Barriak
Etiquetado como: Otxarkoaga
Mahai-ingurua Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrenean
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta, mahai-ingurua ospatuko da datorren eguenez, urriak 17, 18:30etan, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4). Ondorengo honeek parte hartuko dabe: Imanol Zubero soziologoak, Clara Arza Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkariak eta Nestor Aras abade eta diakonotzarako Eleizbarrutiko batzordeko zuzendariak.
Umeentzako ekitaldiak Santurtziko Urbegi eskaut taldearen eskutik
Santurtziko Urbegi eskaut taldeak antolatu dituan umeentzako jardunaldi biak arrakastatsuak izan dira eta "aurpegian irribarre zabala dabela" itzi ditu txikiak zein nagusiak, antolatzaileek amaieran adierazo ebenez. Parkeko oinezkoen ingurua eta Patronatu Ikastetxeko jolastokia umez bete ziran eta gogotsu parte hartu eben eurentzat beren-beregi pentsatutako jardueretan. Nabarmentzekoa da Santurtzi Pastoral Barrutiko (PB) EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sareko Patronatu Ikastetxearen eta Urbegi eskaut taldearen esku-hartzea.
"Ibiltariak" taldearen batzarra eta asteburuko beste hainbat ekitaldi
Hainbat herrialde, kultura eta sinisbidetako 75 lagun inguruk parte hartu eban atzo Sestaon, "Ibiltariak" taldeak antolatuta, "Venid y veréis" Etorri eta ikusi" (Jn 1, 39) goiburuaren haritik jolas-jarduerak eta ospakizuna buztartu ebazan ekitaldian. Gaur egun Hego Amerikako alkarteak gure Eleizbarrutian dauan erreferente dan David Urdaneta abadeak be parte hartu eban.
"Arimaren eskolak", Josep Maria Esquirolen berbaldia, gaur arratsaldez, Bilbon
"Eskolaren bizitza eta bizitzaren eskola" gaiaren inguruan jardungo dau Josep Maria Esquirolek gaur arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Batzar Nagusien eraikineko areto nagusian (Hurtado Amezaga, 6. Bilbao). Kerman Lopez bikaio nagusiak emongo deutso amaiera EBIk (Elizbarrutiko Ikastetxeak) antolatutako ekitaldiari. Gehiago jakiteko eta izena emoteko.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Bilboko gotzaina: "Ez daiguzan Gazako biktimak ahaztu"
BIlboko gotzainak Begoñako Amatxuren egunez Meza Nagusian egin dauan homilian, Gazako egoera negargarria, "hedatzen ari dan elikadura- eta osasun-krisia" aitatu dau, 40.000 heriotza baino gehiago izan dala nabarmenduz. "Biktimak ez ahazteko, biktimei lepoa ez emoteko" eskatu eban, informatzeko, belaunaldi gazteak hezteko eta "eten barik otoitz egiteko". Gotzainak, Meza Nagusiaren aurretik, datu historikoen arabera, Begoñako eleizateko lehenengo armarria irudikatzen dauan 1639ko grabatua irudikatzen dauan ezkutuaren inaugurazinoan parte hartu dau.
Begoñako Amatxuren eguneko Meza Nagusiaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur eguerdiko 12:00etan Begoñako basilikan ospatuko dan Meza Nagusian. Zuzenean emongo da web honen bidez.
Begoñako basilika beste ikuspuntu batetik
Bilboko Eleizbarrutiak, gaur, Begoñako Amatxuren egunez, dronez grabatutako basilikaren irudien bideoa aurkeztuko dau. Otsailetik aurrera, basilika barruko gaur egungo itxurak hainbat aldaketa izango dau, Vecunia egitasmoari lotutako indusketei hasiera emotea aurreikusita dago-eta. Aste honetan Ignacio Fernandez parrokoak Radio Popular-Herri Irratian egin deutsen alkarrizketan adierazo dauanez, lanak zatika egingo dira eta eleiza kulturako zabalik izango da.
Begoñako Amatxuren eguna
Gaur -urriak 11, barikua-, Bizkaiko Jaurerriko zaindari dan Begoñako Amatxuren Eguna ospatzen da. Santutegian, goizeko 9:00etan ospatuko da lehenengo meza eta hurrengoak 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan (Meza Nagusia, On Joseba Segura Gotzaina buru dala -zuzeneko emonaldia web honen eta TeleBilbao katearen bidez) eta 13:00ean izango dira. Arratsaldez, 17:00etan, 18:00etan, 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan ospatuko dira Eukaristiak. Basurtuko Beti Jai Alai taldeak 20:00etako mezan 'Ezpata-dantza' dantzatuko deutso Begoñako Andra Mariari .