Barriak
Etiquetado como: Fair Saturday
Jardun gura dozu boluntario lez San Frantzisko auzoan?
"Sanfran Intercultural" gazteentzako (18 urtetik gorakoak) esperientzia da. San Frantzisko auzoan egingo da uztailaren 11 eta 19 bitartean. Kultura eta errealitate anitzetako pertsonen bizilagun izango dira, askotariko gizarte egitasmo eta tailerretan parte hartuko dabe, taldean gogoeta egin eta munduari, eta euren buruari" begiratzeko era barria atzeman.
Dolores Sopeña Institutuko alkarteak amaiera emongo deutse 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei
Doloares Sopeña Institutu Katekistak kapitulu historikoari amaiera emongo deutso Bilbon. 1901etik aurrera langileen familien eta ahulezizko pertsonen ondoan jardun dauan alkarte erlijiosoak agurreko Eukaristia ospatuko dau bihar arratsaldeko bost eta erdietan, Karmengo Ama eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizunak amaieta emongo deutso Institutuak Bilbon burutu dauan 125 urteko ibilbideari.
Bakion, omenaldia Txabi Ikobaltzetari
Datorren domekaz, ekainak 21, Bakion omenaldia egingo deutsoe Francisco Javier Ikobaltzeta "Txabiri", erretiroa hartuko dauala-eta. Gamizen be autorpena eta esker ona adierazoko deutsoez irailaren 19an.
Eleizbarrutiak aitzindari lez jarraitzen dau gardentasunean
Bilboko eleizbarrutia Espainiako eleizbarrutirik gardenenen artean kokatu da barriro be, Sello Infoparticipa 2025 dalakoan %100eko puntuaketa jasotzean. Autorpen hau Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (BUA) emoten dau, eleiz erakundeen web orrialdeetan argitaratutako barrien kalitate, irisgarritasun eta gardentasuna ebaluatuz.
Bilboko eleizbarutiko Monumentuen katalogoa Arratiara heldu da
Ekainaren 26an, Bizkaian bultzatu izan dan eleiz ondarearen inguruko dokumentazino-egitasmorik handienetakoaren jentaurreko aurkezpena egingo da Zeanuriko Andra Mari eleizan: Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoa (BEMK). Oraingoan, Arratia eskualdeko eraikinen ingurukoak jaso dira.
Munduko eguna zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko
"Zer egin zeinke pertsona nagusiei tratu ona emoten laguntzeko?". Horixe da Cáritas Bizkaia erakundeak gaurko deialdiari begira egiten dituan itaunetako bat", gaur, Zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko Munduko eguna dala-eta ospatuko dan ekitaldirako deialdian. Deustuko San Pedro plazan izango da, 17:30etatik aurrera. 19:30etan, Toti Martinez de Lezea idazleak agiria irakurriko dau.
Urkiola bizirik San Antoniogaz
ETBak zuzenean emon eban santutegi inguruan ospatutako jaia. Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz ospatu dabe Abadetxeko arduradun lez.
Gaur, San Frantzisko auzoan, "Munduko arrozak" jardueraren 23. ekitaldia
“Munduko Arrozak/Arroces del Mundo” herri ekimenaren 23. ekitaldia ospatuko da gaur Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. EHUNKA Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako alkarte sareak, non Eleizari lotutako hainbat erakundek esku-hartzen dauan, antolatzen dau gastronomia-lehiaketa hau.
Eleizako gizarte erakundeak gizarteari egiten deutsen ekarpena berretsi dabe
Eleizako gizarte erakundeen sareko 16 ordezkari batu ziran atzo XVI. biltzarrean, Bilboko Barria eraikineko aretoan (Plaza Barria, 4), "El rol de las Entidades Sociales de Iglesia ante los desafíos sociopolíticos. Nortasuna eta konpromiso eraldatzailea" goiburuaren haritik. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak aurkeztu eta gidatutako saioan, Maria Silvestre eta Imanol Zubero soziologoen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren gogoetak entzun ziran.
Gizarte konpromisoa, alkarrizketa eta giza heziketa BAM Irakasleen Eskolan
Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) ikasturtearen amaieran dagoz, ez da eskolarik emoten eta azken azterketak oporraldiaren atariko dira. Kurtsoaren amaiera hau sasoi egokia da ikasleen esperientzietako batzuk jasotzeko eta ebaluatzeko. Esperientzia honeek eta gelako jardunak giza balioetan hezteko arloan dagoz, hau da BAMen konpromiso eraldatzaile eta nortasunari lotutako jardunbide estrategikoan, nortasun eta espiritualtasunaren arteko koherentziagaz bat, ikasleen osoko heziketa bultzatzeko.



