Barriak

Etiquetado como: Kofradiak

07.04.2026

Bilboko Kofradien Ermandadearen esanetan, kofradiakiide- eta jente-kopuruak gora egin dau, eguraldia lagun izan ez bada be

Euria izan da protagonista Bilboko Aste Santuan eta lau prozesino bertan behera itzi behar izan dabez. Dana dala, Penitentzia Kofradien Ermandadearen arabera, eguraldia ez da oztopo izan eta gora egin dau kofradiakide- zein jente-kopuruak.

02.04.2024

Vera Cruz Bilboko kofradiarik zaharrenak 470 urte bete ditu gaur

1554.eko apirilaren 2an sortu zan Vera Cruz kofradia, "beraz, Bilboko Aste Santuak 470 urte bere ditu gaur, hauxe dalarik Bilboko ohiturarik zaharrena", Kofradien Ermandadetik nabarmendu dabenez.

22.03.2024

Gaur hasita, 14 prozesino eta Kurutze-bidea Bilboko kaleetan

Egunotan, Aste Santuko prozesinoak ospatuko dira Bilboko kaleetan. Gaur -brikua-, lehenengoa atarako da kalera: 20:30etan Abandoko San Bizente Martiria parrokiatik abiatuko dan Doloretako Ama Birjinaren prozesinoa, Nekaldiaren kofradiarena. Bilbon, 4.200 kofradia-kide inguru dago eta gogotsu parte hartuko dabe Kofradien Ermandadeak antolatutako jardueretan.

19.03.2024

Bilboko kofradiek prozesinoen egitaraua aurkeztu dabe

Luis Olaortua Bilboko Penitentziazko Kofradien Ermandadeko presidenteak eta Javier Diago komunikazinoetarako Ermandadeko arduradunak Bilboko Aste Santuko egitaraua aurkeztu dabe gaur Bilboko Pausuen Museoan. Martxoaren 22an, barikuz, ospatuko da lehenengo prozesinoa, Doloretako Ama Birjinarena, Nekaldiaren kokfradiaren eskutik, Abandoko San Bizente Martiria parrokiatik ataraz

16.02.2024

Garizuma-aldiko barikuetan, Kurutze-bidea Bilboko San Bizente parrokian

Gaur hasi eta Aste Santua amaitu arte, Nekaldiaren kofradiak Kurutze-bidea egingo dau Bilboko San Bizente Martiria parrokian, Garizuma-aldiko bariku guztietan, 18:30etan (18:00etako mezaren ostean). 

29.09.2023

Juan Carlos Rastrollo,2023ko Ohorezko Erromes

Gaur eguerdian, Begoñako kofradiak Juan Carlos Rastrollo Diaz 2023ko Ohorezko Erromes izendatu dau, lepoko brodatua ezarriz, Arriaga antzokiaren sarreran ospatu dan ekitaldian. Rastrollo extremadurarren Bilboko etxelp eta Bilbon egoiza daben eskualdeetako etxee alkarteko presidente da.

21.03.2023

Aste Santuko pregoia, Kofradien Ermandadeko presidentearen eskutik

2023ko Bilboko Aste Santuko pregoia irakurriko da gaur arratsaldeko 20:00etan Santiago katedralean. Bilboko Kofradien Ermandadeko presidente aukeratu barri daben Luis Olaortua Setien izango da urtengo pregoilaria. Web orrialde honen bidez zuzenean emongo dan ekitaldian, On Joseba Segura gotzaina izango da buru eta aurton bere 75. urteurrena ospatzen diharduan Santiago …

18.03.2023

Santiago Apostoluaren Penitentzia-kofradiaren 75. urteurrena

Santiago Apostoluaren Penitentzia-kofradiak 75. urteurrena ospatzen dau aurton, "kofradiakide lez daben leialtasun eta konpromisoan iraunez".  Hainbat jarduera antolatu dabe urteurren esanguratsu hori ospatzeko, besteak beste, abenduaren 30ean ospatu eben sorreraren urteurreneko Eukaristia eta, gaur, On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko dan 75. urteurreneko ekitaldi …

14.03.2023

Kofradien Ermandadeko presidente dan Luis Olaortua, Aste Santuko pregoilari

Martxoaren 21ean, martitzenez, Bilboko Aste Santuko pregoia irakurriko da Santiago katedralean, 20:00etan. Luis Olaortua Setien Bilboko Kofradien Ermandareko presidente hautatu barria izango da aurtengo pregoilaria. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala ospatuko dan ekitaldia zuzenean ikusi ahal izango da web orrialde honetan eta 75. urteurrena ospatzen dauan Santiago …

09.12.2022

Egun handia 75. urteurrena ospatzen dauan Nazaretarraren kofradiarentzat

Nazaretarraren kofradiaren deia kofradiakide eta Medinaceliko Kristoren jaieradunei ospakizunagaz bat egin daien.

Bihar -zapatua, abenduak 10-, Gure Aita Jesus Nazaretarra Bilboko kofradiak urteko ekitaldi nagusia ospatuk dau, bere sorreraren 75. urteurreneko ospakizunen barruan: Eukaristia Asisko San Frantzisko parrokian (Quinta parroquia deitutakoa), 13:00an.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2617 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
03.08.2026

Erlejinoen arteko hartu-emona: Alkarte musulman senegaldarraren ospakizuna

Alkarte musulman senegaldarreko Euskadi eta Kantabriako 5.000 kide inguru batu zan atzo Deustuko ibaiertzean. Oroitzapenezko jardunaldi espiritual hau hiru urtez behin ospatzen da Bizkaian eta bertan izan zan Miguel Angel Esnaola erlejinoen arteko hartu-emonerako eleizbarrutiko ordezkaria.

03.08.2026

Bermeon, XLI. Musika Astea

Atzo ospatu zan datorren eguenez -abuztuak 6- amaituko dan Bermeoko Musika Asteko lehenengo kontzertua. Sarrera doan da eta aurton bere 70. urteurrena ospatzen diharduan Bermeoko Abesbatzak eskeini eban hasierako kontzertua. 

02.08.2026

Abuztuak 14: Begoñako Amatxu Erromesaren VI. itsas prozesinoa

Abuztuaren 14an, Mariaren Jasokundearen egunaren bezperan, Begoñako Amatxu Erromesaren itsas prozesinoa ospatuko da. VI. ekitaldi honetan, arratsaldez izango da, ezinbesteko da-eta ordutegia itsasaldietara egokitzea. Arratsaldeko seietan itsasoratuko da Santurtzin, 19:45etan Bilbora heltzeko.

01.08.2026

Gaur, organo-jaialdia Arratzun

“Joxe Mari Eguileor” Urdaibaiko Organoak jaialdiaren 22. ekitaldia ospatzen da aurton, organo-musikaren zabalkundearen eta Busturialdea-Urdaibaiko kultur ondarearen zaintzaren aldeko konpromisoa berretsiz. Gaur, iluntzeko 20:00etan, Victor Cruz (baritonoa) eta Fabio Frigatok (organoa) kontzertua eskeiniko dabe Arratzuko Santo Tomas parrokian. Egitarau osoa: hemen.

31.07.2026

San Inazioren omenezko meza zuzenean katedraletik

Kerman Lopez bikario nagusia buru dala Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan meza zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.

31.07.2026

Gaur, Loiolako San Inazio Bizkaiko eta Gipuzkoako zaindariaren eguna

Loiolako San Inazio eta bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendin dira Bizkaiko zaindariak. Gaur Loiolako San Inazioren eguna ospatzen dogu.

30.07.2026

Bisita gidatuak Elorriora ondare historikoa ezagutzeko

Sortzez Garbia basilika, Argiñetako nekropolia, gune historikoa, iraganeko industria-eremua..., ezagutzeko aukera izango da Elorrion, abuztuan eta irailean garatuko dan jardueran, Ekimen guztiak goizeko hamaiketan hasi eta talde txikietan -gitxienez bost lagun eta gehienez hogei- egingo dira. Lagun bakotxak 3 euro ordaindu beharko ditu jarduerako. Ezinbestekoa da aurretik izena emotea 946 82 01 64 edo 688 77 62 70 telefonoetan, edo turismoa@elorrio.eus posta elektronikoan.

29.07.2026

Gaurkoaren ostean, ez da 'Bizkaia isilik' bilkurarik egingo irailera arte

Uztaileko bilkura isilak Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek antolatu dabez eta gaur arratsaldez egingo da kurtsoko azkena.

28.07.2026

Mezak EITBan Tabira Pastoral Barrutitik

Uztailaren azkenean eta abuztuko aste batzuetan Tabira Pastoral Barrutitik (PB) emongo dabez mezak EITBtik: Uztailaren 31an, San Inazio egunez, abuztuaren lehenengo domeka bietan -2 eta 9an- eta abuztuaren 15ean, Andra Mari egunez. 

27.07.2026

Urriaren 13an emongo jako hasiera indusketa arkeologikoari Begoñako basilikan

Bizkaiko Foru Aldundiak datorren urriaren 13an ekingo deutso Begoñako Andra Maria basilikako indusketa arkeologikoari, Begoñako Andra Mariaren eguna (urriak 11) ospatu ondoren. Jarduketa Begoña/Vecunia egitasmoaren barruan dago eta Bilbao uriaren eta Bizkaiaren erlijio-, gizarte- eta kultura-memoriari estu lotuta dagoan leku horren historiaren ezagutzan aurrera egitea dau helburu.

Emaitzak orrialdeka