Barriak
Etiquetado como: Errenta
«Martxoak8mujeres» ekitaldiko irudiak
Atzo -martxoak 8, eguaztena- "Martxoak8mujeres" dalakoaren V. ekitaldia ospatu zan Bilbon, 8 emakumek eleiz eremuan egin daben lana eta erakutsi daben konpromisoa autortzeko xedez. Argazkiak: Alberto Sanz. Argazki guztiak: hemen
Jartoki abesbatzak Begoñan emongo deutse hasiera bere 50. urteurreneko ospakizunei
Jatorki abesbatzak girotuko dau, zapatuz, martxoak 11, Begoñako Andra Mari basilikan goizeko hamaiketan ospatuko dan meza, Marian Urkiola zuzendari lanetan eta Miriam Cepeda (Basilikako organista) organoan dirala. Jartoki abesbatzak 50. urteurrena ospatzen dihardu eta hori dala-eta jardungo dau zapatu honetako mezan. Nicolas Ledesma musikagileak Durangoko San Antonio komentuko monjentzat idatzi eban lau ahotseko meza interpretatuko dabe. Garizuma-aldian egotean, ez dabe Aintza abestuko baina bai gainerako atalak: Kyrie, Kredoa, Sanctus eta Agnus Dei.
"Gizaldiz gizaldi Eleiza eraikitzen dihardugun emakume guztion alde"
Bilboko gotzaina buru dala ospatu dan ekitaldian, 5. urtez jarraian, Eleizbarrutiko hainbat arlotan jarduten daben 8 emakumeren konpromisoa autortu da. Zortzi emakumeok indarrean dan Ebanjelizatze-egitasmoaren lau erronken -zerbitzatu, ospatu, iragarri eta alkartea eraiki- inguruan buru-belari ari dan beste hainbeste ordezkatu dabe.
"Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldian sartu
"Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldia. Eguerdiko 12:30etatik aurrera, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. On Joseba Segura buru dala ospatuko dan ekitaldian, Bizkaiko Eleizak autorpena egingo deutse zortzi arlo ordezkatzen dabezan 8 emakumeri eliz eta gizartean egindako lanagaitik.
Zuzenean ikusi gura dozu "Martxoak8Mujeres" ekitaldia?
Gaur -martxoak 8, eguaztena- Bilboko Eleizbarrutiak ekitaldi instituzionala ospatuko dau, gotzaina buru dala, zortzi emakumeri euten fededun konpromisoa autortzeko. V. ekitaldi honetan, euren eguneroko egiteko eta zerbitzuan Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren oinarrizko erronkak -iragarri, ospatu, zerbitzatu eta alkarteari lagundu- sustatzeari lotutako ekintzak burutzen dabezan emakumeak agertu gura dabez. Ekiatalida 12:30etan izango da, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, eta zuzenean emongo da web honen bidez.
Bizkaiko emakume aitzindariei buruzko bilduma
Gaur, martxoak 8, Bizkaiko Eleizako emakume aitzindariei buruzko bilduma argitaratu dau Komunikabideetarako Bilboko Eleizbarrutiko sailak. Artxiboak Alkarren Barri / Comunicación aldizkarirako prestatutako artikuluak dira.
130 gazte VI. bikaritzako konbibentzian
Joan dan asteburuan, VI. bikaritzako gaztetxo eta gazteen hainbat taldek konbibentzia egin dau josefinoek Orduñan daukien ikastetxean.
Erreferentzia taldeen lehenengo batzarra Galdakao Pastoral Barrutian
Galdakaoko Andra Mari parrokiako lokaletan batu dira asteburuan Pastoral Barruti (PB) horretako erreferentzia taldeak. Ainhoa Fonseca talde bateko laguntzailearen esanetan,30 lagun inguru batu zan, PBan dagozan 6 taldeak ordezkatuz.
Garizuma-aldiko berbaldiak Gernika eta Algortan
Martxoaren 1ean Garizumako lehenengo berbaldia ospatu zan Gobela-Galea Pastoral Barrutian (PB). Garizuma-aldi osoan, eguaztenez egiten ari dira saioak, Algortako Hirukoiztarren eleizan, 19:30etan. On Joseba Segurak eskaini eban lehenengo berbaldia, "Eleiza osoa bideari lotu jako lekuko Eleiza bakotxetik" goiburuaren haritik. Gaur, martxoak 8, Clara Arza Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko ordezkariak jardungo dau, "erronkak eta aukerak. #LekuanLekuko" gaiaren inguruan. Gainera, gaur -martitzena, Gernikan, Gernikaldea PBak antolatutako Garizuma-aldiko jardueren barruan, Ana …
Bilboko bikaritzetako katekistak otoitzaldia egiteko batu ziran
Azken urteetan ohikoa dabenez, III-VII bikaritzetako katekistan alkartu ziran. Joan dan zapatuz, martxoak 4, izan zan eta 36 katekista batu ziran otoitz egiteko. Saioa, Atxuriko Gizakundea eleizan eta Eleiz museoan egin eben.