Barriak
Etiquetado como: Ekintza Katolikoa
Bruno Bonnet da Ekintza Katoliko Orokorra mobimentuko Eleizbarrutiko presidente barria
Joan dan asteaen amaieran, Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuak ezohiko Batzar Nagusia ospatu eban Eleizbarrutiko karguen erreleboa egiteko. Josema Incierte presidenteak eta Fernando Marcos kontsiliarioak euren mandatuak amaitu dabez kurtso honetan. Militante ugarik parte hartu eban, Kerman Lopez bikario nagusiaga eta Clara Arza Fede-zabalkunde eta Katekesirako …
Ekintza Katolikoak urteroko jaia ospatu eban atzo Las Carrerasen
Atzo -domeka-, EKO EGUNA 2023 ospatu zan, hau da EKO-ACG (Ekintza Katoliko Orokorra) mobimentuaren urteroko jaia. "Elkarrekin ibiltzen, nos acompañanos" goiburuaren haritik, partaideak oinez joan ziran Gallartatik Las Carreraseko parrokiaraino eta han ospatu eben jaia.
Laikoen egitekoa aldarrikatuko da Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Aposotolutzaren Egunez
Datorren domekan, maiatzak 28, Mendekoste Eguna, Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Apostolutzaren eguna ospatuko da. Marisa Arias Laikotzarako Idazkaritzako arduradunak azaldu dauanez, "aikotzak, ministerio ordenatuagaz eta biziera sagaratuagaz bat eginda, eleiz ardurakidetasunean eta ebanjelizatze-egitekoan dauan funtsezko eginkizuna nabarmentzea da egun horren xedea".
Balance positivo de la visita de la Comisión Permanente de Acción Católica
Ekintza Katoliko Orokorreko Batzorde Iraunkorra, Bilbon
Ekintza Katoliko Orokorreko Batzorde Iraunkorra bisitan izan da Eleizbarrutian. Lehengo iragarpenerako egitasmo barria aurkeztu dabe Bilbon: cuatro40.
Arizmendiarrieta fundazinoaren egitasmoa, Ávilan
Atzo amaitu zan Ávilan 43 Eleizbarrutitako militanteak -guztira, 700 lagun- batu dituan Ekintza Katoliko Orokorraren biltzarra. Hogeta zazpi laguneko taldea izan da bertan, Bilboko Eleizbarrutia ordezkatuz. Egunotan, bizitza publikoan agertzeko bideen inguruan gogoeta egin dabe. Bizkaiko Eleizaren ordezkariek 'Familiaren erloua' esperientzia ezagutzera emon eben eta Carlos …
«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria
Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben.
Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak
Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.
Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren
Maiatzaren 26an egin zan organoaren berrinauguraznioa. Bilboko gotzaina, Joseba Segura izan zan ospakizunaren buru. eta eleizako organo jolearen esku geratu zan kontzertua, José Ramón Rodríguez Vadillo. Honen harira parrokiak kontzertu bi antolatu dauz, bata ekainaren 25ean, 19:30etan.
Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"
Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan
Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.
Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat
Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.
Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan
Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.
Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan
Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua".
Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera
Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura.



