Barriak
Etiquetado como: Ekintza Katolikoa
Ehun ume eta gaztetxok bakearen alde abestu dau
Norai alkarteak ekitaldi berezia ospatu eban joan dan zapatuz Deustuko unibertsitateko klaustroan 'Etorkizuna musikatan' gizarte-musika egitasmoari lotuta. Ehun eta hogei ume eta gaztetxok bat egin eben bakearen alde abesteko eta musika joteko. Miguel Angel Esnaola Ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkariak azaldu dauanez, "aukera bikaina izan zan, gainera, Giza Senidetasunaren I. Eguna ospatzeko".
Pertsonen salerosketa, XXI. gizaldiko esklaboak
Bihar, otsailak 8, 2015ean Frantzisko aita santuak izendatu ebanez, pertsonen salerosketaren aurkako eguna ospatuko da, gatx horren inguruan hausnartu eta esku-harzeko. Bilboko Eleizbarrutiak jarduera bi antolatu ditu egoera hau agertzera emoteko eta, gure munduan, gaur egun be miloeka lagun esklabo bihurtzen dala salatzeko.
Jente ugari batu zan Agate Deuna ermitan
Milaka lagun batu zan atzo Kastrexanako Agate Deuna ermitan, ohiko jaia ospatzeko. Aurton, azken ekitaldietan pandemiaren eraginez egitaraua goitik behera aldatu ondoren, distira betean ospatu da Agate Deunaren eguna. Eguraldia lagun, makina bat jente igo zan ermitara eta eten bakoa izan zan egun osoan zehar jentearen joan-etorria.
San Nikolas parrokiako parrokoak parkamena eskatu dau jentaurrean
Bilboko San NIkolas parrokiako parrokoak parkamena eskatu deutse San Blas egunez kordoiak bedeinkatu barik geratu ziran pertsona guztiei. Luis Alberto Loyok parkamena eskatu deutse eleiztarrei aste buru honetan Alde Zaharra Pastoral Barrutian ospatu diran mezetan. Atzo, Gotzaitegiaren web orrialdetik eta Telebilbao katetik zuzenean emoten dan Eukaristian, atsekabea erakutsi eban gertatutako guztiagaitik eta aurton gertatutakoa gogoan hartuta, "datorren urtean bedeinkazinoak izango doguz, beste urte batzuetan lez, goizetik hasita, ordu erditik ordu erdira".
70 lagun IV. eta V. bikaritzetako gazteen erretiroan, Durangon
Joan dan zapatuz, otsailak 4, IV-V bikaritzetako gaztetxo eta gazteen pastoraltzan dagozan taldeetako kideek eta Herrialdeako eskaut taldeetakoek osaptzen daben erretiroa egin zan Durangon. Hirurogeta hamar gaztetxo eta gazte inguru eta euren laguntzaileak batu ziran, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte, Durangoko Andra Mari eleizan eta parrokiaren lokaletan, barnekotasuna lantzeko eta otoitz egiteko. Eleizbarrutian kurtso honetarako aukeratutako goiburuaren haritik, hauxe izan zan erretirorako aukeratutakoa: #lekuanlekuko/#1000kolore.
Esku Elkartuak erakundearen deia "desbardintasuna geldiarazoteko"
Esku Elkartuak erakundeak datorren domekaz, otsailak 12, ospatuko dau bere eguna. Egun bi aurretik, otsailaren 10ean, barikuz, borondatezko barau eguna egitea proposatu dabe. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzainak kanpaina honetarako idatzi dauan gutunean azaldu dauanez, "Esku Elkartuak erakundeak “Zeure esku dago desbardintasuna geldiarazotea” goiburua aukeratu dau aurtengo kanpainarako, besteak beste, desbardintasunak eragiten dituan arrakalak gero eta handiagoak dirala eta miloeka lagunen duintasuna urratzen dabela agertzera emoteko. “Gosearen aurkako kanpainaren” haritik …
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Aurton, barriro ospatuko da Agate Deunaren eguneko erromeria
Bihar, -otsailak 5, domeka-, Agate Deunaren Eguna ospatuko dogu. Pandemiaren eraginez, Agate Deunaren jaia ezin izan da normaltasunez ospatu bere izeneko ermitan, Kastrexanan. Aurton, ohikoa danez, jai-bezperan, koruek kalez kalekoak egingo dabez gure herri eta auzoetan. Bihar -domeka-, hiru Eukaristia ospatuko dira ermitan, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Datorren domekaz, otsailak 12, jaiaren errepikapenean, goizeko 11:00etan ospatuko da meza ermitan.
Eleizbarrutian, erlejinoen arteko hartu-emona bultzatuz
Bihar, otsailak 4, Giza Senidetasunaren Eguna ospatuko da. Egun honetan, besteak beste, erlejinoen arteko hartu-emona sustatu gura da, bakea eraikitzeko bide lez. Ekumenismo eta Erlejinoen hartu-emonerako ordezkaritzak Aniztasun Erlijiosoaren Partaidetzarako Bilboko udalbatzako Mahaian parte hartzen dau. Bilboko Eleizbarrutian, askotariko jarduerak garatzen dira erlejinoen arteko hartu-emona ahalbideratzeko. Esate baterako, otsailaren 11an, gazte musulman eta kristauak otoitz egiteko batuko dira eskolapioek Bilbon daben ikastetxean.
Gaur, autormena Ander Manterolari "Zuhaitz Egunean"
Gaur -otsailak 3, barikua-, Zuhaitz Egunaren ekitaldi barria ospatuko da Derioko "Seminario Zentrum" dalakoan. Gaurko egunez, ekimen honi egindako ekarpenagaitik nabarmendu izan dan norbanako edo enpresa bati autormena egiten jako. 2023ko ekitaldian, Ander Manterola eleizbarrutiko abade, etnografo eta antropologoari eta Hotel Seminario Bilbaori egingo jake omenaldia.