23-11-2024 Sábado, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 129 )
 

Barriak

Etiquetado como: Santu guztiak / Domu Santu

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1487 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
24.02.2023

Mons. Satue: “Sinodo-sena barri ona da Eleiza osoarentzat”

Hirurogei lagun ingugu batu zan atzo, eguena, Ministerio Ordenatuaren VIII. Egunerako antolatutako saioan. Eleizbarrutiko Seminarioan egin zan jarduera oraingoan eta, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzaina eta On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua bertaratu ziran. Mons. Jose Antonio Satue Teruel-Albarracineko gotzainak jardun eban hizlari lanetan, "Sinodo-seneko Eleiza ministerio ordenatutik. Oinarriak, galderak eta erronkak" gaiaren inguruan. Bere esanetan, sinodo-sena barri ona da Eleiza osoarentzat, "baita abadeentzat eurentzat be".

23.02.2023

Rafaela Ybarra dohatsuaren oroimenezko Eukaristia

Rafaela Ybarra dohatsu autortutako lehenengo bizkaitarrar eta Aingeru Goardako Santuak kongregazinoaren sortzilearen oroimenezko Eukaristian gotzaina izango da buru, katedralean, 19:00etan. Web orrialde honek zuzenean emongo dau.

23.02.2023

Gaurtik aurrera, Rafaela Ybarra dohatsuaren eskultura ikusi ahal izango da Santiago katedralean

Gaur, Aingeru Guardako Santuak kongregazinoa sortu eban Rafaela Ybarra dohatsuaren eguna da. San Joan Paulo II.a aita santuak 1984an dohatsu autortu eban. Ybarra Bilbon jaio zan 1843.eko urtarrilaren 16an eta Bilbon hil, 1900.eko otsailaren 23an eta egun honetan egiten da bere oroitzapena. Gaur arratsaldeko zazpietan, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean -web orrialde honen bidez zuzenean emongo da- eta Yolanda Barcena eta Iñaki Lavin bilbotar artisten dohatsu autortu eben lehenengo bizkaitarraren tamaina naturaleko eskultura inauguratuko da.

23.02.2023

Bake Topaketa BAM Irakasle Eskolan

“Musikagile, Bakegile/Afinando la memoria” goiburua oinarritzat hartuta, saioa ospatu da BAM Irakasle Eskolan, Galo Bilbao Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Bake eta Adiskidetzerako saileko arduradunak gidatuta eta GAEA –Gaitasun Akademikoaren Eleiz Adierazpena- egiten diharduen Haur Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleei zuzenduta. Belen Rodero eskolako pastoral arduradunak amaieran azaldu ebanez, "jasandako indarkeriaren eta honek eragindako biktimen aurrean izan dogun jarrera eta sentiberatasunaren inguruko gogoeta kritikoa eragin, 50 urteotan entzun izan …

23.02.2023

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari buruzko heziketa-saioa CECOrentzat

Aste honetan, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari buruzko heziketa-saioa ospatu da ONCEren Bilboko lokaletan, Sergio Buiza I bikaritzako lurralde bikario eta ahalmen-urritasuna daben pertsonakaz eta pertsonentzat Bilboko Eleizbarrutian garatzen dan pastoraltzaren arduradunaren eskutik. Hogeta hamar lagun batu ziran, Buiza bera eta Jose Luis Achotegui CECO alkarteko -Pertsona katoliko itsuen Bizkaiko alkartea- Eleizbarrutiko kontsiliarioa barru, eta hiru lagunek Malagatik bideokonferentziaz bat egin eben saioagaz.

23.02.2023

'Quinta parroquia' deitutakoak torreetako bat barriztatu dau

Bilboko Asisko San Frantzisko parrokian (Quinta parroquia), ezkerreko torrea barriztatzeko lanak amaitzen dihardue.

22.02.2023

Hausterre-eguneko Eukaristia zuzenean katedraletik

On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko dan eleizkizuna arratsaldeko zazpietan hasiko da.

22.02.2023

"Edozein gehiegikeria, arin itxurakoa bada be, jasanezin eta onartezina da"

Gaur, Hausterre-eguna, “bihotz-barritzeko eta damutzeko” eguna da. Aparteko egua Bizkaiko alkarte katolikoarentzat. Hain zuzen be, Garizuma-aldiaren hasieran, Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordea jentaurrean agertu da 2022ko jardueraren inguruko Oroitza-txostenaren datuak eskaintzeko.

22.02.2023

Salerosketaren biktimak gogoan izango dabez gaur, 'Bizkaia isilik' bilkura isiletan

Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, gaur arratsaldez bilkura isilak egingo dira 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik, etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko. Ohiko lekuetan egingo dira bilkurak, 19:303tan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan).

22.02.2023

On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da hautsaren ezarpenerako eleizkizuna katedralean

Gaur, Hausterre-eguna, Garizumari hasiera emongo jako eta Eleizbarrutiko parrokietan eleizkizunak ospatuko dira hautsa ezartzeko. Bilboko gotzaina buru izango da Santiago katedraleko ospakizunean. 19:00etan, eta web honen bidez zuzenean ikusi ahal izango da.