15-08-2024 Asunción de la Virgen María
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 111 )
 

Barriak

Etiquetado como: Iurreta

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1275 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
12.02.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
11.02.2023

Gaixoaren Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

Gaur, Gaixoaren Eguna ospatuko da Eleizan; hori dala-ea, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da arratsaldeko zazpietan Santiago katedralean ospatu eta web orrialde honetan zuzenean ikusi ahal izango dan Eukaristian. 

11.02.2023

Asteburuan, tonbola solidarioa Zaldibarren

Urte bitan ezin izan dabe egin Zaldibarko 'tonbola solidarioa' eta asteburu honetan -atzotik domekara arte- tonbolaren 42. ekitaldia ospatuko dabe. Antolatzaileen esanetan, "egitasmo hau behartsuenen aldeko lehentasunezko aukera gauzatzeko eta herriko misiolariei laguntzeko sortu zan". Urtean zehar, emakumeak joskintzan aritu izan dira aitatutako tonbola solidarioan zozketatzeko gauzak egiten: maindireak, erropak eta beste hainbat gauza. Herriko dendari, profesional eta herritar anonimoek, gainera, dohaintzak egiten dabez eta, azken batean, jarduera hau herritarrak batzeko eta alkarregaz …

11.02.2023

Eduardo Rincon zistertar monjearen aldeko oroimenezko meza

Joan dan urtarrilaren 31an hil zan A. Eduardo Rincon Fernandezen oroimenezko meza ospatuko da bihar, otsailak 12, eguerdiko 12:00etan, Ziortzako kolegiatan.

10.02.2023

Ezkontzako agintzarien barritzea, domekan, Ermuan

Otsailaren 12an, domekaz, 20 senar-emaztek ezkontzako agintzariak barrituko dabez Ermuko Santiago Apostolua parrokian 11:00etan ospatuko dan eleizkizunean. "Gure baiezkoa egunez egun ozenago" goiburuaren haritik, Esti Duran Fede-zabalkunde eta Katekesirako Oiz-Anboto PBko arduradunak azaldu dauanez, "ezkontza egunean Jainkoagaz egindako alkartasun-ituna gogoratu eta eguneratu egingo dogu, ezkontza hori bizirik dala eta egunero Jainkoaren eta kreazinoaren arteko maitasun, leialtasun eta batasunaren isla dala erakutsiz eta itun bizi eta zabal hori zailtasunak gainditu eta zaintzeko eta …

10.02.2023

80 lagun Portugalete Pastoral Barrutiko Batzar Nagusian

Joan dan eguaztenez, batzarra ospatu zan Portugaleteko Nazaret parrokian, Sergio Buiza lurraldeko bikarioa buru zala eta Pastoral Barrutiko (PB) pastoral eremu desbardinetako 80 lagun ingururen partaidetzagaz. Saioan, egitasmoari lotuta garatuko diran ekintzak aukeratu ziran. Belen Rodero Portugalete PBko ekipo ministerialeko kideak azaldu ebanez, "egitasmoa geure egiten saiatu ginan, sinodo-senez, alkartea eraikiz, Jesusen barri ona Portugaletera eroateko bideak arakatuz".

10.02.2023

Eskautek Morga eta Muxika bitarteko landare arrotzak kendu egingo dabez

Datorren zapatuz, 220 eskaut inguruk boluntario-lanak egingo dabez Morga inguruan ingurumenari laguntzeko, ingurumenaren zaintza eta kudeaketarako Lurgaia Fundazinoagaz alkarlanean. Ordu biko lana egingo dabe landare arrotzak kentzeko, espezie barriak landatzeko eta habiak eraikitzeko. Hamaiketakoa egin eta gero, gogoeta egingo dabe garapen jasangarriaren eta bakarka zein talde lez danona dan etxearen alde egin leiken guztiaren inguruan. Ekitaldiari amaiera emoteko, otoitzaldia egin eta alkarregaz bazkalduko dabe.

09.02.2023

Eleizbarrutiko parrokia eta erakundeak 'heziketan'

Hainbat heziketa-prozesu dago martxan Bilboko Eleizbarrutian, askotariko gaiak fededun ikuspuntutik ezagutzeko nahia daben guztientzat zabalik. Eleizbarrutiko Kuriaren ohiko eskaintza zabalaz gainera, bikaritza, erakunde edo parrokia bakotxak beste hainbat jarduera hezigarri antolatzen dau, ahalik eta pertsona gehienen jakin-mina erakarten dauan gaiaren inguruan. Atzo bertan, Caritaseko kontsiliario eta laguntzaileak batzartu ziran Julio Gomez doktoreagaz. Arratsaldez, Txemi Santamaria Lagungoko kideak gehiegikerien prebentzinorako ardatz nagusien inguruan jardun eban. Autonomia-Indautxu …

09.02.2023

Caritaseko kontsiliarioek alderdi espiritualean laguntzeko erez hausnartu dabe

Bilboko Eleizbarrutiko Caritaseko hogeta hamar kontsiliario edo laguntzaile batu zan atzo urteroko batzarra ospatzeko. Egunero egiten daben lanaren ingurukoak batera jarteaz gainera, ahuleziazko egoeretan dagozan pertsonen beharrizan espiritualak antzemateari buruzko gogoetari ekin eutsen. Julio Gomez zainketa aringarrietarako San Juan de Dios ospitaleko medikuak gidatu eban saioa, gaia osasun arloko testuinguruetatik aztertuz. Manu Moreno Bizkaiko Caritaseko ordezkariaren esanetan, ekitaldia egokia izan zan "kontsiliarioek egiten daben lana sakontzeko eta hobetzeko, euren laguntzaren …

08.02.2023

Bizkaiko Caritasek Siria eta Turkiako larrialdiari aurre egiteko deialdia egin dau

Bizkaiko Caritasek Turkia eta Siriari laguntzeko diru-bilketarako kanpaina martxan jarri dau. Edozein dohaintza egitean, ezinbestekoa da NAN eta dirua zertarako dan aitatzea. 33154 bizumaren bidez.