06-05-2024 Lunes, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Martxan dira kanpamenturik goiztiarrenak
26.06.2023

Martxan dira kanpamenturik goiztiarrenak

Ikasturtea amaitu eta oporraldiak iristeaz batera, martxan jarten dira udako lehenengo kanpamentuak, esate baterako, IV. eta V. bikaritzetako udalekuak. Berrogeta hamar neska-mutil batu da datozan egunotan adiskidetasunaz eta izadiaz gozatzeko.

Asteburua hasi dira IV. eta V. bikaritzek batera antolatu dabezan udako kanpamentuak. Atzo kanpamentuak bisitatu eta gazteakaz batera otoitz egin eta jolastu eban Jose Mari Kortazar V. bikaritzako lurralde bikarioaren esanetan, “eguraldi ona eta giro hobea” egozan, “inbidiatzeko modukoa hainbeste gazte eta hainbeste indar!”.

koskonaga kanpamentua

Bertan dagoz Koskonaga taldeko sei neska-mutil. Handik gitxira iritsi zan Gernikako San Frantzisko parrokiako beste kide bat.

El grupo de Koskonaga recibió ayer la visita de Jesús Mari y de Jose Mari Kortazar