09-12-2024 Lunes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 “Etorkizunean, Xabier Goikuriaren lan asko afrikarrek eurek kudeatuko dabe”
06.07.2023

“Etorkizunean, Xabier Goikuriaren lan asko afrikarrek eurek kudeatuko dabe”

Kongoko Errepublika Demokratikotik itzuli barri, On Joseba Segura gotzaina, sasoi baten ala bestean, afrikar herrialdean egondakoa dan hainbat misiolarigaz batu zan atzo. Gotzainak berak zein "Mufungaren Adiskideak" eta "Goikuria" fundazinoetan laguntzen dauan eta bidaian gotzainaren bidelagun izan dan Iñigo Iriartek bizi izan daben esperienziaren barri emon eutsen. Feli Martin Misinoetarako Eleizbarrutiko ordezkariak, bere aldetik, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrenaren barruan kokatu eban bidaia: "hausnarketa egin behar dogu, eratzen dihardugun Eleiza honeekaz historia horri jarraipena emoteko bideak arakatuz. Historia horri hemen zelan jarraipena emon pentsatu behar dogu, eta zelan lotu Bilboko Eleizbarrutia misino-konpromisoari". 

Web orrialde honetan eta Iñigok bialdutako kroniken bidez barri emon dogunez, Kongoko Errepublika Demokratikoan 57 urte daroazan Xabier Goikuria bizkaitar misiolaria bisitatzea izan da bidaia honen helburuetako bat eta, horrezaz gainera, Likasin garatzen diharduan egitasmoak -nekazaritza-kooperativa, amaetxea, ahalmen-urritasunen bat daben pertsonentzako ospitalea…- ezagutzea. 

Gainera, Eleizbarrutietako Misinoen eta Lubumbashiko Artxidiozesisaren arteko lankidetza-hitzarmenetatik, euskal misiolariek jardun izan daben lurraldeak be bisitatu dabez.

Kongoko E.D.
Iñigo Iriarte eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina, atzo Bilbon

On Joseba Segura gotzainak azaldu dauanez, ez ekian ze aurkituko eban han eta Manuel Uncitiren “La aventura de Misiones Diocesanas en Katanga” liburua hara heldu baino lehen irakurteak “asko lagundu” eutsan. Lurralde haretan lur hartzeaz batera, nagusi zan nahaspilak egundoko zirrara eragin eutsola esan eban.

Kilima Cha Kitumaini

Likasin, Kilima Cha Kitumaini (“Itxaropenaren mendixka”) Xabier Goikuriak sortu eta sustatutako zentroa -ospitalea, eskolak…- bisitatu eben. Gotzainaren esanetan, “egunak joan, egunak etorri, eta Xabierren egundoko lanaz jabetzen zara”.

Bilboko gotzainak nabarmendu dauanez, zentroaren kudeaketa, gaur egun, kongoar monjen alkarte baten ardura izatea lortu dau Goikuriak. Gotzainaren esanetan, monja horreek “oso ondo antolatuta daukie” eta Xabierrek bigarren mailan kokatzen jakin izan dau. Gotzainaren esanetan, “ikaragarria da gizon honek egin dauana. Praktikoa da, kudeatzaile ona eta idea asko dau”. Egitasmo guztiak bisitatu ondoren, gotzainaren ustez, “etorkizunean, Xabier Goikuriaren lan asko afrikarrek eurek kudeatuko dabe”. Orain, Goikuria bera han da eta egitasmoak era batera kudeatzen dira, baina, etorkizunari begira, bera ez dala be martxan jarraitzeko moduan antolatuta dagoz. 

gotzaina Kongoko ED
On Joseba Segura Bilboko gotzaina eta Xabier Goikuria Kilima Zentroa bisitatzen

Pobretasuna

Herrialdea bisitatzean, gotzainari egundoko zirrara eragin deutso “pobretasun itzelak eta pobreen egundoko makaltasuna, hau da, ez dabe aukera bakar bat be harrapakariengandik defendatzeko. Kalte egin gura dauanak (esate baterako, umeei), ezelango zigor barik egin leikelako”.

Gerrikagoitia

Geldialdietako batean, On Joseba Segura gotzainak Luis Mari Gerrikagoitia bizkaitar misiolariak sortu eta kudeatutako beken eragin handia be ezagutu eban. Izan be, 1996tik hasita, 200 lagun baino gehiagori lagundu izan jako beka horreekaz eta horren emaitza, “askotariko profesionalak” -medikuak, irakasleak, abokatuak, ekonomilariak, epaileak…- izan dira. 

Mufungan, beka horreen jasotzaileakaz alkartu ziran. Gotzainak azaldu dauanez, “Luis Mari Gerrikagoitiaren presentzia oso esanguratsua da. Jenteak gogoan dau gaur egun be (bost urte bete dira hil zanetik) eta eskertu egiten dau harek eskaini eutsen laguntza handia”.

Mashumbuko

Mashumbukon, Lwamboren kanpoaldean, Bilbotik eroandako Xabierko San Frantziskoren irudia aurkitu eben.

Gaur eguno kopapenaren aurretik, Bilboko Xabierko San Frantzisko eleiza, lonja baten egoan eta bertan, irudi hori. Eleiza barria eraikitzean, aitatutako irudi horren lekuan handiago bat jarri eta hori Mashumbukoko kapera honetara eroan eben.  

Eleizbarrutietako Misinoak

Feli Martin Misinoetarako Eleizbarrutiko ordezkariak guztiz positibotzat jo dau bidaia. Bere esanetan, gotzaina pozik dago eta “bidaia lagungarri izan dau hainbat misiolarik han emon izan daben eta emoten diharduen bizitza ezagutzeko, kokatzeko eta euren eskuez garatutako egitasmoei aurpegia jarteko. Han lanean diharduen pertsonakaz buruz buru egoteko aukera izan dau. Asko hango Eleizbarrutikoak dira, afrikarrak. Biziteko eta pastoraltza garatzeko beste era bat dabe, eurena. Eta, nire ustez, gotzainak hori be baloratzen dau. Orain, une honetan, alkarlanean aritzeko bideak arakatu egin behar doguz”.

Bidaia honetan, Xabier Goikuriak eskuartean dituan egiteko eta egitasmoak ezagutu dabez, horixe zan-eta lehenengo helburua: gaur egun garatzen diharduen egitasmoak, Xabierrek sortu eta laguntzen dituanak, ezagutu, “eta helburu hori bete da -dino Felik-. Beste hainbat alkarte be bisitatu dau eta ikusi egin beharko dogu egitasmo barririk sortu dan edo gotzainari eskariren bat egin deutsen”.

Feli Martín afirma que conocer de primera mano otras realidades nos hace más grandes y nos hace mejores. “Nos sitúa en una realidad diferente y da otras perspectivas. Yo creo -dice- que el salir siempre es positivo, te engrandece y te ayuda a cambiar la mirada y a situarte en este mundo de manera diferente, teniendo siempre en cuenta a las personas que más  lo necesitan  ya las personas con las que estamos colaborando que viven una realidad tan distinta”.

Kongoko E.D.
Atzoko batzarra Bilbon
El obispo de Bilbao, Joseba Segura y Xabier Goicouria durante la visita al Centro Kilima.