22-07-2024 María Magdalena
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Algortako Kristo Eroslea parrokiaren 50. urteurrenaren amaiera
03.06.2024

Algortako Kristo Eroslea parrokiaren 50. urteurrenaren amaiera

Algortako Kristo Eroslea parrokiak 50. urteurreneko ekitaldiei amaiera emon deutse asteburu honetan Meza Nagusia ospatuz. Fededunez lepo bete zan eleiza, "bost hamarkada honeetan jasotako grazia eta doe ugariengaitik esker ona adierazoteko". A. Luigi Buccarello hirukoiztarren Aita Nagusia izan zan buru eleizkizunean eta A. Pedro Aliaga Probintzialak be alkar-meza emon eban. Bilboko Ars Viva abesbatzak eta Getxoko Itxartu dantza-taldeak girotu eben ospakizuna, "ikutu berezi eta gogoangarria emonez".

Hunkidura eta ospe handiz bete izan diran urteurreneko ekitaldiei amaiera emoteko Sakramentu Guztiz Santuaren prozesinoa egin zan plazaraino. Hemen altara berezia egoan jarrita auzoaren gainean bedeinkazinoa emoteko. Minutu batzuez Sakramentu Guztiz Santua gurutu ondoren, Bedeinkapen Nagusia emon zan eta Ama Birjinari abestuz emon jakon amaiera jarduerari.

Hirukoiztarrak Algorta

Parrokiako ohiturari jarraituz, hau da, “lehenengo meza, gero meza-ostekoa” goiburuaren haritik, senidetasunezko alkartzea izan eben hamaiketakoan eta eguraldi onaz lagunduta. 

Hirukoiztarrak Algorta
Hirukoiztarrak Algorta

Parrokia alkarteak esker ona adierzo eutsan Hirutasun Santuari jasotako bedeinkazino guztiengaitik eta etenbako laguntasuna eskatu eutsan hirutasun-bidean aurrera egiteko.

Ospakizunak, parrokiaren historian gertaera gogoangarria izateaz gainera, eleiztarren arteko batasun- eta eskertasun-sena sendotu egin eban.

Hirukoiztarrak Algorta