01-12-2024 Domingo, I semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Koloniak “Munduari bira 80 egunetan” oinarritzat hartuta
05.07.2023

Koloniak “Munduari bira 80 egunetan” oinarritzat hartuta

Erandioko San Lorentzo eta San Agustin Pastoral Barrutiko (PB) Ekintza Katolikoak antolatuta, 56 neska-mutilek, 10 begiralek eta 6 pertsona helduk Burgoseko Santibañez de Zarzagudan ospatu diran kolonietan parte hartu dabe. Laguntzaile lanetan aritu dan Pepelu Iglesias abadeak amaieran azaldu dauanez, "Julio Verneren 'Munduari bira 80 egunetan' liburuak eta gizarte sareek gidatuta, gozatu egin dogu aurpegia jarriz, hartu-emona landuz eta korapilatuz, geure buruari galderak egiteko, gauzak zalantzan jarteko, beste batzukaz batera gauza barriak ikasteko, otoitz egiteko eta ospatzeko...".

Ekintza Katolikoaren koloniak

“Munduari bira 80 egunetan”, ildo horretatik ibili dira egunotan. Iglesiasek zera nabarmendu dau: garrantzitsua dala “geure onena emotea, gauza txikiek balio handia dabela konturatuz. Bihotza daben gauzek irribarrea ataraten dabe eta “hemen nago” esanarazo bildur eta zalantzen aurrean; alkar hartuz aukera barriak sortzen dira, sarea… eta hortxe da Jainkoa… Holan aurkezten deusku Jesusek, bideari ekin eta itsasoaren beste aldera joateko dei eginez, ikusi eta beste batzukaz batera bizi izan doguna hots egiteko… Holan deitzen gaitu gaur be, alkarte-familia-Eleiza izanda, munduan protagonista izateko”.

Ekintza Katolikoaren koloniak