22-07-2024 María Magdalena
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 42 metro karratuko “alfonbrak” apaindu eban atzo katedraleko sarrera
03.06.2024

42 metro karratuko “alfonbrak” apaindu eban atzo katedraleko sarrera

Beste urte batez, "Kolore bidea" alkarteak egin ditu alfonbrak, batez be, tindatutako egun-txirbilez. Alfonbra horreek apaindu ebezan atzo, Gorpuzti Eguna, Santiago katedralaren eta Joan Santuak parrokiaren kanpoaldeak. 

Mª Mar Alvarez “Kolore bidea” alkarteko kideak azaldu dauanez, 2008ko Gorpuzti Egunez ipini zan gure Eleizbarrutian lehenengo aldiz honako alfonbra bat. Orduan, alkarteak bat egin eban ekimen honen sustatzaile zan May Fernandezegaz eta alkarregaz ekin eutsen egitasmoari. Logroñora joan ziran, berton arte galkor hau garatzen eban taldearen teknika ikastera.

Corpus Christi 2024
Corpus Christi 2024

Handik lasterrera, urtero diseinuak egiteaz eta lanaren sinbolodia zaintzeaz arduratzen zan Rosa Valbuena margolari eta teologoa batu jaken. Gauza bera egin eben beranduago Maria Jose Beriainek eta beste hainbat laguntzailek. 2022an eta 2023an, gaur egun Iruñan bizi dan Marta Sagardoy izan da diseinatzailea. Honek bere burua eskaini eban diseinuak egiteko, une honetan, familia konpromisoak dirala-eta, Valvuenak ez dau-eta asko konprometitzeko astirik. 

Alfonbragintza eta Santiago katedralaren aurreko aurtengo lanaren zehaztasunak:

Corpus Christi 2024
Corpus Christi 2024
Corpus Christi 2024
Corpus Christi 2024

Alfonbra bi

Urtero, alfonbra bi egiten dabez; oraingoan, katedralaren kanpoaldekoak 42 metro karratu neurtu ditu eta Joan Santuak parrokiaren aurrean jarritakoa txikiagoa izan da. Azken hau altara baten aurrean ipini eben eta hemen egin eban geldialdia katedralaren inguruan egin zan Gorpuzti Eguneko prozesinoak: katedraletik atara, Joan Santuak parrokiaraino joan eta katedralera bueltatu.

Alfonbra Joan Santuak parrokiaren sarreran:

Corpus Christi 2024 Joan Santuak
Corpus Christi 2024 Joan Santuak
Corpus Christi 2024 Joan Santuak
Corpus Christi 2024 Joan Santuak
Corpus Christi 2024 Joan Santuak
Corpus Christi 2024 Joan Santuak

Mª Mar Alvarezek azaldu dauanez, alfonbrak egitea nekeza da. Gorpuzti egunez, goizeko seietan hasi ziran alfonbra egiten. Aurton, hamar lagun inguruk lagundu dabe lan hau egiten. 

Alkartetik esan dabenez, ezinbestekoa dabe belaunaldien arteko erreleboa eta horregaitik dei egiten deutse lagundu gura daben guztiei eurakaz hartu-emonean jarri daitezan.

Aurreko urteetako irudiak:

Corpus Christi
Corpus Christi
Corpus Christi
Corpus Christi
Corpus Christi