Barriak
Etiquetado como: Adiskidetzea
Gizakundea eleizan ospatuko da "Bilbao Eleiz Artea" zikloa
Festival BAS - Bilbao Arte Sacro jaialsiaren ekitaldi barria ospatuko da martxoaren 31tik apirilaren 4ra. Bilboko udalak antolatzen dauan jaialdiaren aurtengo ekitaldian 5 konzertu ospatuko dira Gizakundea eleizan, "Sonos mundi" (munduko soinuak) goiburuaren haritik. Kontzertu guztiak 19:30etan hasiko dira eta sarrerak Arriaga antzokiko leihatilan www.teatroarriaga.eus orrialdean eta Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan eskuratu ahal izango dira 8 euroren truke.
600 lagun inguruk esku-hartzen dihardu Ebanjelizatze-egitasmoan
Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluak eskatuta, barriro zabaldu da, oraindik egin barik egozan errealidadeek, hausnarketa egin eta ekintzak zehaztu eta Bilboko Eleizbarrutian martxan dan Ebanjelizatzearen Egitasmoari gehitu deioezan. Martxoaren 11n batzartu zan Kontseiluak ordura arte jasotako erantzunen irakurketa kritikoa egin eban. Marije Calvo Egitasmorako Batzorde Teknikoko kideak hainbat datu eskaini eban: partaide-kopurua -600 inguru-, 45 talderen erantzunak eta erantzun gehienak -%23,51- Pastoral Barrutietatik. Orria hemen.
500 gazte inguruk BIka Eguna ospatu dau Bilbon
"Jesusen antzera, arraunean itsaso zabalera" goiburuaren haritik batu zan atzo, III-VII Bilboko bikaritzetako10 eta 18 urte bitarteko 500 gaztetxo eta gazte inguru, Artxandape Pastoral Barrutian (PB) -aurtengo gonbidatzailea., Bika Eguna ospatzeko. Datorren kurtsoan, San Inazio Pastoral Barrutiak (PB) hartuko dau ardura hori.
Garizuma-aldiko erretiroak Bilbon eta Barakaldon eta kulturarteko Kurutze-bidea
Asteburuan, Garizuma-aldiko erretiroak ospatu dira Eleizbarrutiko hainat lekutan. Zapatuz, Bilbon, Eloisa Bracerasek gidatu eban "Ahultasunean lagun egin" erretiroa. Barakaldon, Carlos Bargos arduratu zan Itxaropenaren Ama parrokian garatu zan saioaren gidaritzaz. Gainera, 200 lagun inguruk parte hartu eban Kulturarteko Kurutze-bidean, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian.
Balance positivo de la visita de la Comisión Permanente de Acción Católica
Misino-kanpainen kartelen erakusketa katedralean
Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta, Donostia, Gasteiz eta Bilboko Eleizbarrutiek denporaldi honetan egin izan diran kanpainetarako kartelen erakusketa ibiltaria -10 panelez osatuta dago- antolatu dabe. Egunotan, Bilboko Santiago katedraleko klasustroan dago erakusketa hori eta datorren apirilaren 16ra arte ikusi ahal izango da kokapen horretan.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Txomin Bereciartua, gizarte, kulruta eta pastoral ekimen askoren bultzatzailea
Eguenez hil zan Bilbon Txomin Bereciartua Aramburu Eleizbarrutiko abadea, 92 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren astelehenez, martxoak 27, ospatuko da, 19:00etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian.
Ekintza Katoliko Orokorreko Batzorde Iraunkorra, Bilbon
Ekintza Katoliko Orokorreko Batzorde Iraunkorra bisitan izan da Eleizbarrutian. Lehengo iragarpenerako egitasmo barria aurkeztu dabe Bilbon: cuatro40.