03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Agurrak eta ondo etorriak Ekintza Katoliko Orokorraren batzar nagusian
30.10.2023

Agurrak eta ondo etorriak Ekintza Katoliko Orokorraren batzar nagusian

Bilboko Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO-ACG) kurtso hasierako batzar nagusia ospatu eban zapatuz, Bilboko La Salle ikastetxean. Eukaristiaren aurretik, Kerman Lopez bikario nagusiak On Joseba Segura gotzainaren agurra helarazo eutsen. 

Ospakizunaren amaieran, esker ona adierazo eutsen Josema Incierte eta Fernando Marcos, hurrenez hurren presidente eta kontsiliario izan diranei eta Eleizbarrutiko batzordetik atara diranei. Bruno Bonnet eta Javi Garcia presidente eta kontsiliario barriei ondo etorria adierazo eutsen. Honeek, Allende Alegriak (gazteak) eta Ana Perezek (helduak) osatzen dabe orain Eleizbarrutiko batzordea. Batzorde honen ardurapean izango da batzarrean erabakitakoa aurrera eroatea eta mobimentuari, kideei eta taldeei lagun egitea.

EKO-ACG

Hasieran, baterako lana izan zan Ekintza Katolikoko hainbat mobimenturen -HOAC, JOC eta kristau profesionalak- artean eta ondoren bakotxak bere batzarra ospatu eban. EKOeko helduen sektoreak ekintza katolikoaren berariazko laiko espiritualtasunean hazten jarraitzeko erronka nagusiak nabarmendu ebazan. Bruno Bonet presidente barriaren esanetan, besteak beste, erronka honeek aitatu dira: “heziketa, berariazko bitartekoak (bizitza azterketa eta bizitzarako egitasmoak) landu, baterako topaketak, mobimentuaren hedapena, lekukotasun alaia, Jesukristo eta bere egitasmoa lehenetsi”.

EKO-ACG

Gazteen sektoreak be parte hartu eban batzar nagusian. Urteak emon dabez arduradun barik eta orain Allende Alegriak hartu dau eginkizun hori, Boneten esnetan, “apurka-apurka hasten ari dan errealidade hau sustatzeko. Euren presentzia eta parte hartzea oso pozgarria izan da eta itxaropenez bete gaitu. Eleizbarrutian dagoan umeen sektoreari be dei egingo jako hurrengo batzarretan parte hartu daian”. 

EKO-ACG
Bruno Bonet, sucede a Josema Incierte, en la presidencia de EKO-ACG, en Bizkaia.