25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Egun handia 75. urteurrena ospatzen dauan Nazaretarraren kofradiarentzat
09.12.2022

Egun handia 75. urteurrena ospatzen dauan Nazaretarraren kofradiarentzat

Nazaretarraren kofradiaren deia kofradiakide eta Medinaceliko Kristoren jaieradunei ospakizunagaz bat egin daien.

Bihar -zapatua, abenduak 10-, Gure Aita Jesus Nazaretarra Bilboko kofradiak urteko ekitaldi nagusia ospatuk dau, bere sorreraren 75. urteurreneko ospakizunen barruan: Eukaristia Asisko San Frantzisko parrokian (Quinta parroquia deitutakoa), 13:00an.

Ekitaldian, arreta jarriko jake Medinaceliko Kristori eta Andra Maria Magdalenari, irudi biak ikusgai izango dira-eta. Kofradiaren kornenta eta tanborren bandak be esku-hartuko dau.

Kofradiaren historia, labur-labur

Gure Aita Jesus Nazaretarra kofradia Bilbon sortu zan 1947an, Victor Diez Canteraren ekimenez. Zuhaitzaren Eguna sortu eban eta Uribilduan bere izeneko kalea dauan Calixto Diez maisu ospetsuaren seme zan kofradiaren sustatzailea.

Jesus Nazaretarra kofradiaren musika-banda (artxiboko irudia)

Bere egoitza Quinta parroquia deitutakoan dauan penitentzia-ermandadeak abitu morea eta iltzeaz zulatutako “S” sinboloa ditu ezaugarritzat. Kofradia hau Astelehen Santuz ataraten da prozesinoan, San Frantzisko eta Kortes kaleak zeharkatuz, Medinaceliko Kristoren eta Andra Maria Magdalenaren pausoen atzetik doan milaka lagun partaide dala. 

Nazaretarraren kofradiaren deia kofradiakide eta Medinaceliko Kristoren jaieradunei eta parte hartu gura daben guztiei, biharko -zapatua- ospakizunagaz bat egin daien.

Inauguración exposición 75º aniversario cofradía Jesús Nazareno