12-02-2026 Jueves, V semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Iurreta

12.08.2024

Goiuriak betikotu egin dau Andra Mariaren irudiaren prozesino eta lekualdatzea

Orain dala gizaldi batzuk hasitako ohitura barritu eben atzo Goiurin. Goiuriko Ama Birjinaren irudia lepoan hartuta eroan eben urte osoan egoten dan ermitatik Iurretako San Migel parrokiaraino. Prozesinoan, eleiztarrek arrosarioa errezatu eben eta Andra Mariari eskainitako hainbat kanta abestu zan. Jesus Zamalloak lagunduta egin eben Hitzaren ospakizuna eleizan. Gaur emon …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2362 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
12.02.2026

Bikaritzako batzarrak Bilboko eleizbarrutian: aldi erabakigarria sinodo-prozesurako

Bizkaian, sinodo-prozesuak aldi erabakigarria biziko dau. Zehaztu dira Bilboko eleizbarrutian bikaritzetan egingo diran batzarren egunak. Batzar erabakigarriak izango dira alkarte ibilbidean. Gurutzetako parrokian (I. eta II. bikaritzak) egingo da lehenengo batzarra otsailaren 28an, martxoaren 14an hurrengoa Zornotzan (IV. eta V. bikaritzak) eta martxoaren 28an hirugarren eta azkena Indautxun (III., VI. eta VII. bikaritzak):

11.02.2026

Gaixoaren Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

Gaur, otsailak 11, Lourdeseko Andra Mariaren eguna, Gaixoaren Eguna ospatuko da Eleizan eta, hori dala-eta, On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru izango da gaur 19:00etan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristian. Zuzenean jarraitu daiteke web honen bidez.

11.02.2026

Otxarkoaga ikastegiak "Uniraid 2026" espedizinoan parte hartuko dau

Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Otxarkoaga ikastegiak "Uniraid 2026" alkartasunezko rallyan parte hartuko dau, mila kilo osasun-material eroanez Marokora. Oraingoan, gainera, espedizinoar joa dan taldeak antolakuntzaren logistikan be zuzenean parte hartuko dau.

10.02.2026

"Basamortutik Jerusalemera" 2026ko Garizumarako jardunbidea

Eskuragarri dagoz 2026ko Garizuma-aldirako bitartekoak. Aurton, ibilbide sinbolikoa aurkeztu da, domekaz domeka "basamortutik Jerusalemerako" Bidea egiteko. Liturgiarako ordezkaritzak prestatutako lagungarriotan honek jasoten dira, besteak beste: oharrak, otoitzak eta keinu bisualak Garizuma-aldian alkarte bizipena ahalbidetzeko.

10.02.2026

Bilboko gotzainaren berbaldia: salbazinoa mundu sekularizatuan

On Joseba Segura gotzainak berbaldia eskeiniko dau Gotzaitegiak Plaza Barrian daukan egoitzan, hau da, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan, 18:30etan. Hain zuzen be, gizon-emakumek gaur egun daben auzirik sakonenaren inguruan jardungo dau: salbazinoa mundu sekularizatuan.

09.02.2026

Roman Bilbao abadea hil da: Langile Pastoraltza bere DNAn

Roman Bilbao Arrospide eleizbarrutiko abadea hil zan atzo -otsailak 8, domeka- Bilbon. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren barikuz, otsailak 13, ospatuko da, 18:30etan, Basauriko San Migel parrokian. 

09.02.2026
09.02.2026

Gaixoaren Munduko Eguna, errukia oinarritzat hartuta

"Samariar onaren errukia" goiburuaren haritik ospatuko da datorren eguaztenez, otsailak 11, Lourdeseko Andra Mari eguna, Gaixoaren Munduko Eguna. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da egun horretan 19:00etan Santiago katedralean ospatu eta web honen bidez zuzenean jarraitu ahal izango dan Eukaristian.

09.02.2026

Ekitaldiak Lourdeseko Andra Mariaren inguruan, Lourdeseko Andra Mari eta San Adrian parrokian

Otsailaren 11an, Lourdeseko Andra Mariaren egunez, Gaixoaren Munduko Eguna ospatzen da. "Samariarraren errukia" gaia aukeratu da aurtengo ekitaldirako. Gaixoengan eta pertsona nagusiengan arreta jarrita, Bilboko Lourdeseko Andra Mari eta San Adrian parrokiako talde eta pastoral errealitateek gogoeta eta otoitzerako egun bereziak eskainiko dabez. Eguaztenez, otsailak 11, Lourdeseko Andra Mariaren egunez, gaidxoen oliaduraren sakramentua banatuko da goizez eta arratsaldez eta datorren domekaz, otsailak 15, Ama Birjinaren prozesinoa egingo da. Eguaztenez, otsailak 11, On Joseba Segura Bilboko …

08.02.2026

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.

Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Emaitzak orrialdeka