Barriak
Etiquetado como: Aste Santua
Bikarioak Malagako jardunaldietan
Martxoaren 12tik 14ra, bikarioentzako jardunaldiak ospatzen dihardue Malagan, Ebanjelizazino, Katekesi eta Katekumenotzarako Batzordeak, antolatuta. Estatu osoko 110 lagun inguru batu da eta Kerman Lopez bikario nagusia eta Sergio Buiza, Miguel Vera, Fernando Marcos eta Alex Alonso lurraldeetako bikarioak joan dira Bilboko Eleizbarrutitik. Ekitaldi honetan, Frantzisko aita santuak erromatar kuriari eta munduko Eleizari eskaini behar deutsan zerbitzuari buruz idatzitako Praedicate Evangelium konstituzino apostolikoaren alderdi praktikoak aztertu eta sakonduko dira.
Garizuma-aldiko batzarrak Artagan eta Barakaldo Pastoral Barrutietan
Artagan Pastoral Barrutian (PB), batzarrak egiten ari dira Garizuma-aldian, hain zuzen be, eguaztenez, 19:45etan. Lehenengo saioan -martxoak 8-, Jaime Asenjo abadea izan zan hizlaria eta "Maria ebanjelioan" gaiaren inguruan jardun eban. Gaur, Enrique Franco basilikako arduradunak hitz egingo dau "gizarte sekularizatua" gaiaren haritik. Aurreko asteko saioa zein gaurkoa, basilikan dira. Hurrengo biak, ordu berean izango dira, hau da, 19:45etan, baina Uribarriko Berriotxoako San Balendin parrokian. Lehenengoan, martxoaren 22an, Jesus Llarena liturgiarako ordezkariak jardungo dau, "Liturgia …
Kofradien Ermandadeko presidente dan Luis Olaortua, Aste Santuko pregoilari
Martxoaren 21ean, martitzenez, Bilboko Aste Santuko pregoia irakurriko da Santiago katedralean, 20:00etan. Luis Olaortua Setien Bilboko Kofradien Ermandareko presidente hautatu barria izango da aurtengo pregoilaria. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala ospatuko dan ekitaldia zuzenean ikusi ahal izango da web orrialde honetan eta 75. urteurrena ospatzen dauan Santiago Apostoluaren Kofradiako korneta eta danborren bandak jarriko dau musika.
Herri erlejinoa, 'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VI. ekitaldiko gaia
Hogeta bederatzi bideoklip aurkeztu dabez 'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VI. ekitaldi honetan. Aurton, Kultur Erakundeen Mahaiak proposatu dauan gaia, Eleizbarrutiko ikastetxeak (EBI) kokatuta dagozan herrietako eleiz msika, dantza eta jaien ingurukoa da. Aukera ederra, beraz, Bermeoko, Bilboko, Elorrioko, Gernikako, Markinako, Muskizeko, Ondarroako, Ortuellako, Santurtziko, Sodupeko, Sopuertako edo Zeanuriko ikastetxeek, teknologia digitalak kultur ondareari lotutako edukiez hornitu daiezan.
Autorpena eta esker ona Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrenean
2023an, gure Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena ospatzen da eta, urtean zehar, hainbat jarduera eta ekitaldi izango da hori gogoratzeko eta ospatzeko. Esate baterako, bihar, martxoak 15, topaketa egingo da arratsaldeko seietan Barria eraikinean (Plaza Barria, 4). Feli Martinek deialdian azaltzen dauanez, "aukera ona da bidelagunakaz bat egiteko, Misinoetako kide izan zarien, gaure egun zrien eta etorkizunean be izango zarien pertsona leialen konpromisoa eskertzeko eta autortzeko".
Bilboko Koral Alkartearen agurra Aita Santuari
Bilboko Koral Alkarteak omenaldia egin deutso Valentin Maria Zubiaurreri 'Jesukristo gure Jaunaren Nekaldia' bere oratorioa Erroman estreinatuz. Joan dan eguaztenez, audientzia orokorra amaitzeaz batera, koraleko hainbat kide Aita Santuagaz egon zan. Koralaren izenean agurtu egin eben eta, solasaldi laburrean, euren bidaiaren nondik norakoak azaldu eutsiezan gaur Vatikanoan hamargarren urteurrena ospatzen dauan Aita Santuari. Alkarrizketa horretan, Loiolako san Inazio zein Aita Arrupe aitatu ebezan. Atzo, Koralak San Pedro basilikan abestu eban. Iñigo Alberdi Koral Alkarteko gerentea …
Erromesaldia, 'Javierada', heziketarako saioak eta topaketak
Zapatu goizez, Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren ohiko saioa ospatu zan eta beste hainbat gai lantzeaz batera, indarrean dan Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren (VI EEE) jarraipena egin eben: "Balorazinoa, egoera, proposamenak eta erronkak". Beste alde batetik, Garbealde Pastoral Barrutiko (PB) sendotzako eta parrokietako hainbat gaztek -14-15 urtetik gorakoak- 'Javieradan' -Xabierko San Frantzisko Misinoen zaindariaren sorlekurantz egiten dan erromesaldia bederatziurrenean- parte hartu dabe. Beste alde batetik, 60 lagun inguru joan da erromes Santiago de Compostelara Lourdeseko …
Omenaldia emakumeei Sestaon eta misino-bisita Ermuan
Martxoaren 8a ospatu dala-eta, Sestao Pastoral Barrutian (PB) ospatu daben ekitaldi eta otoitzaldian, autorpena eskaini deutse urte askotan emakumeek Eleizan daben egiteko garrantzitsuaren lekukotasuna emon daben bost emakumeri, hain zuzen be, Begoña Corconi, Patricia Alvarezi, Maria Antonia Perezi, Ines del Soli eta Mª Carmen Basterretxeari. Beste alde batetik, beste emakume bik, aurton Eleizbarrutietako Misinoen kanpainan parte hartzen diharduen Consuelo Pillajo eta Blanca Verak, euren lekukotasuna emon eben Ermuan, herri honetatik monja bi honeek Kenyan garatzen ari diran …
'Emakumea Eleizan' gaiari buruzko berbaldia, bihar, Corpus Christi parrokian
Bihar, martxoak 14, 19:30etan Bilboko Corpus Christi eleizan, "jomuga dogun Eleiza" hitzaldi saileko seigarrena ospatuko da. "Bere iragan patriarkala atzera itzi eta emakumeak agertzera emoten dituan Eleiza" goiburuaren haritik ospatuko da seigarren berbaldi hau eta Araceli Ruiz, maistra, Filologian lizentziatu eta sindikalista izango da hizlaria. Parrokiatik dei egiten deutse eleiztarrei eta "Eleizan emakumearen presentzia gero eta nabarmenagoa sustatu gura daben pertsona guztiei, izan be, merezi dau eta hauxe da etorkizunari begira egin gura dogun apustua".
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org