28-10-2024 Simón y Judas, apóstoles
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Ondaregure

22.10.2024

"4.0 espedizinoa Erdi Arora", Turismo Ministerioaren babesa dauan egitasmoa

Hainbat hilabeteko plangintza eta prestaketa zorrotzaren ostean, ondare erlijiosoaren turismo sustapenerako "4.0 espedizinoa Erdi Arora" izeneko egitasmoak 700.000 eurotako dirulaguntza jaso dau Turismo, Industria eta Merkataritza Ministeriotik. Lorpenhau mugarri esanguratsu da, dirulaguntza hori lehiakortasun handiko prozesuan lortu dauan eleizbarruti arteko ekimena dalako. …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1422 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
28.10.2024

"Esker onez agurtzen dogu abade on eta leial hau"

Bariku arratsaldez, On Joseba Segura gotzaina buru zala, Jose Angel Ubieta abadearen hileta-eleizkizuna ospatu zan katedralean. Eleizbarrutiaren historian funtsezkoa izan dan gizon hau 98 urte ebazala hil zan urriaren 23an, eguaztenez. Bilboko gotzainagaz batera, alkar-meza emon eban On Ricardo Blazquez kardinal eta Bilboko gotzain ohiak, Eleizbarrutian egon zan aldian Ubietagaz alkarlan estuan jardun ebanak. Gotzainak honan emon eutsan hasiera homiliari: "Despedimos hoy a nuestro querido José Ángel, justo en el arranque de nuestros 75 años. Esta coincidencia -resaltaba el obispo Segura, …

28.10.2024

Bilboko Eleizbarrutiak bat egingo dau Pobreen Munduko VIII. Egunagaz

Datorren azaroaren 17an ospatuko da Pobreen Munduko VIII. Eguna, Frantzisko Aita Santuak deituta. Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaritzatik dei egin dabe egun hau kontuan hartu daigun, parte hartzea eta alkartzea ahalbidetuko daben jarduerak eginez. Gainera, alkarteetarako, taldeetarako eta domeketako ospakizunetarako jardunbidea jasotzen dauan material hau eskuragarri jarri dabez.

27.10.2024

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
26.10.2024

Begoña eta Gernikako azoketarako gauzak batzen

Aurton be jarri dira martxan Gernikako "Haurtzaro solidarioa" azoka eta Begoñako Misino-azoka jarduer asolidarioak. Gernikakoa, katekesiko familiek sustatutako eta Iparralde-Hegoalde misino-taldeak koordinatutako ekimena da; Begoñakoa, Misinoetarako parrokiako taldeak antolatzen dau. Batean zein bestean, salgai jarteko gauzak behar dabez.

25.10.2024

Gotzainak 'Nueva Economia Forum' dalakoan eskainiko dauan berbaldia, zuzenean

Goizeko bederatzietan hasiko da On Joseba Segura Bilboko gotzainak Ercilla hotelean, 'Nueva Economía Forum (NEF) Forum Europa, Tribuna Euskadi' dalakoak antolatutako ekitaldian, eskainiko dauan berbaldiaren zuzeneko emonaldia. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak egingo dau gotzainaren aurkezpena. 

25.10.2024

Meza, uztailean hil zan Juan Mari Lechosa abadearen oroimenez

Juan Mari Lechosa Gonzalez Eleizbarrutiko abadea uztailaren 21ean hil zan Bilbon, 82 urte ebazala. Lutxanako parrokian urte asko emon eban, lehenengo, 60ko eta 70eko hamarkadetan eta, azkenean, Errekarte Pastoral Barrutian (PB) lagunduz. Horregaitik, makina bat lagunek eskatuta, datorren astelehenez, urriak 28, 19:00etan, Eukaristia ospatuko dabe bera oroitzeko Lutxanako Artzain Ona parrokian, Kerman Lopez Juan Mariren lagun min eta Eleizbarrutiko bikario nagusia buru dala. 

24.10.2024

Eleizbarrutia, Euskaliten Kudeaketa Aurreraturako Astean

Euskalitek, Kudeaketa Aurreratuaren Astean -aurton, 30. ekitaldia ospatu da- antolatzen dituan jardunaldietan parte hartu dau, beste behin be, Bilboko Eleizbarrutiak. "Bizkaiko Eleizaren autofinantzaketa. Estrategia pastoral eta ekonomikoa 2022-2027" txostena aurkeztu eben atzo -eguaztena-, Iberdrolak Bilbon dauan egoitzako areto nagusian. Txostenaren aurkezpenean, honeek parte hartu eben: Jose Miguel Erdozain ekonomoak, Carlos Bargos idazkari nagusiak, Anabella barroso artxiboko zuzendari eta datuen babeserako arduradunak eta Jose Joaquin Moral egitasmo ekonomikorako idazkari teknikoak. 

24.10.2024

Biblia-tailerra Migrazinoetarako Pastoraltzaren eskutik

Gaur arratsaldeko zazpietan ospatuko da Arrupe Etxean (Aita Lojendio, 2. BIlbao), Biblia-tailerraren lehenengo saioa. Migrazinoetarako Pastoraltzaren inguruko pertsonei zuzenduta dago eta Loiola zentroak eta Karidade eta Zuzentasunerako Migrazinoetarako sailak antolatzen dabe, sustatzailea, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) taldea dalarik. Tailer erara eskainiko da heziketa hau eta Bibliaren sen historikoa eta gaur egungo sena ezagutu eta horretan sakondu gura dabenentzat da.

24.10.2024

Gazteek otoitzaldia egingo dabe III-VII bikaritzetan

Bilboko III-VII bikaritzetako begiraleek otoitzaldia ospatuko dabe zapatuz, urriak 26, 10:00etatik 13:00era, Bilboko Eleizbarutiko Seminarioan (Zabalbide, 92). Belen Rodero Portugalete Pastoral Barrutiko (PB) ekipo ministerialeko kide eta Irakasleen Unibertsitate Eskolako (BAM) unibertsitate-zabalkunderako arduradunak gidatuko dau otoitzaldia.

24.10.2024

Oroimenaren Egunean, estorsinoa jasan daben pertsonak gogoratuko dira

Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Bake eta Adiskidetzerako sailetik proposamena egin dabe azaroaren 10ean ospatuko dan Oroimenaren Egunerako, bakarka, taldean edo alkartean egiteko. Besteak beste, ETAk bahitu eban enpresariaren seme dan eta, gertaera haren ingurukoak azaltzeaz batera, adiskidetzearen ikuspuntutik gogoetak eskainiz, "La caverna" liburua idatzi dauan Jose Maria Guiberti egindako alkarrizketa aurkeztu dabe. 

Emaitzak orrialdeka