Barriak
Etiquetado como: Errenta
Eleizbarrutiak eta Caritas Bizkaiak zera galdetzen dabe: `aukeratu dozu?´
Apirilaren 10ean hasi eta ekainaren 30era arte egongo da zabalik Bizkaian errentaren autorpena egiteko epea. Era berean, 2024. ekitaldiko ekonomia-datuak dabezan guztiek Ogasunaren jakinarazpena jasoko dabe zerga-aukerarik onena zein dan jakinarazoz eta zirriborroaren behin-behineko emaitza aurkeztuz. Bilboko Eleizbarrutiak eta Caritas Bizkaia erakundeak dei egiten dabe : …
Errentaren autorpena Bizkaian: X batez, laguntza bikotxa
Datorren astelehenez, apirilak 17, zabalduko da errentaren autorpenak aurkezteko epea. Bilboko Eleizbarrutiak eta Bizkaiko Caritasek kanpaina jarri dabe martxan, bigarren urtez jarraian, C laukian X markatuz laguntza bikoiztu ahal izateko. Hori eginez, laguntza bikotxa emotan da, baina zergadunak ez dau gehiago ordaintzen. Ahaleginak batzeko bidea da eta ahulenez arduratzen …
Otoitza, bizikidetza eta giro ona gazteen Pazkoetan
Sopuerta, Muskiz, Berriz eta Bilbon ospatu dira aurton eleizbarrutiko gazteen Pazkoak. Bost egunez, adinaren araberako hainbat jardueratan parte hartu dabe 200 lagun inguruk. Ondoren, Pazkoetatik jaso doguzan argazkiak.
Pazko Eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da Pazko Eguneko eleizkizuna (Pontifize Meza, bedeinkapen apostoliko eta parkamen osoagaz). Zuzenean emongo da web honetan, Radio Popular-Herri Irratian eta Telebilbao katean.
Barrien laburpena Aste Santuan
Azken 7 egunetan bizkeliza.org webean argitaratu diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Eleiz Museoa, oporretan zabalik
Egunok aukera ona izan daitekez Eleiz Museoa (Gizakundea plaza, z/g). Plaza de la Encarnación s/n) bisitatzeko. Museoko bilduma iraunkor interesgarriaz bainera, "Bizkaiaren espiritua - El espíritu de Bizkaia" aldi baterako erakusketa dago ikusgai maiatzaren 10era arte. Eleiz Museoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak batera antolatu daben erakusketa honetan, 1870 eta 1936 bitartean bizkaitar arteak helarazotako erlejino-mezuak aurkezten dira 60 artelanen bidez..
Jaunaren Nekaldiko ospakizunaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da gaur Jaunaren Nekaldiko ospakizunean. Zuzenean, web honetan eta baita Radio Popular-Herri Irratian be.
Prozesinoak kalez kale dabilz
Gaur, Bariku Santu goizez, jenteak Bilboko Aste Santuko pausuak miretsi ahal izango ditu pausuen erakusketan, Kurutze kalean, Joan Santuen tenpluaren parean, goizeko 10:30etatik aurrera. Gainera, 4 prozesino atarako dira Bilboko kaleetara. Balmaseda, Arkotxa edo Lekeition be izango dira antzezpen eta prozesinoak gaurko egunez.
Jaunaren Afariko ospakizunaren zuzeneko emonaldia
Radio Popular- Herri Irratiak be zuzenean emongo dau arratsaldeko seiretan hasiko dan Jaunaren Afariko ospakizuna.
Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Krisma-mezan, Santiago katedralean, 11:00etan.
Eleizbarrutiak Gotzain Kontseilua barritu dau
Bilboko eleizbarrutiak lurralde bikarioen eta bikario nagusiaren karguak barritzeko azterraldia jarri eban martxan abenduan. Prozesu horretan, hautagaien lehenengo proposamena eta behin betikoa izan ziran eta, burutu ondoren, honeek dira irailetik aurrera bikario nagusi eta lurralde bikario izango diranak: Kerman Lopez izango da aurrerantzean be bikario nagusi eta Sergio Buizak (I-II bikaritzak) eta Fernando Marcosek (III-VII) karguan jarraituko dabe; IV eta VI. bikaritzetan bikario barriak izango dira, Carlos Olabarri eta Borja Uriarte, hurrenez hurren. V. bikaritzan, Jose Agustin Maiz …
Eleizak Lurralde Santuaren aldeko eguna ospatuko dau barikuz
1974tik hasita, Bariku Santuz Lurralde Santuari laguntzeko diru-batze berezia egiten da. Paulo VI.a aita santuak sustatu eban jarduera hau, mundu osoko katolikoak deituz Lurralde Santuko eleizei laguntza zehatza emotera.



