Barriak
Etiquetado como: Fair Saturday
Senegaldar alkarte katolikoaren batzarra, Sestaon
Joan dan zapatuz, otsailak 18, Senegal Euskadi Senidetasuna alkarteko kideak batu ziran Sestaoko Andra Mari parrokian. Hastekok Eukaristia ospatu eben, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala eta Jaime Pizarro parrokoak eta jatorriz Ekuadorrekoa dan Robinson abadeak alkar-meza emoten ebela. Bilboko 'Madre África' abesbatzak girotu eban ospakizuna. Bilbao, Donostia eta Gasteizko afrikar alkarteetako 30 lagun inguruk parte hartu eban eta eurakaz izan zan Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzako Bilboko Eleizbarrutiko arduraduna.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Teruel-Albarracineko gotzainak gidatuko dau datorren eguenez Ministerio Ordenatukoentzako saioa
Datorren eguenez, otsailak 23, Ministerio Ordenatuaren VIII. Eguna ospatuko da. Mons. Jose Antonio Satue Teruel-ALbarracineko gotzainak eskainiko dau berbaldi nagusia, "Sinodo-sena ministerio ordenatutik. Onarriak, galderak eta erronkak" gaiaren inguruan, Eleizbarrutiko Seminarioan (Zabalbide, 92) ospatuko dan saioan.
Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Parte hartu gura dozu gazteentzako Pazkoetan? Zabalik da izena emoteko epea
Aurton be hainbat Pazko antolatu da Eleizbarrutian 14 urtetik gorakoentzat. Hamazortzi urtetik gorakoentzako proposamena be aurkeztu da. Otsailaren 6an zabaldu zan izena emoteko epea eta martxoaren 19a da hori egiteko azken eguna. Hona hemen eskaintza:
Ahuleziazko egoeran dagoan edonor izan daiteke salerosketaren biktima
Hirurogei lagun inguru batu zan atzo Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4. Bilbao), 'Leiho zabalik' prostituzinoan aritzen diran emakumeen harrerarako egitasmoaren zuzendaria dan Mª Luisa del Pozo lekaime oblatari entzuteko. "Begiak zabalik" goiburuaren haritik jardun eban, sexu-esplotazinorako salerosketaren inguruan.
'Vida ascendente - Bizian gora' mobimentuak bere zaindarien eguna ospatu dau
Vida ascendente-Bizian gora Eleizbarrutiko mobimentuak Simeon eta Ana euren zaindarien eguna ospatu eban atzo -eguena-. Juan Angel Axpe kontsiliarioa buru zala, Eukaristia ospatu eben eta Tomy Rodriguez Eleizbarrutiko presidenteak amaieran adierazo ebanez, "alkarregaz otoitz egiteko eta Jainkoari jasotako guztiagaitik eskerrak emoteko aukera izan dogu".
Autorpena gernikako fraile bati Hego korean
Yoon Suk-yeoi Hego Koreako presidenteak domina jarri eutsan atzo Luis Maria Uribe frantsizkotar fraile gernikarrari. Berrogei urte ingurutan Asiako herrialde horretan lepradunei eta ahalmen urritasunen bat dabenei eskainitako laguntzagaitik emon deutse domina fraile honi. Eta ez da autorpen bakarra, izan be, asiar herrialdean daroan egonaldi luze eta oparoan hamaika sari jasotakoa da, azkena, hain zuzen, joan dan abenduaren 6an. Arantza arrebaren esanetan, oraindik ezin izan dau Luis Marigaz hartu-emonean jarri, telefonoa hondatuta daualako eta ordutegian alde handiak diralako, baina barri …
Solasaldia eta gogoeta pertsonen salerosketari buruz, gaur arratsaldez, Bilbon
Otsailaren 8an ospatu zan Pertsonen salerosketaren aurkako Munduko Eguna dala-eta, Eleizbarrutian jarduera bi antolatu dira egoera hori agertzera emoteko eta gaur egun be munduan miloeka lagun esklabo bihurtzen dala salatzeko. Gaur arratsaqldez, Mª Luisa del Pozo lekaime oblata eta 'Leiho zabalik' prostituzinoan aritzen diran emakumeen harrerarako egitasmoaren zuzendariak berbaldi-solasaldia gidatuko dau Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4), 18:00etan. Datorren eguaztenez, otsailak 22, 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik egingo diran bilkura isiletan, salerosketa kontuan hartuko …
Gehiegikeriak jasan dabezan adin txikikoei buruzko erakusketa Eleiz Museoan
Erakusketa hau batera inauguratu da Bilboko Eleiz Museoan eta metroaren Moyua eta Indautxu geltokietan. Makina bat sari jaso dauan Simone Padovani argazkilari italiarrak 100 biktimari ataratako argazkiez osatuta dago. Erakusketa prestatu dauan Justice Initiative erakundeko presidenteak esker ona adierazo detuso Bilboko Eleizbarrutiari ea metroari erakusketa egitera prestatzeagaitik. Bere esanetan, "garrantzitsua da Europa osoan biktimei laguntzeko, egia, laguntasuna eta erreparazinoa ziurtatzeko eta, batez be, gehiegikeria barriak saihesteko sarea sortzea". Kerman Lopez bikario nagusiak be …