Barriak
Etiquetado como: Erlejinoartekoa
Boluntarioak behar dabez Gorlizeko erietxean laguntzeko
Bilboko Eleizbarrutiak Bizkaiko hainbat ospitaletan laguntzen dau AEEZrako (Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua) taldeen bidez. VI. bikaritzan, Gorlizeko (hainbat hamarkadatan) eta Urdulizeko (orain dala 5 urte hasita) ospitaleetan emoten da zerbitzu hori.
Aste honetan, erromeria Begoñan
Datorren eguen eta barikuz, milaka lagunek parte hartuko dau Begoñako Amatxuren erromerian. Bizkaiko zaindaria eta Umea jairako dotore jantzita dagoz arropa zuriz bederatzi egun aurretik. Bezperan, urriaren 10ean, 18:00 eta 19:00etan ospatuko dira mezak eta 21:00etan ospatuko dan azken mezaren aurretik, Jon Uriarte aurtengo ohorezko erromesak berba batzuk esango deutsez eleiztarrei. Urriaren 11an, On Joseba Segura gotzaina izango da buru eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristian.
Isabel Matillaren misino-esperientzia Ekuadorren
Aurton urriaren 22an -domeka-, "Zoaze eta gonbidatu guztiak jai-otordura / Id e invitad a todos al banquete" goiburuaren haritik, ospatuko dan DOMUD egunaren inguruko kanpainaren barruan, bihar -urriak 9, eguaztena-, Isabel Matilla misiolariak Ekuadorren bizi izandako esperientzia batera jarriko dau. Berbaldia Barria eraikinean (Plaza Barria 4, 1.) izango da 18:00etan.
Berrizko Mesedetakoen Institutuko laikotzaren konpromisoa
Berrizko Mesedetako Misiolarien Institutuko 15 laikok euren konpromisoa barritu eben domekaz, Alex Alonso lurralde bikarioa buru zala Berrizko komentuan ospatu zan Eukaristian.
Saria Caritaseko Txorierriko boluntarioentzat
Caritaseko Txorierriko kristau alkarteko bolunterioei autorpena jaso dabe Txorierriko Mankomunitataren eskutik. Hain zuzen be, saria emon deutse euren ibilbide eta ekintza solidarioagaitik, aspalditik ari dira-eta, egunero-egunero pertsona nagusiak bisitatzen, neskato-mutikoei eskola-laguntasuna emoten eta familia askori harrera-zerbitzua eskaintzen.
Bilboko Eleizbarrutiak bat egin dau David Salvadorri eskainitako omenaldiagaz
Gaur, 'Triple A' talde terroristaren biktima izan zan David Salvadorri omenaldia eskaini deutse gaur Bilbon. Udalbatzak bere oroimenezko plaka ipini dau eta Bake eta Bizikidetzarako Bilboko Foroko eta Bake eta Adiskidetzerako Bilboko Eleizbarrutiko batzordeko kideek parte hartu dabe ekitaldian.
Kurtsoko pastoralgintzari ekin deutse parrokietan
Joan dan irailaren 28an ospatu zan Goazen! ekitaldiak emon etusan hasiera ofiziala Eleizbarrutiko pastoral ekiturteari. Asteburuan, Bizkaiko parrokia gehienak hasi dira ospakizunak ohiko ordutegietan egiten eta apurka-apurka martxan jarten ari dira katekesiak, talde-batzarrak, e.a...
Kurtsoko lehenengo meza afrikarra, San Anton eleizan
Atzo ospatu zan afrikar alkartearen kurtsoko lehenengo Eukaristia. A. Roland eta A. Pierre Marie senegaldar alkarteko kideak izan ziran buru eleizkizunean. Gogoan izan eben A. Agustin Podkaren ama, oraintsu hil dana.
Filipinar alkartearen deia Romoko Eukaristian parte hartzeko
Filipinar alkarteak domekeroko Eukaristia ospatu eban atzo, joan dan astean ospatu zan Migrazinoetarako Munduko Egunaren ostean. Domekero batzen dira Eukaristia ospatzeko Romoko San Jose parrokian, 17:00etan, A. Julio Santiago lagun dabela. Atzo, Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunak parte hartu eban ospakizunean eta gaur egun Iruñan ikasten ari diran filipinar abade bik alkar-meza emon eben.
Graduazino-ekitaldia BAMen eta Diakonotzaren Eleizbarrutiko Eguna
Eleizbarrutiko diakonek euren urteroko jardunaldia ospatu eben atzo. Joan dan barikuan izan eben atariko batzarra; Eukaristia ospatu eben On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala Begoñako Gogarte Etxean eta, ostean alkarregaz bazkaldu eben. Gainera, barikuz, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako (BAM) XII. promozinoko ikasleen graduazino-ekitaldia ospatu zan Euskalduna jaruegian.