12-06-2024 Miércoles, X semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ekologia, ptotagonista Ekintza Katoliko Orokorraren egunean
03.06.2024

Ekologia, ptotagonista Ekintza Katoliko Orokorraren egunean

Atzo -domeka-, EKO-ACG Eguna ospatu zan. Ekintza Katoliko Orokorreko Bilboko Eleizbarrutiko familia osoa -umeak, gazteak eta helduak- batu zan kurtsoari jai-giroan amaiera emoteko. 

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoan bihurtze ekologikoari buruz jasoten dan jardunbidearen haritik, egunari hasiera emoteko paseoa egin eben Azkorri inguruan (Getxo), Geobizi alkartearen eskutik. Gainerako orduak, Azkorriko karmeldar oinutsen monasterioaren inguruan emon ebezan eta, egunaren amaieran esan ebenez, “harrera oso adeitsua egin deuskue”. 

EKO-ACG 2024

Herri bazkaria amaituta, partaideek “bingo musikalean” parte hartu eben, “barre eta dantza artean”. Eta egunaren amaiera lez eta bizi izandako guztiagaitik eskerrak emoteko, Eukaristia ospatu eben, “kide barriei ondo etorria eginez eta haurtzarotik gaztarorako urratsa emon dauan taldea zorionduz”.

EKO-ACG 2024
EKO-ACG 2024