25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bilboko Eleizbarrutiaren hobekuntza gardentasunean
23.05.2023

Bilboko Eleizbarrutiaren hobekuntza gardentasunean

"Haz Fundazinoak" Estatuko Eleizbarrutien  gardentasun eta gobernu onari buruzko III. txostena argitaratu barri dau. Hirurogeta bost Eleizbarruti garden edo zeharrargitsutzat jo dabez eta bost opakutzat. Zamorako Eleizbarrutia dago lehenengo postuan eta bere atzetik Bilboko Eleizbarrutia, aurreko txosteganaz alderatuz, emaitzak hobetu ditualarik -betetearen %77tik %81era igaro da-. Zamorako eta Bilboko Eleizbarrutiakaz batera, Kordobako Eleizbarrutia eta Toledoko artxidiozesia dagoz lehenengo postuetan. 

Aurreko txostenean, Bilboko Eleizbarrutiak 38 puntutik 30 ebazan eta oraingoan 42 puntutik 34. Guztira, 21 adierazle ebaluatzen da eta Bilboko Eleizbarrutiak 15 betetzen ditu osorik eta 4 zatika.

Gardentasuna

BIlboko Eleizbarrutia da gardenena lehengo ebaluazinotik hona,  eta 2019tik hasita, 13tik 34ra igo da. Grafikoan ikusi daitekenez, denpora gitxitan izandako igoera nabarmena da. 

Gardentasun gehiago

Bederatzi Eleizbarrutik lortu dabe kategoria gorena eta beste 55ek (%80) zeharrargitsu kalifikazinoa. Haz Fundazinoak (lehen Konpromiso eta Gardentasuna) Eleizbarrutien %7 jo ditu opakutzat, Kontuak emotea eta gardentasuna Eleizan III. txostenean.

Zamorako Eleizbarrutia agertzen da lehenengo postuan gardentasunari dagokionez, adierazleen %88a beteta. Bilboko Eleizbarrutia dago bigarren lekuan (%81). Toledoko Artxidiozesia eta Kordobako Eleizbarrutia bardinduta dagoz hirugarren postuan (%79).

Espainiako 69 Eleizbarruti eta Artxidiozesi aztertu dira 19 adierazleren bidez. Honeek sei arlo nagusitan banatzen dira: informazino historiko eta administratiboa eleizbarrutiei buruz, zuzendaritza- eta gobernu-egiturak, ekonomia-politika eta arriskuen kudeaketarako politika nagusiak, eleizbarrutiko egitasmoa, ekonomia-barriak eta jardueraren emaitzak.

Haz Fundazinotik nabarmendu dabenez, aurten aurkeztu dana hirugarren txostena izan bada be. eleizbarrutiek igoera nabarmena erakutsi dabe gardentasunari dagokionez aurreko ekitaldiakaz alderatuz.