09-12-2024 Lunes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bruno Bonnet da Ekintza Katoliko Orokorra mobimentuko Eleizbarrutiko presidente barria
26.06.2023

Bruno Bonnet da Ekintza Katoliko Orokorra mobimentuko Eleizbarrutiko presidente barria

Joan dan asteaen amaieran, Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuak ezohiko Batzar Nagusia ospatu eban Eleizbarrutiko karguen erreleboa egiteko. Josema Incierte presidenteak eta Fernando Marcos kontsiliarioak euren mandatuak amaitu dabez kurtso honetan. Militante ugarik parte hartu eban, Kerman Lopez bikario nagusiaga eta Clara Arza Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkariagaz batera, giro onean ospatu zan batzar nagusian eta irailetik aurrera lau urtez presidente izango dan Astrabuduako Bruno Bonnet eta hiru urtez gazteen sektoreko arduradun izango dan Allende Alegria hautatu ebezan.

EKO-ACG Batzar Nagusia
Allende Alegría, responsable de sector joven para los próximos 3 años.

Kargu honeez gainera, beste hainbat lagunen prestasuna berretsi eben hainbat erantzukizunetarako: Inguru Segurua, Emakumezkoen Erakunde Katolikoen Munduko Batasuneko ordezkaria eta helduen sektoreko taldea. Kerman Lopez bikario nagusiak emon eban EKO-ACG mobimentuko Eleizbarrutiko kontsiliario barriaren izena, Eleizbarrutiko Batzordearen proposamena entzunda erabaki dabena: Javi Garcia abadea. 

Presidente kargua itzi dauan Josema Inciertek azaldu dauanez, “pozik gagoz martxoaren hasieran martxan jarri genduan bereizketarako prozesuak emon dituan frutu onengaitik, eta esker onez, karguaren erantzukizuna euren gain hartuko daben pertsnona honeengaitik. Eta guzti horregaitik, eskerrak emon gura deutsaguz Jainkoari aurrerantzean be Bilboko Eleizbarrutiaren zerbitzura jardun gura dauan EKO-ACG mobimentu honi eten barik laguntasuna eta adorea emoten deutsazalako”:

Bruno Bonet, presidente diocsano de EKO-ACG, a partir del mes de septiembre.