Barriak
Etiquetado como: Bidaia
"Edozein gehiegikeria, arin itxurakoa bada be, jasanezin eta onartezina da"
Gaur, Hausterre-eguna, “bihotz-barritzeko eta damutzeko” eguna da. Aparteko egua Bizkaiko alkarte katolikoarentzat. Hain zuzen be, Garizuma-aldiaren hasieran, Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordea jentaurrean agertu da 2022ko jardueraren inguruko Oroitza-txostenaren datuak eskaintzeko.
Salerosketaren biktimak gogoan izango dabez gaur, 'Bizkaia isilik' bilkura isiletan
Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, gaur arratsaldez bilkura isilak egingo dira 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik, etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko. Ohiko lekuetan egingo dira bilkurak, 19:303tan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan).
On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da hautsaren ezarpenerako eleizkizuna katedralean
Gaur, Hausterre-eguna, Garizumari hasiera emongo jako eta Eleizbarrutiko parrokietan eleizkizunak ospatuko dira hautsa ezartzeko. Bilboko gotzaina buru izango da Santiago katedraleko ospakizunean. 19:00etan, eta web honen bidez zuzenean ikusi ahal izango da.
Bilbon eta Bizkaiko hainbat herritan ospatuko da Bake Topaketa
Bake eta Adiskidetzearen aldeko jardueraren -Bake Topaketa- aurtengo ekitaldia era bitara ospatuko da. Alde batetik, datorren zapatuz, otsailak 25, beren-beregi gazteei (18 eta 30 urte bitartekoak) zuzendutako jarduera ospatuko da. Gazte Bake Topaketa, Gazteen Eleizbarrutiko Egunean txertatuko da. Bestetik, lurraldeetako alkarte helduarentzat, bikaritzaz bikaritz antolatu dira ekitaldiak bederatzigarren ekialdirako. Gazteei zuzendutako jarduera, otsailaren 25ean izango da, aitatu danez, 11:00etatik 13:00era, Bilboko BilboRock aretoan; zuzeneko kontzertua izango da eta abestiak komentatu …
Rafael Aguirrek Jerusalemeko hasierako alkarteare bizitzari buruz hausnartuko dau datorren eguaztenez.
Bilboko San Frantzisko Xabier parrokiak (Juan Ajuriagerra, 42) hilero antolatzen dituan berbaldien barruan, etzi -otsailak 22, eguaztena-, 19:30etan, Rafael Aguirre abade eta Deustuko unibertsitateko katedradun erretiratuak Jerusalemeko hasierako alkarteko kristauen bizimoduaren inguruan gogoeta egiten dau, Apostoluen Eginak liburuan jasoten dana kontuan hartuta.
Ekonomia-gaietarako Batzordea eratu da Ermuan
Atzo -otsailak 19, domeka-, Ekonomia-gaietarako Batzorde barria aurkeztu zan Ermuan. Bertan izan zan Josemi Erdozain Eleizbarrutiko Ekonomoa. Honeek osatzen dabe Batzordea: Ana Gomez Rivas ekonomoak; Elena Alba Pelaez idazkari eta ekonomia-arloko arduradunak (bereizketa Eleizaren Doktrina Sozialaren argitan); Margarita Gonzalez diruzainak; Maria Jesus Hernandez eta Angel Martinezek (mantenu eta obren arloko arduradunak), Ainara Ordoñez artxibo eta digitalizatzerako arduradunak eta Conchi Martinez San Lorentzo parrokiako enonomia arloko ordezkariak.
Senegaldar alkarte katolikoaren batzarra, Sestaon
Joan dan zapatuz, otsailak 18, Senegal Euskadi Senidetasuna alkarteko kideak batu ziran Sestaoko Andra Mari parrokian. Hastekok Eukaristia ospatu eben, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala eta Jaime Pizarro parrokoak eta jatorriz Ekuadorrekoa dan Robinson abadeak alkar-meza emoten ebela. Bilboko 'Madre África' abesbatzak girotu eban ospakizuna. Bilbao, Donostia eta Gasteizko afrikar alkarteetako 30 lagun inguruk parte hartu eban eta eurakaz izan zan Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzako Bilboko Eleizbarrutiko arduraduna.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Teruel-Albarracineko gotzainak gidatuko dau datorren eguenez Ministerio Ordenatukoentzako saioa
Datorren eguenez, otsailak 23, Ministerio Ordenatuaren VIII. Eguna ospatuko da. Mons. Jose Antonio Satue Teruel-ALbarracineko gotzainak eskainiko dau berbaldi nagusia, "Sinodo-sena ministerio ordenatutik. Onarriak, galderak eta erronkak" gaiaren inguruan, Eleizbarrutiko Seminarioan (Zabalbide, 92) ospatuko dan saioan.
Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org