Barriak
Etiquetado como: Ondaregure
Bilbon, gora egin dau ikusleen eta prozesinoetan parte hartu daben kofradideen kopuruak
Bilboko Kofradien Ermandadeak aurtengo Aste Santuaren balantzea egin dau, 14 prozesinoetan, Kurutze-bidean eta Alde Zaharreko kaleetako pausoen erakusketan ikusleen eta parte hartu daben kofradiakideen kopuruak gora egin dauala nabarmencuz. Ekitaldi honetan, gainera, lehenengo aldiz atara da Jesus Cepedaren "Kristo Berbiztua" -2022ko Eleiz Artelanik Onena izendatu dabe- Pazko-eguneko prozesinoan. Gainera, aurton, pauso gehiago eroan dabez lepoan.
Eleiz museoko ihes-aretoa zabalik izango da aste honetan
Aste berezi honetan, Eleiz Museoa zabalik izango da eta, holan, eleiz ondareko 500 artelan zuzenean ezagutzeko aukera izango da. 1961ean sortutako museoak, gainera, bilduma oparoa dau, besteak beste, Bizkaiko eleizetatik eta dohaintza pribatuetatik jasotako piezak. Gainera, eta beste inongo museotan ez bezala, ihes-aretoa gordeten dau. Aparteko aukera da, era dibertigarrian Bizkaiko historia erlijiosoa eta Museoan gordeten diran bitxi immaterialak ezagutzeko.
Parte hartu gura dozu lan-kanpamentuan, Basauriko kartzelan?
Apirlaren 28tik maiatzaren 1era, lan-kanpamentua egingo da Basauriko kartzelan, 20 eta 64 urte bitartekoentzat. Kartzela Pastoraltzak sustatzen dau esperientzia hau, "bazterketaz jantzitako eremuan Jainkoagaz bat egiteko". Arduradunen esanetan, "Kartzela, baztertuek, inork maite ez dituanek aurpegia daben eremua, leku bikaina da Jesukristoren Jainkoagaz bat egiteko". Gehiago jakiteko eta apirilaren 12a baino lehen izena emoteko -50 euro eta NAN-: pastoralpenitenciaria@bizkeliza.org
Gotzaina buru dala ospatuko dan Pazko-eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia
Santiago katedralean, 12:00etan
Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Gotzaina buru dala ospatuko dan Krisma-meza, zuzenean
Bilboko gotzaina buru dala ospatuko da Krisma-meza Santiago katedralean, 11:00etan.
Santiago Apostoluaren kofradiaren prozesinoa bere 75. urteurrenean
Itxaropenaren prozesinoa, 2023an 75. urteurrena ospatzen dauan Santiago Apostoluaren Penitentzia kofradiak antolatzen dauana, gaur arratsaldez atarako da Mendiko San Jose parrokiatik (AA. Agustindarrak), 18:00etan.
Gotzaina buru dala ospatuko dan Jaunaren Nekaldiko eleizkizuna, zuzenean
Santiago katedraletik, 18:00etan
On Joseba Segura gotzainak Hobiratze Santuaren prozesinoan parte hartuko dau gaur
On Joseba Segura buru dala ospatuko da gaur arratsaldez Jaunaren Nekaldia Santiago katedralean, 18:00etan. Zuzenean emongo da web orrialde honen bidez. Eleizkizuna amaitzeaz batera, Santa Vera Cruz kofradiaren Hobiratze Santuaren prozesinora joango da. Joan Santuak parrokiatik atarako da prozesino hau 19:15etan. Domekan, bestalde, gotzainak Nekaldiaren Kofradiaren Jesus Berbiztuaren eskultura bedeinkatuko dau, prozesinoa abiatu aurretik, Santiako katedralaren aurrean, 13:00ean.
Lurralde Santuaren aldeko eguna
Bariku Santuz ohikoa danez Eleizak aparteko diru-batzea egiten dihardu Lurralde Santuko kristauen alde. Joan dan azarotik Ekialdeko Eleizetarako Dikasterioko prefektu dan Claudio Gugerottik gutuna idatzi dau egun honetarako eta, besteak beste, orain dala aste batzuk Siria eta Turkia astindu eta milaka hildako eragin eban lurrikara gogora ekarri dau: "Hamabi urte baino gehiagotan, Sirian indarrean dan gerraren zoritxarrari lurrikara bortitzak eragindauan hondamenda gehitu gehar jako: behera etorri diran eraikinak eta, ondorioz, fede eta gizatasunean anai-arreba doguzanen derrigorrezko …