Barriak
Etiquetado como: Markina
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Sexu-gehiegikerien prebentzinorako protokoloari buruzko saioa bihar, Zornotzan
Gaur, urtarrilak 21, 10:00etatik 13:30etara, sexu-gehiegikeriak prebenitzeko protokoloari buruzko saioa ospatuko da Zornotzako Andra Mari parrokiako lokaletan. Juli Moreno Adin Txikikoen Babes eta Sexu-gehiegikerien Prebentzinorako Bilboko Eleizbarrutiko kideak eta Txemi Santamaria Lagungoko kideak gidatuko dabe saioa.
Biblia mutua?
Datorren domekaz, Eleizak Jainkoaren Hitzaren Domeka ospatuko dau. Frantzisko Aita Santua Motu Propio Aperui Illis dalakoaz baliatu zan 2019an "urteko domeka bat Jainkoaren Hitzari eskaintzeko, Jainkoaren eta bere herriaren arteko etenbako alkarrizketa horretatik datorren aberastasun agortezina ulertzeko". Biblia mutua esaten jako, Jainkoaren Hitza irakurten ez ekienei hurreratzeko erabilten zalako, honeek be Bibliako edukia ezagutu egien, grabatuen bidez pasarteak aztertuz.
Bizkaian San Antonio Abadi eskainitako 14 ermita dagoz
Gaur, San Antonio Abad eguna, Bizkaian, tenplo ugari da bere izenpeko: alde batetik, eleiza ugari eta, bestetik, ermitak lurraldeko 14 herritan.
Hotza kanpoan eta barru beroak Urkiolan
2023ko lehenengo edur malutak jausi dira Urkiolan gaur. San Antonio Abad egunez Peli Romarategui abade eta artisteari lurra emon jako goizean eta eguerdian meza santua ospatu da. Hotzak eta euriak ez dauz sinisdunak kikildu eta hurreratu dira santutegira. Ogien eta abereen bedeinkazinoa be egin da.
Txinatarrek urte barria ospatuko dabe domeka honetan
Domeka honetan, urtarrilak 22, Txinako alkarte katolikoak urte barriaren hasiera ospatuko dau Karmengo parrokian. Domekero eukiten dabe mezea bertan, arratsaldeko 17:30etan.
Estrella Moreno, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendari barria
Atzo Gotzain Kontseiluak Estrella Moreno Laiz aukeratu eban Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendaritzarako. Carlos Garcia de Andoin izan da azken zortzi urteotan erakundearen zuzendaria.
Eleizkizun ekumenikoa Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea ospatzeko
Urtarrilaren 18tik 25era ospatuko da Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea. Hori dala-eta, datorren domekaz, urtarrilak 22, ekitaldi nagusia ospatuko da, hain zuen, eleizkizun ekumenikoa, Santiago katedralean, 19:00etan. Bizkaian dagoan hainbat sinismen protestante eta ortodoxotako artzainek alkarte katolikoagaz batera parte hartuko dabe eleizkizunean, Miguel Angel Esnaola Ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkariak azaldu dauanez, "beste urte batez, dei egiten jaku kristauen batasunaren aldeko otoitza areagotu egin daigun, Katedralean ospatuko dan eleizkizunean, gizarte arloaan …
Peli Romarategui Urkiolako altararen egilea hil da
Peli Romarategui domeka goizaldez hil da 100 urte ebazala, Vitoria-Gasteizko Joaquin Goikoetxeaundia abade-etxean. Misino-bokazinoz, 1955ean joan zan Ekuadorrera eta 30 urte emon ebazan bertan. Bizitzan, ibilbide luzea izan dau, misiolari eta artista lez eta makina bat artelan egin izan dau, oso esanguratsu eta garrantzitsuak, bai Euskal Herrian eta bai Ekuadorren be. Gure Eleizbarrutian, Urkiolako santutegiko altarako mosaiko ikusgarria da aitagarrienetakoa. Jose Maria Muñoz abadearen diseinua Pelik gauzatu eban, eta beste hainbat artelan be alkarregaz burutu eben. Bere arimaren aldeko …
Bilbon, barriro bedeinkatuko dira animaliak
Bihar, San Antonio Abataren egunez, animaliak bedeinkatuko dira barriro be San Anton eleizaren eleizpan, azken urteetan, pandemiaren eraginez, holako erritorik egin barik egon ondoren. Seietatik aurrera, eleizpan batuko dira gura daben guztiak euren animaliakaz. Mezak ordu honeetan ospatuko dira: 10:30etan Joan Santuak eleizan eta 19:00etan, Santiago katedralean. Urkiolan be, barriro egingo dabe ogien bedeinkazinoa, bai bihar, eguerdiko 12:00etako mezan eta bai hurrengo domekaz, eguerdian.