Elena Unzueta Torre izango da Bizkaiko Caritaseko zuzendari irailetik aurrera. Jatorriz Zallakoa dan soziologo hau Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko kide da. Gaur egun eleiz erakundeko zuzendari dan Carlos Bargos Bilboko Gotzaitegiko Idazkaritza Nagusiaz eta Laikotzarako Idazkaritzako Zuzendaritzaz arduratuko da. Gaur egun Idazkari Nagusi dan Juan Manuel Seco, bere aldetik, Eraikinen saileko arduradun izango da, egitura barri honegaz sendotu egin gura dan eremu estrategikoan.
Aita Santuak esker ona adierazo deutso Lourdeseko Hospitalitateari bere lanagaitik
Joan dan astean, Lourdeseko Hospitalitateen Espainiar Federazinoak peregrinazinoa egin dau Erromara eta Frantzisko Aita Santuagaz hartu-emona izan dabe eskumuinak egitean, eguazteneko -maiatzak 24- audientzia orokorraren ostean. Hamaika laguneko taldea joan zan Bilbotik, tartean, Cristina Gorostiza Hospitalitateko Bilboko presidentea, Aitor Uribelarrea Eleizbarrutiko kontsiliarioa eta Pablo Garamendi Federazinoko estatuko presidentea. Garamendiren esanetan, "Frantzisko Aita Santuak egiten dogun lanagaitik esker ona adierazoteaz batera, adore emon euskun eginkizun horretan iraun …
Mendekoste eguneko ospakizunak, sendotzak eta batzarrak
Asteburu honetan, Mendekoste Eguna ospatu da eta honen inguruko hainbat batzar eta jarduera ospatu da Eleizbarrutiko Pastoral Barrutietan (PB). Gainera, barikuz, gotzaina buru zala, 19 gaztek sendotza hartu eben Matienan. Bedian, Arratiako Eleizaren eguna ospatu zan eta Kurutze Santua-Opus Dei Abade-alkarteko eta Pradoko Abadeak Alkarteko Eleizbarrutiko hainbat abade alkartu zan Barria eraikineko lokaletan. Atzo -domeka-, alkarte latinoamerikarrak hileroko hitzordua izan eban San Luis Beltran parrokian. Hona hemen azken orduetako hitzorduen irudiak:
Ondo etorri eta agurrak Kartzela Pastoraltzan eta Bidesarin
'Alkarren barri' aldizkariaren maiatzeko alean iragarri zanez, Roberto Vidalek Jorge Murielen lekua hartu dau Kartzela Pastoraltzan eta azken honek presoei laguntzen jarraituko dau Bidesaritik. Beste alde batetik, erakundeak prozesua jarri dau martxan zuzendaritza itzi egin dauan Marian Garciaren lekua beteteko. Joan dan astean, 33 boluntariok parte hartu eben zuzenbide-heziketan. Ekitaldi horretan, Vidal aurkeztu eta Marian agurtu eben.
Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Enrique Abello eta Santiago Banda, gaur, Bilboko organo-jaialdian
Gaur, arratsaldeko 20:00etan, “Diego de Amezua” alkarteak antolatzen dauan "Bilbao hiria" Organo-jaialdiaren 11. ekitaldiko hirugarren kotzertua ospatuko da. Palentziako kontserbatorioko irakalse dan Enrique Abellok (tronpeta) eta Santiago Banda Donostiako kontserbatorioko irakasleak (organoa) jardungo dabe honako honeen lanak interpretatuz: Marc-Antoine Charpentier, Johann Sebastian Bach, Wolfgang Amadeus Mozart, Gabriel Faure, Albert Alain eta Alessandro Marcello.