28-10-2024 Simón y Judas, apóstoles
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 2 )
 

Barriak

Etiquetado como: Ondaregure

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1422 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
23.10.2024

BIlboko gotzaina izango da buru Jose Angel Ubietaren hileta-eleizkizunean

Jose Angel Ubieta abadearen arimaren aldeko hileta-eleizkizuna barikuz, urriak 25, ospatuko da, 17:30etan, Bilboko Santiago katedralean.  On Joseba Segura gotzaina buru izango da. Bilboko gotzain izan zanean (1995-2010) Ubieta ezagutu eta beragaz jardun eban Mons. Ricardo Blazquez kardinala be etorriko da. Hil-kapera BIzkaia ehorztetxeak Gasaren plazan dauan beilatokian izango da bihar -urriak 24, eguena-, goizez, 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 16:30etatik 20:00etara. 

23.10.2024

Jose Angel Ubieta Bilboko Eleizbarrutiko abaderik zaharrena hil da

Jose Angel Ubieta abadea hilda, 98 urte ebazala, San Bizente abade-etxean. Bilbon jaio zan 1926ko martxoaren 21ean. Besteak beste, Seminarioko hezitzaile izan zan, Bikario Nagusi, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko Zuzendari edo Abadeentzako Bikaritza Zerbitzuko arduradun. Gainera, parrokietan jardun eban eta Eleizbarrutiko hainbat Kontseilu eta Batzordetako kide izan zan. 2018an, Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamena jaso eban eta Eleizbarrutiari kulturaren arloan egin izan deutsan ekarpen nagusia Biblia-ikasketei lotutakoa izan dala autortu eban. Baina ezagutu ebenek gizona …

23.10.2024

Abandoko San Bizente Martiria parrokiako organoa barriztatzen dihardue

Orain dala hilabete batzuk Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiak organoa barriztatzeko egitasmoari ekin eutsan. Arduradunen esanetan, "organoaren egoera hala-moduzkoa" zalako. Parrokiak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Eleizbarrutiaren laguntza dau egitasmo honetan eta 2025eko udarako amaitzea da asmoa. 

22.10.2024

"4.0 espedizinoa Erdi Arora", Turismo Ministerioaren babesa dauan egitasmoa

Hainbat hilabeteko plangintza eta prestaketa zorrotzaren ostean, ondare erlijiosoaren turismo sustapenerako "4.0 espedizinoa Erdi Arora" izeneko egitasmoak 700.000 eurotako dirulaguntza jaso dau Turismo, Industria eta Merkataritza Ministeriotik. Lorpenhau mugarri esanguratsu da, dirulaguntza hori lehiakortasun handiko prozesuan lortu dauan eleizbarruti arteko ekimena dalako. Gainera, Eleizaren Jasangarritasunerako Espainiako Gotzainen Batzarreko Bulegoak Eleiza Jasangarriari emoten deutsan saria be jaso eban oraintsu. Bilboko Eleizbarrutiak koordinatuta, zazpi autonomia erkidegoko zortzi …

22.10.2024

Heziketa teologikoa Bizkaiko lurraldeetan

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) heziketa-ekitaldi barria jarri dau martxan lurraldeetan kurtso honetarako. Arduradunen esanetan, euren heziketa eguneratu gura daben fededunei eta, orokorrean, pastoral eragileei zuzendutako saio monografikoak dira.

21.10.2024

Hiru egun bizi-bizi Lourdesen

Joan dan asteburan ospatu da Eleizbarrutiko erromesaldia Lourdesera. 11 autobus atara ziran barikuz Bizkaiko hainbat lekutatik. Bostehun lagunek parte hartu dau esperientzia espiritual honetan. On Joseba Segura gotzainak parte hartu dau erromesaldian eta buru izan da ospakizun batzuetan; gainera, berbaldia eskaini eutsen gazteei. Aitor Uribelarrea Lourdeseko Hospitalitateko Bizkaiko kontsiliarioa, Ignacio Fernandez Eleizbarrutiko Seminarioko errektorea eta beste hainbat abade eta abadegai be taldean izan da. 

21.10.2024

Misino-kutsuko asteburua

Misino-egunik garrantzitsuena ospatu zan atzo Eleizan: DOMUND Eguna. Hori dala-eta, makina bat jarduera izan da azken egunotan.

21.10.2024

Kurtso hasierako kulturarteko erretiroa Larrabetzun

50 lagun inguru batu zan zapatuz Larrabetzun, kurtso hasierako kulturarteko erretiroan. Eleizbarrutian dagozan lau kultur alkarteetako -afrikarra, txinatarra, latinoamerikarra eta filipinarra- ordezkariek parte hartu eben.

21.10.2024

Santurtzi pastoral barrutian, itxaropenez betetako begirada etorkizunari

Kabiezeseko parrokian emon eutsen hasiera zapatuz Santurtzi pastoral barrutiaren (PB) kurtsoari. Parrokia guztietako, Ikastetxea Patronatuko, alkarte erlijiosoetako Ubegi eskaut taldeko... ordezkariak batu ziran bertan.

21.10.2024

Katekesiko taldeak hasi dira batzartzen

Eleizbarrutiko parrokietako eta pastoral barrutietako (PB) katekesiko eta gainerako taldeek kurtsoari hasiera emoten dihardue urrian zehar. 

Emaitzak orrialdeka