30-04-2024 Martes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Vera Cruz Bilboko kofradiarik zaharrenak 470 urte bete ditu gaur
02.04.2024

Vera Cruz Bilboko kofradiarik zaharrenak 470 urte bete ditu gaur

1554.eko apirilaren 2an sortu zan Vera Cruz kofradia, "beraz, Bilboko Aste Santuak 470 urte bere ditu gaur, hauxe dalarik Bilboko ohiturarik zaharrena", Kofradien Ermandadetik nabarmendu dabenez.

Bilboko Penitentziazko Kofradien Ermandadeak Aste Santu honetako prozesinoen ingurukoak azaldu ditu. Euria egin dau hainbat unetan eta prozesino bat baino gehiago geratu da atara barik, esate baterako, Doloretako Andra Mariarena, Nazaretarrarena edo Afari Santuarena -honek ibilbide laburragoa egin behar izan eban-. Eguraldiak eragina izan eban Hobiratze Santuaren, Itxaropenaren eta Argi eta Berbizkundearen prozesinoetan be. 

Pausoen erakusketa

Ermandadetik nabarmendu dabenez, gora egin dau Eguen eta Bariku Santuz Alde Zaharreko Kurutzea kalean dagoan Aste Santuko Pausoen erakusketa ikustera joan diran pertsonen kopuruak. Euren esanetan, “erakusketa hori Bilboko Aste Santuko Pausoen Museoan (Iturribide, 3) gordeten dan arte-ondare bikainaren erakusle da. 2001ean inauguratu zan eta gura dauanak urte osoan bisitatu leike, merezi dau-eta”.

Pintxo Nazaretarra eta kontzertua

Aurton, “Pintxo Nazaretarraren I. Ibilbidea” ospatu da. San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharra auzoetako 15 tabernak parte hartu dabe. 

Kofradiak
Pintxo Nazaretarraren ibilbidea

Gainera, martxoaren 22an, Doloretako barikuz, Aste Santuko kontzertua ospatu zan, Iñaki Urkizuren zuzendaritzapean jardun eban Bilboko Udal banda protagonista zala, Joan Santuak eleizan.

Kofradiak
Prozesinoetako martxen kontzertua Joan Santuak eleizan
Exposición pasos en la calle La Cruz