03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Seiehun lagunetik gora Urkiolako kulturarteko topaketan
26.06.2023

Seiehun lagunetik gora Urkiolako kulturarteko topaketan

Donostia-San Sebastian, Kalagurri-La Calzada eta Logroño, Vitoria-Gasteiz, Iruña-Tutera eta Bilboko Eleizbarrutiek Migrazinoetarako Pastoraltzaren urteroko Eleizbarruti arteko topaketa ospatu eben atzo -domeka-, Urkiolako santutegian eta inguruetan. Argazkiak: hemen.
https://www.flickr.com/photos/68132755@N08/albums/72177720309327402

Iparraldeko kulturarteko topaketa, azken urteetan ekainaren azken domekaz eta urte bakotxean leku desbardinean ospatzen dana, Bilboko Eleizbarrutian ospatu da aurton, 600 lagun inguru bertan zala. Eukaristia ospatu eben eta, ostean, herri bazkaria. Hainbat herrialdetako musika-emonaldiak be izan ziran eta baita jolas-jarduerak be.

Kulturartekoa Urkiolan

Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioa izan zan buru Eukaristian eta ondoan izan ebazan Pablo Yu eta Antonio Madinabeitia abadeak eta Oscar Vera diakono pasiotarra. 

Amaieran, Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan migrazinoetarako arloko Eleizbarrutiko ardudadun dan Marije Calvok adierazo ebanez, “egun bikaina igaro dogu”.

Kulturartekoa Urkiolan