Barriak
Etiquetado como: Ekintza Katolikoa
Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO-ACG) zuhaitzak landatuko ditu domekan Urdaibain. Parte hartzerik nahi?
“Krisi ekologikoa barruko aldaketa sakonerako deia da... Jainkoaren egintzaren babesle izateko bokazinoa bizitzea kristau esperientziaren funtsezko atala da” (Laudato Si), horregaitik, EKO-ACG mobimentutik dei egiten dabe datorren domekaz, urtarrilak 18 Urdaibai biosfera-erreserban Lurgaia alkartearen eskutik burutuko dan ekintzan, hain zuzen be zuhaitz-landaketan, parte …
"Sinodo-sena eta laiko ministerioa", Ekintza Katolikoaren batzarrean
Azaroaren 16an, domekaz, 10:00etan, Ekintza Katolikoko eleizbarrutiko errealitate guztiak batuko dira Jesusen BIhotzaren Mirabeen ikastetxean, sinodo sena eta laiko ministerioaren inguruan hitz eta gogoeta egiteko. Kerman Lopez bikario nagusiak egingo dau sarrera eta ondoren solasaldi eta eztabaidarako tartea izango da.
Ekintza Katoliko Orokorrak "EKO Eguna" ospatu eban Basaurin
Eguraldia lagun ebeza ospatu eban atzo Bizkaiko Ekintza Katolikoak (EKO-ACG) urteroko eguna: "EKO Eguna". Aurreikusitako egitarauari jarraituz. "Ekologistak martxan" alkarteko kide dan "Sagarrak" talde ekologistak gidatutako saioan, landare inbasoreek dakarrezan arazoen barri emon eutsien, ingurua garbitu eta espezie horreetako bat, hain zuzen be "Falopia Japonica" kentzera …
Mendekosten erretiroa online egiteko aukera
Ekainaren 8an, Mendekoste egunez, Ekintza Katolikoaren eguna ospatuko dogu. EKO-ACG mobimentuak online egingo dan otoitzaldia antolatu dau. Luis Mari Vega EKO-ACG mobimentuko kideak prestatu dau "Ekintza Katolikoaren espiritualtasunetik Mendekoste aldiaren kristau senean sakontzeko". Proposamen irekia da eta gura dauanak parte hartu leike.
Parte hartu nahiko zeunke Ekintza Katoliko Orokorraren eta HOACen erretiroan?
"Itxaropena" goiburuaren hartitik Garizumako erretiroa ospatuko dabe eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorrak eta Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) martxoaren 15ean. Manu de las Fuentes eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau, Arrosarioko Andra Mari parrokian, 9:30etatik 18:00etara.
Ekintza Katoliko Orokorraren egitasmo solidarioa parrokia alkarteen artean
Orain dala aste batzuk DANAk eragin eban hondamendiaren ostean, Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO-ACG) laguntza eskaintzen dihardu. Euren esanetan, "parrokietako laikook ez doguz gure anai eta arrebak ahaztu nahi". "Hemen jarraitzen dot" egitasmoak parrokien arteko ekintza zehatzak proposatzen ditu, esate baterako: parrokiek alkar ezagutu daiela online, otoitzaldiak, funts …
EKO-ACG mobimentuaren konbibentzia, "barriro egiteko moduko esperientzia""
Asteburuan ospatu da Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuaren BIzkaiko ordezkaritzaren eskutik belaunaldi desbardinak batu dituan konbibentzia. Larrabetzun batu ziran heldu eta gazteak, amaieran adierazo ebenez, "senidetasunez eta pozez betetako giroan. Arduradunen esanetan, "esker ona adierazo gura dogu, orokorrean izan dan parte hartzeagaitik eta, zehatz-mehatz …
Ekologia, ptotagonista Ekintza Katoliko Orokorraren egunean
Atzo -domeka-, EKO-ACG Eguna ospatu zan. Ekintza Katoliko Orokorreko Bilboko Eleizbarrutiko familia osoa -umeak, gazteak eta helduak- batu zan kurtsoari jai-giroan amaiera emoteko.
Agurrak eta ondo etorriak Ekintza Katoliko Orokorraren batzar nagusian
Bilboko Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO-ACG) kurtso hasierako batzar nagusia ospatu eban zapatuz, Bilboko La Salle ikastetxean. Eukaristiaren aurretik, Kerman Lopez bikario nagusiak On Joseba Segura gotzainaren agurra helarazo eutsen.
Koloniak "Munduari bira 80 egunetan" oinarritzat hartuta
Erandioko San Lorentzo eta San Agustin Pastoral Barrutiko (PB) Ekintza Katolikoak antolatuta, 56 neska-mutilek, 10 begiralek eta 6 pertsona helduk Burgoseko Santibañez de Zarzagudan ospatu diran kolonietan parte hartu dabe. Laguntzaile lanetan aritu dan Pepelu Iglesias abadeak amaieran azaldu dauanez, "Julio Verneren 'Munduari bira 80 egunetan' liburuak eta gizarte sareek …
Smerilli, Aita Santuak Prefekta izentau dauana, Bilbora etorri zan maiatzean
Aita Santuak Alessandra Smerilli izentau dau bagilaren 30ean Osoko Giza Garapenaren Zerbitzurako Dikasterioko prefekta. Hau da Leon XIV.a aita santuak goi mailako kargu baterako emakume bat izentau dauen bigarren aldia, María Montserrat Alvarado Komunikaziorako Dikasterioaren Prefekta izentau ondoren. Erromako Kuriako goi mailako arduradun barria Bilbora etorri zan Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak bultzatutako topaketa batzuetan parte hartzera.
Caritas Bizkaiak jasoko dau irratietako `Angel Mari Unzueta´ saria
Bilboko Herri Irratiaren 65. denporaldia amaitzear dago, eta 1990ean sortutako Bizkaia Irratia, barriz, 35. denporaldiaren amaierara heltzen dabil. Bilboko eleizbarrutiko irrati bien ibilbidea alkarregaz ospatzeko, euren historiari autortzea egiteko eta etorkizunari begira topa egiteko, gaur, bagilaren 30ean, 100 Irrati Urte ekitaldia egingo da Bilboko BBK Aretoan.
Ermua eta Berrizko gazteak erromesaldian
Mendibi taldea, 21 lagunez osotutakoa da. Berrizko eta Ermuko gazteek parte hartu daben Italiako erromesaldi esperientziaren amaierara iristen ari da. "Gure bihotza zentzunez bete daben egunak izan dira – Azaldu dabe –, gure fedea indartuz eta gure esperientziak partekatzera, alkarregaz berba egitera eta alkarri laguntzera animauz, Kristori jarraitzeko bidean".
San Pedro eta San Pablo, Bizkaian errotutako eguna
Gaur Bilboko eleizbarrutiak kristinautasun primitiboaren zutabe nagusi biren jai handia ospatzen dau, kostaldeko herrietan protagonismo berezia izanik, San Pedro arrantzaleen, saregileen eta itsasontzien egileen zaindaritzat hartzen baita.. Lekeition eta Bermeon jardunaldi bereziak egingo dira.
Belaunaldi arteko talde batek otoitz esperientzia eukiko dau Taizé-n
Bagilaren 28tik garagarrilaren 5era bitartean, gure Eleizbarrutiko hainbat lagunek otoitz, isiltasun, gogoeta pertsonal, bizikidetza eta zerbitzu astea biziko dabe Taizeko (Frantzia) komunidadeagaz batera. Hurrengo urteetan errepikau gura dan jarduera baten lehen edizinoa izango da hau. Oraingoan, belaunaldien arteko talde batek parte hartuko dau -17 eta 85 urte bitartean- (gehienak 17 eta 35 urte bitartekoak). Taizeko komunidadeak eguneroko erritmoa proposatzen dau, alkarragaz otoitz egin, gogoeta biblikoak suspertuz eta lan praktikoak eginez. Herrialde ezbardinetako gazteakaz alkartuko …
Katalogoak XVIII. gizaldiko maisulana agerian jarri dau Arratian
Mexikar artearen maisu bikain eta Guadalupeko Andra Mariaren irudiaren margolari nagusiak 1754an egindako Guadalupeko Andra Maria orain arte ezezagun lez egon da Arteako Elexabeitiako San Migel ermitan. Lanei esker, Arratiako 9 herrietako10 parrokia eta 68 ermita katalogatu dira.
Durango izango da Bizkaiko Eleizaren erdigunea Goazen 2026an
Bilboko eleizbarrutiak 2026-2027 pastoral ekitaldiari hasierea emoteko eguna eta lekua zehaztu ditu. Goazen topaketea irailaren 26an, zapatuz, egingo da Durangon, eta Bizkaiko parrokien, mobimentuen eta pastoral eragileen topagune nagusia izango da.
Mezea gaur Bilbon Venezuelaren alde
Sortzez Garbiaren parrokian ospatuko da gaur arratsaldeko zazpiretan lurrikarearen ondorioz hildakoen eta zauritutakoen aldeko otoitza, alkarte katolikoak suspertuta.
Zeanurin kultur ekitaldi garrantzitsua bihar
Bihar Arratialdeko Zeanuri herrian izango da Katalogoaren bigarern aldiaren aurkezpena. Goizeko 10:20an. Bizkaiko ondare erlijioso eta historiko artistikoaren inguruko proiektu aberatsa da honako hau.
«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria
Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben.



