28-10-2024 Simón y Judas, apóstoles
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 6 )
 

Barriak

Etiquetado como: Ondaregure

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1422 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
07.10.2024

Bilboko Eleizbarrutiak bat egin dau David Salvadorri eskainitako omenaldiagaz

Gaur, 'Triple A' talde terroristaren biktima izan zan David Salvadorri omenaldia eskaini deutse gaur Bilbon. Udalbatzak bere oroimenezko plaka ipini dau eta Bake eta Bizikidetzarako Bilboko Foroko eta Bake eta Adiskidetzerako Bilboko Eleizbarrutiko batzordeko kideek parte hartu dabe ekitaldian.

07.10.2024

Kurtsoko pastoralgintzari ekin deutse parrokietan

Joan dan irailaren 28an ospatu zan  Goazen! ekitaldiak emon etusan hasiera ofiziala Eleizbarrutiko pastoral ekiturteari. Asteburuan, Bizkaiko parrokia gehienak hasi dira ospakizunak ohiko ordutegietan egiten eta apurka-apurka martxan jarten ari dira katekesiak, talde-batzarrak, e.a...

07.10.2024

Kurtsoko lehenengo meza afrikarra, San Anton eleizan

Atzo ospatu zan afrikar alkartearen kurtsoko lehenengo Eukaristia. A. Roland eta A. Pierre Marie senegaldar alkarteko kideak izan ziran buru eleizkizunean. Gogoan izan eben A. Agustin Podkaren ama, oraintsu hil dana.

07.10.2024

Filipinar alkartearen deia Romoko Eukaristian parte hartzeko

Filipinar alkarteak domekeroko Eukaristia ospatu eban atzo, joan dan astean ospatu zan Migrazinoetarako Munduko Egunaren ostean. Domekero batzen dira Eukaristia ospatzeko Romoko San Jose parrokian, 17:00etan, A. Julio Santiago lagun dabela. Atzo, Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunak parte hartu eban ospakizunean eta gaur egun Iruñan ikasten ari diran filipinar abade bik alkar-meza emon eben. 

07.10.2024

Graduazino-ekitaldia BAMen eta Diakonotzaren Eleizbarrutiko Eguna

Eleizbarrutiko diakonek euren  urteroko jardunaldia ospatu eben atzo. Joan dan barikuan izan eben atariko batzarra; Eukaristia ospatu eben On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala Begoñako Gogarte Etxean eta, ostean alkarregaz bazkaldu eben. Gainera, barikuz, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako (BAM) XII. promozinoko ikasleen graduazino-ekitaldia ospatu zan Euskalduna jaruegian.

07.10.2024

EKO-ACG mobimentuaren konbibentzia, "barriro egiteko moduko esperientzia""

Asteburuan ospatu da Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuaren BIzkaiko ordezkaritzaren eskutik belaunaldi desbardinak batu dituan konbibentzia. Larrabetzun batu ziran heldu eta gazteak, amaieran adierazo ebenez, "senidetasunez eta pozez betetako giroan. Arduradunen esanetan, "esker ona adierazo gura dogu, orokorrean izan dan parte hartzeagaitik eta, zehatz-mehatz gazteen presentzia esanguratsuagaitik".

07.10.2024

Aita Martzel Andrinua eta Aita Luis Baraiazarra euskal kulturan eredu izan diranak hil dira

Goizean goiz izan genduan Luis Baraiazarra Markina-Xemeingo karmeldar alkateko frailearen heriotza eta minutu gitxiren buruan gure barruan zirrara sentitu genduan Martzel Andrinua pasiotarraren heriotzaren barriagaz. Fraile biok eredu izan dira euskal kulturan eta biak ala biak nabarmendu ziran fedearen eta euskeraren arloan. Lehenengoak lan klasikoak itzuli ebazan batez be, santuek idatzitakoak. Bigarrena, bertsogile handia zan eta ez zan sekula bere bertsorik falta izan Bizian gora nagusien mobimentuak antolatze ebazan bidaia eta topaketetan. Baraiazarra zein Andrinua Euskaltzaindiako …

07.10.2024

Mundakan, barriro jarri dabe lapurtutako kurutzea

Mundakako Goiko kalean orain dala denporaldi bat lapurtu eben kurutzea barriro jarri eta bedeinkatu dabe. Lagun asko batu zan kurutzearen ondian, otoitz eta musikaz bustitako ekitaldian. Herriaren historia, legatu eta fedearen erakusle dan kurutzea barriro jarri eta bedeinkatu egin eben.

07.10.2024

Eleizbarrutiko ordezkaritza gazte pastoraltzarako arduradunen biltzarrean, Tenerifen

Urriaren 3tik 6ra ospatu da Tenerifen gazte pastoraltzarako ordezkari eta arduradunen biltzarra, Gaztaro eta Haurtzarorako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Azpibatzordeak antolatuta. Bilboko Eleizbarrutia ordezkatuz, bestak beste, Maria Manrique Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako kidea eta Susana Mallo Jesusen Mirabeak ordenako monja izan dira saioetan. 

07.10.2024

Fede sarbiderako prozesuei buruzko saioa Sebastian Moraren eskutik

Bihar -urriak 8, martitzena-, kristau sarbideko eragileei zuzendutako saioa ospatuko da, 9:30etatik 12:30etara, Begoñako Gogarte Etxean. Sebastian Morak gidatutako tailerrean, gizarte-karitate alderdiaren argitan fede sarbiderako prozezuak barritzeko bideen inguruan gogoeta egingo dabe. 

Emaitzak orrialdeka