Barriak
Etiquetado como: Propagandistas
On Joan Maria Uriarte gotzainak 90 urte bete ditu gaur
Gaur, ekainak 7, On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuak 90 urte bete ditu. Zorionak! 1976 eta 1991 bitartean, On Joan Mari Uriarte Bilboko Eleizbarrutiko gotzain laguntzaile be izan zan eta etzi autorpena egingo deutso. Eguerdiko 12:00etan, esker oneko Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala eta zuzenean web honen bidez. Ostean, bazkaria egingo da Derioko Seminario jatetxean. Uriarte gotzain izan dan Eleizbarrutietako hainbat gotzainek parte hartuko dau, besteak beste, omenaldian.
Bizkaiko Caritasek arreta eskaintzen deutse arazo kateatuak dabezanei
Bizkaiko Caritasek 2022ko oroitza-txostenean jasoten diran datuak aurkeztu ditu gaur. Joan dan urtean, eleiz erakunde honek 11.922 laguni -gehienak, emakumeak- eskaini eutsen arreta, 240 egitasmoren bitartez. Hiru miloe euroko inbertsino soziala egin zan laguntza ekonomikoetan. Caritasen laguntza jasoten daben gehienak adin txikikoen ardura daben emakumeak dira eta honeekaz batera ume eta gazteak eta etorkinak. Eginkizun hau burutu ahal izateko, Caritasek 1.800 boluntario ingururen -200 barriak- eta 4.400 bazkide edo laguntzaileren laguntza izan dau.
Hurrengo 'Alkarren Barri-Comunicación', urrian
Gaur argitaratu da Eleizbarrutiko aldizkaria euskarri digitalean. Ekainari dagokion alea, kurtsoko azkena da. 295. aleak Bizkaiko Eleizako gaurkotasun-barriak jaso ditu, ohikoa danez. Alkarrizketen sailean, bi nabarmentzen dira: David Garrido abadegaiari eta Filo Hirota Berrizko Mesedetako Misiolariari egindakoak nabarmentzen dira. Lehenengoa, datorren uztailaren 2an abade egingo da; bigarrena, aurrean dabil Eleizaren Sinodoaren prozesuan. Erdiko txostenean, joan dan maiatzaren 31an, Kultur Erakundeen Eleizbarrutiko Mahaiak antolatuta eta filosofia, zientzia, komunikazino eta hezkuntzaren …
Asteburuan, kurtso amaierak, sendotzak eta saria
On Joseba Segura Biboko gotzaina buru zala, barikuz, Maria Erregina eleizan ospatu zan eleizkizunean, Santutxu Pastoral Barrutiko (PB) eta 'Juventudes Marianas Vicencianas' (JMV) alkarteko taldeetako gazteek sendotza hartu eben. Zapatuz, San Anton eleizan, familien eukaristian, Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) jaunartze osteko taldeek kurtso amaiera ospatu eben.Atzo, bestalde afrikar alkartearen kurtsoko azken meza ospatu zan. Eta EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sareko hainbat ikastegik aurkeztutako egitasmoek saria lortu dabe asteburuan ospatutako hainbat ekitalditan.
Barikuz, Urrezko eta Zidarrezko ezkontza-ezteguak Begoñan
Datorren barikuz, ekainak 9, Bilboko Eleizbarrutiak Urrezko eta Zidarrezko ezkontza-ezteguak ospatuko ditu, 18:00etan, Begoñako basilikan. Ignacio Fernandez seminarioko errektore eta Begoñako parrokoa buru dala ospatuko da web orrialde honen bidez zuzenean emongo dan Eukaristia. Fran Albala Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzaren barruan dagoan familia eta helduen saileko arduradunak Popular-Herri Irratian dei egin eutsan jenteari eleizkizunean parte hartu daian: "Jainkoari eskerrak emoteko eta ezkontzako agintzariak barritzeko eta ospatzeko era da. Gainera, pandemiaren ostean, …
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Virgile Moninek emongo deutso amaiera "Bilbao hiria' organo-jaialdiari
Gaur, arratsaldeko zortzietan, kontzertua ospatuko da Bilboko San Felicisimo eleizan, "Diego Amezua" organoaren adiskideen alkarteak antolatzen dauan "Bilbao hiria" nazinoarteko organo-jaialdiaren 11. ekitaldiaren barruan. Virgile Monin organista bretoia izango da protagonista eta honako honeen lanak interpretatuko ditu: Sergueï Rachmaninov, Georg Friedrich Haendel, Alberto Ginastera, Alexandre Guilmant eta Sigfrid Karg-Elert.
Abadegintzaren urteurrenen ospakizuneko irudiak
Atzo -ekainaren 1a, eguena- abadegintzaren urteurrenak ospatu ziran, urtero lez, Begoñan. Abadegintzaren Platinozko Ezteguak (70 urte), Diamantezkoak (60 urte), Urrezkoak (50 urte), Zidarrezkoak (25 urte). Gainera, eleizkizunean bertan, aparteko autorpena egin jakon Bizkaiko abadeen artean zaharrena dan Jose Angel Ubietari.
Domekaz, "Pro Orantibus" klausurako ordenen eguna
Ekainaren 4an, Hirutasun Guztiz Santuaren egunez, Eleizak Pro Orantibus eguna ospatzen dau, klausurako ordenetako fraile eta monjak gogora ekarriz. Eleizbarrutian, gaur egun, ehun inguru dira klausurako 11 monasteriotan bizi diran monja eta fraileak.
ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO!
Autorpena eta esker ona gaur abadegintzaren urteurrenak ospatu dabezan abadeei. Aparteko autorpena Eleizbarrutiko abadeen artean zaharrena dan Jose Angel Ubietari.