12-06-2024 Miércoles, X semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kurtsoari amaiera emoteko ekitaldiak eta beste hainbat
03.06.2024

Kurtsoari amaiera emoteko ekitaldiak eta beste hainbat

"Vida ascendente / Bizian gora" mobimentuaren kurtso amaierako ospakizuna, katekesiaren amaiera hainbat lurraldetan, Misinoetarako Ermuko taldearen parte hartzea herrian ospatutako kulturarteko jardunaldietan..., horra hor, besteak beste, azken egunotako hainbat jarduera, ondoren argazkien bidez jasota:

“Vida ascendente – Bizian gora” nagusien mobimentuak kurtso amaierako ekitaldia egin dau Bilboko Bariko San Nikolas eleizan esker oneko Eukaristia ospatuz, “jaso doguzan mesede guztiengaitik” eta senide bazkaria eginez. Azaldu dabenez, “pozik gagoz Mobimentua pandemiaren ondorengo lozorrotik itzartzen ari dalako eta, espiritualtasunean, adiskidetasunean eta apostolutzan oinarrituta, bidean aurrera goazalako. Egun ederra da gaurkoa, alkar ikusten dogulako, kurtsoaren inguruko gorabeherak batera jarten doguzalako, alkar besarkatzen dogulako eta alkarri opor onak opa deutsaguzalako, udaldian be Bizian gora garala ahaztu barik. Horretarako, alkartuta sentitzeko, aldi horretan, geure otoitza errezatzen dogu Angelusaren orduan”. 

Bizian Gora - Vida Ascendente

Kurtsoaren amaiera Abandoko San Bizente Martiria parrokiako katekesian

 

 

Joan dan barikuz, maiatzak 31, 23-24 kurtsoko katekesiari amaira emon jakon Eukaristia ospatuz. Frantzisko Aita Santuak Umeen Munduko Egunerako idatzitako mezuaren haritik, horma-irudia osotu zan ITXAROPENA hitzagaz. Hainbat keinu be egin zan, alkarte lez hobetzeko eta hazteko nahia agertuz eta horretarako mundu gizatiar, zuzen eta baketsuagoa eraikitzeko konpromisoa hartuz. 

Katekesia San Bizente

Ospakizunaren amaieran, hurrengo kurtsora IGAROTEKO ZEINUA egin zan. Katekistek bialketa-harrera zeinua egin eben eta bakotxari txartel pertsonala emon, 2024-25 kurtso barrira igarotea ziurtatuz. 

Katekesia San Bizente

Boluntario-lanaren esperientziak San Bizente parrokian

Joan dan barikuz, hirurogei lagun inguru batu zan Abandoko San Bizente Martiria parrokiako ‘Bengo Leku’ lokaletan, Sestao eta Portugaleteko beste zenbait gaztegaz batera, Caritasen eta Itakan, pobretasun, ahultasun eta bazterketazko egoeretara hurreratuz, boluntario-lanetan ibili diran parrokiako gazteen lekukotasunak entzuteko.

Haseko, Caritas Bizkaia erakundeko boluntario batek, erabiltzaile batek eta langile batek euren esperientzia kontatu eben. Ondoren, lau gaztek emon eben euren esperientziaren barri, boluntario lez zer egin eben azalduz eta izan ebezan sentipenak agertuz. Mahai-inguruari amaiera emoteko, datozan urteetan be jardunbide honi eutsi gura deutsela eta talde guztietako kideei adin egokira heltzean holako esperientzia bizitzeko aukera emon gura jakela azaldu eben.

Abandoko San Bizente Martiria
Abandoko San Bizente Martiria

Misinoetarako taldeak eta gazteen taldeak kulturarteko jaian parte hartu eben Ermuan.

“Alkarte-senean eta alkar aberastea dakarren munduaren eraikuntzan hazten eta sendotzen laguntzen deuskuen unez betetako eguna”.

Kulturarteko jaia Ermuan
Kulturarteko jaia Ermuan
Foto de familia del encuentro de fin de curso de Vida Ascendente-Bizian Gora.