Barriak
Etiquetado como: Santurtzi
Laneko ezbeharren aurkako jentaurreko zeinua, gaur arratsaldez Bilbon
Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) beretzat esanguratsua dan eguna ospatzen dihardu gaur, otsailak 27, hain zuzen be, Guillermo Rovirosaren heriotzaren 59. urteurrena eta Tomas Malagonen heriotzaren 39. urteurrena. Rovirosak langile eta lan eremuaren ebanjelizazinorako Ekintza Katolikoko mobimentu espezializatua martxan jarri eban eta Malagon abade eta HOAC mobimentuko aholkulari espiritualak funtsezko egitekoa izan eban kristau jardunbide hezigarriaren diseinuan langileen eremu eta kulturaren testuinguruan. Urteurrenok dirala-eta, Bizkaiko HOAC mobimentuak ekitaldia antolatu …
Datuen babesari buruzko saioak hainbat parrokiatan
Datorren astelehenez, otsailak 27, datuen babesaren inguruko aholkularitza eta heziketarako saioa ospatuko da Durangoko Andra Mari parrokiako lokaletan, 10:00etatik 13:00era. Egun berean, arratsaldez, beste saio bat ospatuko da Bilbon, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4), 16:00etatik 19:00etara, eta martxoaren 1ean, eguaztenez, Gurutzetako parrokian, 10:00etatik 13:00era. Anabella Barroso Datuen Babeserako Bilboko Eleizbarrutiko ordezkariak azaldu dauanez, ez dago inongo zalantzarik datu pertsonalen babesaren eta indarrean dan araudia betetearen inguruan, "hori dala-eta, aholkularitza eta …
Mons. Satue: “Sinodo-sena barri ona da Eleiza osoarentzat”
Hirurogei lagun ingugu batu zan atzo, eguena, Ministerio Ordenatuaren VIII. Egunerako antolatutako saioan. Eleizbarrutiko Seminarioan egin zan jarduera oraingoan eta, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzaina eta On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua bertaratu ziran. Mons. Jose Antonio Satue Teruel-Albarracineko gotzainak jardun eban hizlari lanetan, "Sinodo-seneko Eleiza ministerio ordenatutik. Oinarriak, galderak eta erronkak" gaiaren inguruan. Bere esanetan, sinodo-sena barri ona da Eleiza osoarentzat, "baita abadeentzat eurentzat be".
Rafaela Ybarra dohatsuaren oroimenezko Eukaristia
Rafaela Ybarra dohatsu autortutako lehenengo bizkaitarrar eta Aingeru Goardako Santuak kongregazinoaren sortzilearen oroimenezko Eukaristian gotzaina izango da buru, katedralean, 19:00etan. Web orrialde honek zuzenean emongo dau.
Gaurtik aurrera, Rafaela Ybarra dohatsuaren eskultura ikusi ahal izango da Santiago katedralean
Gaur, Aingeru Guardako Santuak kongregazinoa sortu eban Rafaela Ybarra dohatsuaren eguna da. San Joan Paulo II.a aita santuak 1984an dohatsu autortu eban. Ybarra Bilbon jaio zan 1843.eko urtarrilaren 16an eta Bilbon hil, 1900.eko otsailaren 23an eta egun honetan egiten da bere oroitzapena. Gaur arratsaldeko zazpietan, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean -web orrialde honen bidez zuzenean emongo da- eta Yolanda Barcena eta Iñaki Lavin bilbotar artisten dohatsu autortu eben lehenengo bizkaitarraren tamaina naturaleko eskultura inauguratuko da.
Bake Topaketa BAM Irakasle Eskolan
“Musikagile, Bakegile/Afinando la memoria” goiburua oinarritzat hartuta, saioa ospatu da BAM Irakasle Eskolan, Galo Bilbao Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Bake eta Adiskidetzerako saileko arduradunak gidatuta eta GAEA –Gaitasun Akademikoaren Eleiz Adierazpena- egiten diharduen Haur Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleei zuzenduta. Belen Rodero eskolako pastoral arduradunak amaieran azaldu ebanez, "jasandako indarkeriaren eta honek eragindako biktimen aurrean izan dogun jarrera eta sentiberatasunaren inguruko gogoeta kritikoa eragin, 50 urteotan entzun izan …
Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari buruzko heziketa-saioa CECOrentzat
Aste honetan, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari buruzko heziketa-saioa ospatu da ONCEren Bilboko lokaletan, Sergio Buiza I bikaritzako lurralde bikario eta ahalmen-urritasuna daben pertsonakaz eta pertsonentzat Bilboko Eleizbarrutian garatzen dan pastoraltzaren arduradunaren eskutik. Hogeta hamar lagun batu ziran, Buiza bera eta Jose Luis Achotegui CECO alkarteko -Pertsona katoliko itsuen Bizkaiko alkartea- Eleizbarrutiko kontsiliarioa barru, eta hiru lagunek Malagatik bideokonferentziaz bat egin eben saioagaz.
'Quinta parroquia' deitutakoak torreetako bat barriztatu dau
Bilboko Asisko San Frantzisko parrokian (Quinta parroquia), ezkerreko torrea barriztatzeko lanak amaitzen dihardue.
Hausterre-eguneko Eukaristia zuzenean katedraletik
On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko dan eleizkizuna arratsaldeko zazpietan hasiko da.
"Edozein gehiegikeria, arin itxurakoa bada be, jasanezin eta onartezina da"
Gaur, Hausterre-eguna, “bihotz-barritzeko eta damutzeko” eguna da. Aparteko egua Bizkaiko alkarte katolikoarentzat. Hain zuzen be, Garizuma-aldiaren hasieran, Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordea jentaurrean agertu da 2022ko jardueraren inguruko Oroitza-txostenaren datuak eskaintzeko.