19-04-2024 Viernes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Laikoen egitekoa aldarrikatuko da Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Aposotolutzaren Egunez
23.05.2023

Laikoen egitekoa aldarrikatuko da Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Aposotolutzaren Egunez

Datorren domekan, maiatzak 28, Mendekoste Eguna, Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Apostolutzaren eguna ospatuko da. Marisa Arias Laikotzarako Idazkaritzako arduradunak azaldu dauanez, "aikotzak, ministerio ordenatuagaz eta biziera sagaratuagaz bat eginda, eleiz ardurakidetasunean eta ebanjelizatze-egitekoan dauan funtsezko eginkizuna nabarmentzea da egun horren xedea".

“Alkarregaz bizi doguna iragarri” aurtengo goiburuaren haritik dei egiten jaku Jesukristo beren-beregi, hitzez eta egitez, iragarteak dauan garrantziaz jabetu gaitezan.

Gure Eleizbarrutian

Ariasek aurrerago dinoanez, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoan (EEE),, “Dareis testimonio porque estáis conmigo, 1000 kolore lekuan lekuko” goiburuaren haritik, “hainbat erronkaren artean, Jaunagazko buruz buruko topaketa zaindu egin behar dogula nabarmendu gura dogu, bere Barri Onaren lekuko izateko munduan eta, heriotzaz, etsipenez edo zentzugabekeriaz betetako munduan BIZIA dana iragarteko”.

Gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen.