Barriak
Etiquetado como: Kofradiak
Asteburuan, "Zaindu, eskutik heldu" Caritasen kanpaina
Datorren asteburuan, Bizkaiko Caritasek urteko kanpainetako bat ospatuko dau. "Zaindu, eskutik heldu/Cultiva cuidados" goiburuaren haritik, Cáritasek zaintzaren garrantzia nabarmendu gura dau. Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko zuzendariak egun honetarako idatzi dauan gutunean, erabakiak hartzera deitzen dau: "zeure bizitzan, gizarte eta familia bizizan, eguneroko jokaeretan aldaketa txikiak gauzatu ahal izateko". Gehiago jakiteko eta kanpainarako lagungarriak eskuratzeko: hemen
Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurreneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
Gaur, martxoak 19, San Jose eguna, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek euren eguna ospatzen dabe. Aurton, era berezian, 75 urte beteten dira-eta lehenengo misiolariak abiatu ziranetik.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Santiago Apostoluaren Penitentzia-kofradiaren 75. urteurrena
Santiago Apostoluaren Penitentzia-kofradiak 75. urteurrena ospatzen dau aurton, "kofradiakide lez daben leialtasun eta konpromisoan iraunez". Hainbat jarduera antolatu dabe urteurren esanguratsu hori ospatzeko, besteak beste, abenduaren 30ean ospatu eben sorreraren urteurreneko Eukaristia eta, gaur, On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko dan 75. urteurreneko ekitaldi nagusia: Eukaristia Mendiko San Jose eleizan. Eleizkizunean, gainera, eleizperako egindako Itxaropenaren Maria Guztiz Santuaren zeramikazko irudia inauguratu eta bedeinkatuko da.
"Argi ibili" Caritasen Astea, etorkinen inguruko estereotipoak desagerrarazoteko
Bizkaiko Caritasek 'Argi ibili' astea ospatzen dihardu martxoaren 15etik 21era, etorkinen aurkako estereotipo eta aurreretxiak desagerrarazoteko xedeaz, "bizikidetza oztopatu daben eta gizarte batasuna zalantzan jarri" baino ez dabe-eta egiten. Urteak daroaz Bizkaiko Caritasek 'Argi ibili / No te encalles' umorearen aurkako jardunbidea garatzen, sentiberatasuna bizteko berbaldiak eginez, talde zelatariak eratuz eta ekintza esanguratsuak gauzatuz. Aurton, hain zuzen be, emakume etorkinen inguruko estereotipo eta aurreretxiak desagerrarazotea da helburua. Gehiago jakiteko: hemen.
Misinoen aldeko arte-azoka domekaz Begoñan
Datorren domekaz -martxoak 19, San Jose eguna- ospatuko dan Eleizbarrutietako Misinoen eguna dala-eta, Misinoetarako Begoñako taldeak azoka antolatu dau, honako eta antzeko jardueren bidez urte osoan laguntzen dabezan misino-egitasmoen alde. Kasu honetan, askotariko artista eta estiloetako margolanak jarriko dabez salgai. Azoka, basilikaren behealdean egongo da zabalik etzi –domeka goizez-, 10:00etatik 14:00etara.
Gernikan, inguruko gazte katolikoen biltzarra
Bihar -martxoak 18, zapatua- Arratialdeko, Lea-Artibaiko, Busturialdeko eta Durangaldeko gaztetxo eta gazteen eta herrialdeko eskauten taldeetako gaztetxo eta gazteek urteera izango dabe. Biltzarra San Fidel Eleizbarrutiko ikastolan eta Mesedetako Ama ikastetxean egingo da eta, 'Jesusegaz hobe' goiburuaren haritik, 400 gazte inguru batuko dala uste dabe.
"Zahartzea, espiritualtasuna eta zentzuzko bizitza" gaiari buruzko berbaldia, VI. bikaritzan
Atzo -martxoak 15, eguaztena-, Marije Goikoetxea Giza Eskubideetan doktore, psikologo eta teologoak berbaldia eskaini eban "Zahartzea, espiritualtasuna eta zentzuzko bizitza" gaiaren inguruan, Areeta-Romo Pastoral Barrutian ospatzen diharduen Garizuma-aldiko ekitaldien barruan. Ehun eta hogei lagun inguru batu zan eta hizlariak bertaratutakoen jakin-mina biztu eta euren arrera erakarri eban. Fernando Marcos parrokoaren esanetan, "ekitaldi hunkigarria izan zan eta partaide askoren esanetan, bizitzako hainbat planteamendu berrikustera bultzatu ebazan".
Osasun-sailburua, Gizakiaren instalazino barrituetan
Gizakiak Gordexolan dauan alkarte terapeutikoak gizarte erakunde laguntzaileetako hainbat ordezkariren eta herri eta eleiz agintariren bisita jaso dau gaur, Gotzone Sagardui Osasun-sailburua eta Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izan diralarik. Orain dala 35 urte inguru hasita, mendetasunak dabezanei osoko arreta eskaintzen deutsen erakundeko zuzendari dan Estibaliz Barronek gidatu dau bisitaldia, barriztatu barri dabezan instalazinoak agertzera emonez, eta Kaidadearen Alabaei, Gordexola herriari eta zentroko beharginei esker ona adierazoz euren konpromisoagaitik. Erakundea, gainera, …
Euskal Eleizbarrutietako Misinoak: 75 urtetik gorako maitasunezko istorioa
2023an, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek (EEEEMM) 75 urte beteten dabez eta dagorren domekan, San Jose egunez, misino-eguna ospatuko da. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta EEEEMMetarako gotzain ordezkariak mezua idatzi dau egun horretarako eta, besteak beste,1948.eko urriaren 12an, lenenengo zortzi misiolari hareek Eleizbarrutitik Ekuadorrera abiatau ziranekoa gogoratu dau: "garai hartan Bilbao, Donostia eta Gasteiz barne hartzen zituen Elizbarrutiaren, bereziki misio-jaiera handia bizi zuen Seminario haren, baterako gogoeta, zailtasun, amets eta gogo biziz beteriko ibilbide luzearen …